Hau biziopoza!
Hau biziopoza! –
Bi mila eta batgarren urteko azpiespazioko odisean ez bezala, urte hartako bertso txapelketie nagusian bizkaitxar jator eta lotsati batek bota zeban agurra baino gutxio arrixkatzea itxaroten ari ba deutzu abiatuta zagoz. Ez dot lotsarik jadanik ezta barregarri geratzeko beldurrik. Enaiz norbaitek akaso usteko duen bezain ergela ezta azpinormala ere, soilik Asper-aspergerren sindromearen sintomak deutzut. Beldur bakarra irudiaren erakustokian ni ez izatearena soilik, izaitea galtzea bailitzake galtzea ia dena. Zonbat ehunkada daramazkigunk irristrantzian haien esku zikinetan? iragazkiak garbitukottut lehenik eta behin, ze kalera atara ostean Tasmaniako Deabruan bihurtu eta zehaztugabeko alderantzizko beste niak harrapatzen nau, Sauronen mesedetan. Gram-Schmidtek Gandalfen sena ortogonalizatu eta ortonormalizatzen badosta oinarri hiper razionala bihurtuz, akabo bera eta Gilles Deleuzeren bizipoza, eta beti lez, kaiolan kantari. Bizitzaren artea baino zailagorik ez dagoenez -egunero hasten delako asmakizuna- errealitateari axut eginez, norberaren fikzioa sortarazteko aukera nahikoak zabaltzen zaizkigunk. Schopenhauerrek erran dit nahi izatea dela -desiratzea alegia- bizitzaren antzerkiari zentzua ematen diona. Shakespearek ordea uneoro dabil ezbaian -ez izatearen antzezpena ez baitu atseginegia- neu lez. Dekonstrukzioaren bidea bai gustukoa, bai juana; begira bestela Itoitzeko ausarten -ahaztuak geratu diren hainbat eta hainbaten artean- mugarrietako bat, minutu batzuk lehenago Derridarekin watzapean aritu zirenena, estrukturalisten behin behineko teoria kartesiarregia eraisten. Sasi eromena haizu dela diot, gure senari ez baitiogu hain arin ziria sartzen, bai ordea hautemateari, eta ondorioz, honen sasizko memoria eta kontzientziari: ez dut ezer gogoratzen, beste niak egingo baitzuen nire baimenik gabe. Are gehiago, adar bat galdu neban eta adarbakar bihurtu, basati, menderaezin, zintzo eta aratz, iparraldeko lurraldetako egunsentiaren gona gorontza eta pololoekin.
Edozein motatako orrazkerak -barnekoak barne, norbere buruaren arerio nagusiena alarmak pizten dizkit. Laztura sortaraztea eta errudun sentiaraztea gizakiaren autokontrol gisa, kasu batzuetan azken ihesbide estrategikoa izan baldin badaiteke, azken euspena -sistema antropofagoetan berrelikadura autotrofoak sustatzen duen hezkuntzak porrot egiten duelako eta horratio, nola ez, biolentziaren esklusiba ankerki justifikatuz- gainontzekotarako, autodefentsarako adibidez, ez du putzik ere balio. Direla Nafarroako kolonialista Netanyahootar mespretxagarriek eragiten dituztenak, denon hizkuntza aberats hau suntsitzeko, dela frontoi gabeko komisionista nazkagarrien pilotakadak Aroztegian -egun, araztu gabeko trikornio kakaztuen laguntzaz- edo Ezkerraldeko indarraren berariazko hustutze prozesua, edo zapaldutakoak pentazapaltzen dituzten «Desokupa»tar naziak lez -oinazpiko faszitis sendaezinengatik egunen batean orkatila ustelak moztuko dizkiegula, ezbairik barik. Desarrazoiaren aurrean, begiak estaltzen dituenari, ar edo eme ostrukatuei -Lolaren Kontxatik igandetako indioilarraren soinekoz jantzita pasiatzeko esnatzen direnak bezalaxe- jitez oso «cool» direnei, alegia, eta hausnarketa sakon sakona martxan jarrita, Guinness garagardo katxi-katxi bat eta munduko pintxodun paseari jasoen errekorra lortzearren kanta dezagun harparen laguntzaz: «juntos como zánganos miembros de una fiestaaa, vamos vomitando a la choza de Melchor». Bizi bihozkadak -bizirik lo baldin bazaude edo zentzabidezko erdoiltasunean- beste aukera bat emoten dotzu haiek baino sorkuntza haboro demostratzeko, ez da bate zaila ba Bob Geldof…naiz ispilu erraldoi baten aurrean harrapari sutsuak jarrita Ekik gogor jotzen duenean -joko baitu- eta ozonoak ez duenean nahiko erradiazio kaltegarri xurgatzen, naiz eskalpeloarekin muineko ebakuntza zehatzak eginez edota exorzista baten zerbitzüak kontratatuz. Erromatar sentitzen ez den neronek biñipin, triangelua eta txindatak jotzeari ekingo diot ere orkestran parte hartzeko, konposizio osoa gogoratu behar baitotzu atzarrik, ametsetan ez geratzeko. Antza denez, espainiar influentza higatu egin zen laugarren olatuan, zela aldaera ahulek sortarazten zituzten antigenoengatik, zela haien defentsa sistema oso eraginkorra zelako, milioien hilotzen gainean etzanda.
Luzea eta lodia idukitzea abantaila? dotazio desoreka? jakizu!, batzuk ez tripoderik ez bururik ere, besteek bata bai biñon ez bestea, eta zenbaitek ordea hirugarren begia ere. Nik baditut xei gutxienez eta gaurko begizuloekin zortzi. Gure auzoko txikitako lagun batek -astoak, ardiak, behiak eta idiak errepide xumeetatik pasiatzen zituzten garaietan, eta haien gorotzek bide-zoruak mineralez sendotzen zituztenetan- 60 metrotan ludiko errekorrak egiten zituen baloiarekin jolasten genuenetan, naiz ta Bilboko periferiakoa izan. Etzuten ez gepardoek, ez belatzek ezta ezpata-arrainek berdintzen ere. Orain, zoaz Neguriko Santander, BBV edo Putzabankeko eskrupulu bako ausazko handinahi baten bulegora eta esan: «quiero abrir una corriente de cuentas». EUSTATen aldaezinezko gertagarri guztiak kontutan hartuta, honen fenomenologia parametrizatua hauxe litzateke: a) «hábleme en arameo castizo por favor» haserre edota barne algaretan… b) «tanto monta, monta tanto» ren jarraitzaile ardurabakoari irakats liezaioke bere gaztetako dadaista ezkutuak, edo d) automatismo sikoekonomiko akitu, uhertu eta azpiratuari bidea eman, surrealismo ekonomikoan murgildu eta milaka banku kontu irekitzeagatik sarrera, mantenu, adarjotze eta ixte komisioen irrikari kasu egin. Apendubako ez hain aspaldiko ohartxo arrunten koplak ttuzu hauek, Xebas.
Nire aldetik ere organum gehienak aspaldi emanak ditut, halandabe, iztartekoak oso erabilgarri ttut oraindik bainan Tubacexi ez diot ez xalabardua emanen -ez baitu merezi- eta Petronorri galipotez bete birika-albeoloak ere ez -ez baitu merezi. Bai ordea, bere magalean hartu ninduen Udaleko Hiri Mantenuko Sailari, amaginarrebaren -bere etxea defendatuko dut ze epinefrinak gehiago higatzen gaitu gu- etxepareko errepidean zeharkako ditxosozko badena «obstáculo superficial alomado que se pone a través de la calzada para limitar la velocidad de los vehículos» altxa dezan eta Matxain-Zamalbide rally trebaketak zoritxarrekoa izan zen ene aitonaren herrira, Urantziara, eraman ditzaten behingotz. Hala ere, badaezpada, eukalipto baten enbor luze eta lodi bat enkargatu diot irabazi asmorik gabeko ONG bati, Tximista Eraisketak eta Garabiak-en txofer den lagun bati, fuboliñeko gaueko norgehiagoka batean -nahiago baititu zalantzarik gabe pailazoen funtzioak- kaleko hegian horizontalki landatzeko. Esnai egotea ez da tabernetan hidroetanol urrineztatua edatearen berdina, honek deshidratazioa dakar, poroetatik lurrinola jariatuz -txiskeru batekin erraz pizten dana- eta honek ez dosta gazteen etxiak saretzen, zangoa trabatu baizik. Ezker burgu maisuek Eusko Txanparitzak Mundakan duen laborategian egiten ari denaren berdina nahiko du egin? jaunbehekoa eta Groutxoren legearen izenean edo beste zerbaiten izenean? Badago mundu bat mendiaz eta tabernaz aparte, pinpoildu zuen heste tapotzatuak aberaskume zigotiko politt eta lirainak. Marrazoak amildegietako gotorlekuetara eramateko -arraintxo gehiago garelako- eta hortzeri zorrotzekin plazak antitotemtzeko, sinbolismo tuntunak ez du balio. Eklektiko eta ikonoplasta izateak adibidez, ez super(na)niaren ilustrazio despotikoan ordea -batek ez dakiena besteak baitaki, txepelak barne- aise laguntzen du. Memoriak ez duelako ergelkeria desagertarazten, buru soil harrinabardua belarrietako ezkoz dirdaitsu ziratzea lain -Ortutzarraren mandozaharra kasu- soilik meteosati eta GPSari islak sortarazten baitizkio eta gero ez dugu asmatzen ezta biharko eguraldia non izango den ezta jeltzaleen venezuelar sikario dronikoak non dauden ere. Ibarrako pipar jaso berri pare bat zulo iraizle beltzetik sartuta telebistako kanalak aldatuko dizkizu eta edozein lege aldatzeko ere gauza izango da. Isonomia, legea guztientzat berdina…kar kar kar, zakurran biboliña; okerrena da naiz ta beraien hizkuntza, logika eta estetika perbertsioetan ez sinistu, jakin badakite gehiengook ez dugula ia ezer egingo koxkabiloetatik harrapatuak gauzkatelako, hementxe zagok koxka Toribio.
Beno, biktima izateari utziko diot baina nire barruko Bengalako Tigre lasaiari kasu egingo badiot, Sadeko Markesinaren kopetien lehen mailako biktimen zerrenda luzea imiñi beharko deutzuet, Mansour Shahatet suntsitua barne -animo gizon. Merkeagoa izango zen Yahveh pertsonalizatuaren laguna izatea noski, graduazio handiagoz klassifikatzen zaituelako, ohiturazko zuzenbide -derecho consuetudinario- deritzonaren izenean. Gizatiar direla erakutsi digute, bai, bizirik kaka eginda utzita, dendrita bakoitzaren azken bulkada xurgatuz -hobe txip nimiño bat telentzefaloan ezarri izan baliote. Borreroek zer merezi duten argi irudikatzen dit amorruak eta mendeku goseak, bainan atzo «la que es» ezagutarazi zitzaidanean, txanda eman nion eta zintzoki esan zidan Abrahameri etziola, ez, Isaac akatzeko agindurik eman tentaldiaren aurrean froga lez -berak elukeela horrelakorik inoiz egingo- gizakiaren perbertsioak izan direla beti -jainkotasun nahiaren probesturako- gainontzeko jainkoekin gertatzen den bezala: bata, berarenganako sinesmena nolanahi defendatu eta zabaltzeko, bestea, Falopioren boskarren tronpatik jaio garelako eta hangoa Nirvanara bidaltzeko helburuarekin. Targimertzaziyuak denak, duda barik. Baina bazpaere hauzoko txarkuteyan Enekaren astoa zenaren txertoa hartukot zerrien odolaren trikinosiaz babesteko -thronbocid ematen hasiko naiz ere geratzen zaizkidan odol-hodietan- eta bide batez, Kleopatrari eguneroko esne frexkua jetzi eta igo egingo diot tanga-ontzi pare batean jakutzi berrian oñutzik goza dezan, merezi duta.
Mugi ala barik, ez baitostagu aske izaterik haiek barik.