2 pentsamendu “Harroputz hori…”-ri buruz

  • juan inazio hartsuaga 2023-02-07 13:44

    Hartzen ari den indarra dela-eta ez nintzateke harrituko Espainiako Hizkuntzaren Erret Akademiak aurki bere hiztegian sartuko balu, baina oraingoz behintzat “sinfonier” sarrerarik ez dago bertan. Izan ere, zorioneko hitz horren sorburua ez da sinfonia, frantsesezko “chiffonier” baizik, eta horregatik RAEren hiztegian aurki ditzakegu “chifonier” eta “sifonier” sarrerak, tiradera estu anitzeko armairuari irizteko. Chiffon berriz, trapu zaharra da frantsesez, eta chiffonier beraz, trapu zaharrak gordetzeko armairua. Ezin umilagotik abiatuta harroputz bihurtzeraino, hizkuntz ezezagunaren lilura lagun. Oarso eta Bidasoaldean berriz ere esango dute arrazoiez, “ce n’est pas la même chose la campana que la cloche”.

  • Mila esker, Juan Inazio. Zure iruzkinak testua aberasten du.
    Dena dendendetako katalogoetan -Ikeakoan, adibidez- sinfonierdeitzen dute armairu hori.

    Agur bero bat