Gure hautu egokia hauteskundeetan, arrazionaltasun eta setimenduen arteko oreka arrazoizko bat

Gure hautu egokia hauteskundeetan, arrazionaltasun eta setimenduen arteko oreka – 

Demokraziaren baitan nork bere hautua egiteko orduan, gehienetan, ia beti ez bada, arrazoimenak muga asko ditu eta sentimenduen bultzada eta azken hitza ezin da saihestu. Sentimenduek bere betean eragin ez dezaten, beren aginte hutsean demokraziaren funtsa eta esentzia itoarazi ez dezaten, gako ezinbesteko bat aipatu nuen azken artikuluaren bukaera aldera; demokraziak, bere berezko esentziari euts diezaion, hiritar askeen esku behar du egon nahitaez. Askatasun hau, baina, ez da askatasun era hotz eta kantiar moduan ulertu behar, nioen aurreko artikuluan; hiritar horiek, bere egoera eta bizi-baldintza pertsonalek eta beroriek erasandako sentipenen zer esanetatik guztiz libre egon gabe ere, euren baldintzapenak baldintzapen ere, horien guztien jakitun eta ohartun baldin balira, orduan, zinetan subjektu asketzat jo genitzake. Azken finean, horretan datza hain justu ere autonomia, nork bere burua eta bere joerak behatzeko gauza izatean.

Hiritar guztiok, hortaz, sesgo emozional askoren eraginpean gaude ezinbestez; horren jakinaren gainean egon beharko genuke eta, hortaz, ondo jakin gure preferentziak eta gure baloreak kontingenteak direla, eta beste baten batzuk izan zitezkeela beste edozein familiaren baitan edo beste nonbait jaio izan bagina. Aurrekoan esanda moduan, errealitate horren jakitun ez ezik, errealitate horri kritikoki begiratzeko gauza ere izan beharko genuke, ikusi ahal izateko zerekin duten lotura preferentzia horiek, eta komenigarri iritziko bagenio-edo, beroietariko baten bat aldatu. Horrekin lotu beharko genuke autonomia; nork, atzera pausu bat emanez, bere burua eta berorretan eragiten duten mekanismoak begiztatzearekin, hain justu. Nor bakoitzak tribu moral batekin loturik dagoela ikustea ere horren ondorio zuzena litzateke. Hori jakinik, zenbait eta zenbait sesgo emozionalpetan jarduten dugula konturatuko gara eta gure arrazionaltasunaren berezko gaitasuna nahikotxo mugatua dagoela oso presente eduki beharko genueke. Honek guztionek norbera ez ezik, besteegana dugun jarrera ere baldintzatu beharko luke; hein horretan, edozein solasaldi politikori ekiten diogun guztietan, gugan diharduten sentimendu-sesgo horrelatsukoek ere lagun urkoengan dihardutela oso presente eduki beharko genuke beti. Horren arabera, hobe genuke jardun-prozesu deliberatibo eta patsadatsuetarako garun-gaitasuna baliatzea, eta, ez, aldiz, bat-batekotasunezko erantzun intuitiborako dugun garun-gaitasuna.

Ildo honetatik jarraituaz, gizaki guztiz arrazoidunaren ordez, Richard Rorty-k “hiritar ironizale” (ironista) deitu izandako horren alde egitea gomendatzen du; gizaki suerte honen, eta, oro har, denon, unean uneko erabaki eta hautu politiko guzti-guztiak denborari eta egoerari lotutako kontingentzien pean leudeke beti. Ustekizun honi helduta, norberak badaki tribu moral delako baten eraginpean diharduela, eta horren guztiz jakitun izanik, onartuko du ez lukeela beste tribu moral bati bere irizpidea erabat ezar diezaiokeen bestelako triburik egon beharko. Horrela, irizpideen desadostasunak desadostasun, demokrazia, finean, fikzio kolektibo moduko bat baino ez geneukake, eta berorretan dauden tribu moral ezberdinek euren artean solastatu ahal izango dute, euretariko ezeinek “esklusibitaterako” eskubiderik eduki gabe. Zeinek bere jarrera mahaigaineratuko du dena delako balore batean aurrean. Zenbait eta zenbait tribu moralen existentzia ahalbidetuko duen horrelako atmosfera batek, denboraren poderioz, autokontzientzia duten hiritarren kopurua areagotuko du, aipatu “ironiaztatzea” bultzatu eta hedatuko du eta, finean, gainontzeko beste tribu moralekiko desadostasunak tarteko ere, azken buruan, antzeko baldintzapen-egoerek bizi gaituztela konturatzera eramango gaitu.

Aurkeztutako panorama hau, zein berau gainditze aldera aurkeztu berriko soluziobidea ikusita, etsia har genezake. Begi-bistako benetako errealitatea eta berez demokraziak iritsi beharreko maila idealaren arteko osinari zinez gaindiezin iritz geniezaioke. Dena den, atsekabeak atsekabe, egoera, berez, ez da uste idandakoa bezain tamalgarria, XVI. eta XVII. mende bitartean despotismoari aurre egingo zion demokrazia aurrenez burutan hartu zutenean, berori abian jarri ahal izateko subjektu arrazoidun eta ilustratu irrikatutako hori guztiz ere guztiz eskasian zegoen (kontu egin diezaiogun, esaterako, garai haietako alfabetatu gabekoen tasa ezin handiagoari). Alabaina, subjektu hori aurkitzen ez zutelako, horregatik hain justu ere, bere existentzia (absentzia, egia esatera) dekretatua izan zen, ernatu berriko demokrazietarako errezeta edo preskripzio bat baino ez baldin bazen ere. Arriskutsu eta hortaz estatuaren kontrolpean izan beharreko gizakiaren gaineko ulerpen hobessiarra pixkana pixkana bazter utziaz, subjektu hori findu eta hobetzen ahaleginduko dira eta emeki emeki burutan hartutako idealera hurrearazten, batik bat kultura eta zuzenbidearen bitartez. Komunitatearen baitako sentimendu irrazionalen pisu eta garrantzia gehiegi gutxietsi izana leporatu ohi zaie errazegi demokrazia modernoen guraso izan ziren haiei, baina, egia aitortzera, ziur asko guztiz bestela ikusi beharko genuke kontua. Komunitateak nor bakoitzarengan eragin zezakeen presio eta baldintzapenaren guztiz ohartun zirenez, komunitateak berak onetsitako izan moldeetara behartzeko zuen indarraren guztiz jakitun zirenez, gehiegizko indar-botere hori konpentsatu nahian-edo, geure buruen gehiegizko baldintzapen horretatik askatu nahian-edo, gure egungo demokraziei bide emango dieten filosofia eta egitura politikoak garatuz joan ziren.

Dena den, eta Manuel Arias Maldonadoren Democracia sentimental liburuak eskaini didanaren gainean nire hausnarketatxo bat gehitze aldera, zera esan esango nuke politikan sentimenduek izan dezaketen pisuari buruz; sentimenduak eta beroien gainean egongo den arrazionaltasunaren artean nolabaiteko oreka bat bilakatu beharko litzateke. Arias Maldonadoren tesiari, edo bere ebaztepenei, justu kontrako desorekatze bat antzeman uste diot. Politika gidatuko lukeen arrazionaltasun guztizko bat zeruertz ideal baten mailan jartzen badu ere, ideal gisatzat hartzen duen aldetik, eman lezake, ideal delako hori benetan eta guztiz gauzatuz gero, sentimenduen ebazpenerako lekurik batere ez lukeela egon beharko, hau da, arrazionaltasun guztizkoak, bere bakarrean, ebatzi beharko lukeela dena politikan. Hori gauzagarria balitz, dena delako hori ez litzateke jada politika izango.

Politika ez da zientzia, nahiz-eta beraren gainean zientzia egin badaitekeen. Poltikak norberaren errealitatearen gaineko preferentziak, beste gizartekide batzuekin batera, talde mailan partekatuak diren aldetik, gizarte mailan gauzagarriak izan daitezen ahalbidetzeko aukerak eskaini behar ditu; nazio atxikimendua, justiziaren ideia ezberdinak, lehentasun sozialak, ekonomiaren zer-nolakoak ez dira neutroak, ez dira zientzia hotz batek, era eztabaidaezin batez eta behin-betikotasunez, ebatz litzakeen kontuak; ez, norbere nortasunak, bere testuinguru sozialak, heziketak, zein, asko-askotan, unean uneko apeta “arrazoigarriek” (razonable) eragindakoak dira.

Nor bakoitza desberdina eta bera den modukoa den bezalaxe, politikak ez du sekulan soluzio guztiz arrazoizko eta bakarra emango. Baina horrekin batera, aukera politiko eta tribu moral ezberdinen arteko elkar ekitearen ekitez, denboran zeharreko atergabeko harreman horien eraginez, egongo dira zenbait eta zenbait erabakik jada erabaki beharrekoa izateari lotuta egoteari utziko diotenak, eta guztion on beharrez jada adostu eta betikotu den hori izatera pasako direnak. Eta jada gure gizarte armazoi edo bilbadurara igarotako iraganeko erabaki horrek oinarri izan zuen preferentzia hori, gehiengo batek aldeztuta garaile atera bazen ere, gizarte onurarekikoan, nahitaez eta derrigor guztiz arrazoizkoa izan beharko zuen, eta ez inondik ere apeta huts eta itsu batek hala ebatzi izandakoa, denboraren jonaren azken ebazpenak erauziko ez badu.

Igor Goitia

Gure hautu egokia hauteskundeetan, arrazionaltasun eta setimenduen arteko oreka arrazoizko bat

Teologia ikasitakoa. Gai filosofiko eta espiritualetan jardunda.

22 pentsamendu “Gure hautu egokia hauteskundeetan, arrazionaltasun eta setimenduen arteko oreka arrazoizko bat”-ri buruz

  • Zer gisa? Ez gara berriz ere baratxuri eta tipulekin hasiko. Nolanahi ere, euskaraz arrazoizkoa erraten da azken milaurteko hauetan, edo ez, auskalo, abuskarlo, que Hai txo, bo, baina arrazoigarriak? Daflipat!

  • Arrozizko, arrazoizko neritzoke nik neuk ere, Nagore, zuk diozunari, bat eta bakarra balitz iritsi beharreko delako oreka hori…Bakakigu, baina zuk, zuzen edo oker, argi dituzula gauzak beti, eta izatekotan, bat eta bakarra (des)oreka! Guk aukeran, bilatu beharreko oreketatik, zeinahi, zurea izan ezik!

  • Milaurteko, milaurteko….ez dakit esan, baina idatzi milurteko.

    Eta Nagore! Hobe berakatz…Badakizu-eta, Allium sativum, globalizazioa dela-eta, japoniarra izan daitekeela orain eta hortaz beltz mil(a)urteko honetan

  • Igor Goitia Mora 2024-03-05 18:24

    Mila esker guztioi!
    Ados Amutarrixarekin, nire “oreka bat” ez da stricto sensu “oreka” (oreka bere orokorrean), baizik eta bi indarren arteko elkarteko lehia horretan kulunka hori eman ez dadin, modu horietariko bat, artikuluak adierazten duenez.
    Dena den, Nagore, mila mila esker, hori hizpidera ekarriagatik

    Dena den…eta, dudarik ez nuen. Milurteko hauetan erabilia ez izateko… Baina zehaztearrean kontua:
    Google: “-en arteko oreka bat”–> 6.910 emaitza (ez dago gaizki)

  • Inolaz ere ez. Mila hitzak “a” itsatsia baitu. Neronen zioa entendituko duzulakoan nengoke, eta nagoke, baina nola ez nagoen nengokeen hartan, ez nagoke, baina nago, uste osoz, hori guzia arrazoigarria datekeela.

  • Odolkiak ordainetan mil(a)urte hauetan! Nagore!!

  • Jajaja, Nagore, usteot danok ulerketan dogula ez dauela ezebe ulerketakorik zure interbentzixoetan, beti gurazun letxe..eta hori dala juxtu ulertu bioguna.
    Zuk bai ez dozula inungo orekarik bihar ez ezein, ezta “bat” bera be…(Des)orekatua zaugu ziharo!
    Ederto xaun!

  • Nagoreren ikaskidea 2024-03-07 08:28

    Kaixo Nagore!
    Berehala jakingo duzu nor nauzun, edo ez (zuk esan ohi duzunez)…
    Harira baina,…
    Mamitsua azkenean txorakeriak botatze huts eta soil zirudikeen hau!, zenbait ondoriotara eraman nauena:
    -Oreka/oreka bat: ez da hizkuntza kontua, baina aditzera eman nahi duzun horren araberakoa. Oreka bere orokor edo zehazgabean, edota, aldiz, bi gauzen arteko soluzio egor ahalbiderarrietariko bat, horietatik bat.
    -“Milurtekoa” kontuz!, eta ez milaurtekoa. Nagoreren hasierako laprast egin izan horren inguruan, gerora, “a” itsatsia zela eta ez zela, despistatu nahi izan bagaitu ere.
    -Berakatza hobe, baratxuria baino…Oso globalak gara-eta (eta ez-arrazistak) eta, hortaz, beltza dugun japoniar hori hobe berakatz deitu eta ez kontraesan dirudikeen baratxuri.
    -Eta azkenik…Hau nirea: Daflipat! ez litzateke jatorra, ez mil(a)urteko hauetan behintzat (hurrenetan ezta, ziurrenik): BAdaflipat beharko luke (harritu nauzu azken honekin Nagore).
    Besarkada bat, Nagore!

  • Igor Goitia Mora 2024-03-07 08:46

    Mila esker denoi, Nagoreren erdi txatxetan botatako horien harira erantzundakoengatik. “Nagoreren ikaskideari” bereziki bere laburbiltze lanagatik, jajajaja:
    Milurteko/milaurteko horren harira, Nagoreren “milaurteko” hori belarrira oso arraroa bazitzan ere, badaezpada ere, zalantzak uxatze aldera-edo, begiratu dut pixka batez, eta ez, neska mutilok, ez dirudi ondo dagoenik Nagoreren forma. Baina beno, Nagore, besterik gabe…agian mintza mailan zure inguruan bai, ez estu hartu.
    Milaurteko?:

    https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=bilaketa&Itemid=1694&lang=eu&query=milaurteko

    Mila esker denoi

  • Ez BAda! BO! Nago…
    …, ez banago,
    ….nuen ikusia, diot nik, ginen hartara behartuak, gara egonak, ditugu ikusiak,

  • Bereiz: Mila urtekoa, mila esker. Esker mile. Milesker. Milurtekoa. Jasoa: Mila urtekoa.

  • Orain bai!
    BAdaflipat, ondo!, orain bai! zure ohiko desbarrean bete-betean, despistatzen eta estaltzen zure des-oreka,ez oreka , ez orekaren bat edoren bat ezin inolaz aurkituaz , ez orain, ez mil(a)urteko bat emanda ere, ezta berakatz eta tipula Jan eta Jan ibilita ere!
    BAdaflipat! GORA berakatza!

  • Ez nahasi orain kontuak, ustel ateratzen zaizkizunean zure sasifilologikeria saiakerak…
    Millennium, milenio…: MILURTEKO (batera eta tarteko a-rik gabe)
    Ez ibili despistatzen!

  • Krutwig-zale bat 2024-03-08 08:18

    “Oreka bat” kontuaren harirat honat Krutwig-en hausnarketa oso interegarri bat:
    “Gaur egun, une jakin batetarat iritsi gara. Une honetan, alexandrinismo capitalistêak jada ez du deus erratekotz. Iruzkingile “scientifikoak” (bereziki “jakintsu officialak”) beren lanetan hainbertzeko “perfectionerat” iritsi dira, jada laster robotek lan horiek hobe eginen dituztela. Mercurius’en eta Dionysos’en arteko oreka berri bat beharrezko bilakatzen ari da…”
    (Computer Shock.a Euskaria +2001. Urte, 334 orr.)

  • Irulegiko eskuarenak orain dela bi mila urtekoak, omen. Non? Nafarroan ditugu agertuak, MILA esker. Zer HAN azaldu izan balira! Baina eZ, hemen dira azalduak. Eta. Ba hori. Hasiera batean neronek nenflipan, baina oin daitort zela espero izatekoa. Mugarrixe handikoa, dudik be, Nafarron azken bi mila urteko historian. Nork lezake horrelakorik esan. Lezakeena esan beza. BAlego bazalerik.

  • Parvovirus infekzioak (“Zaplastekoaren gaixoaldia”) hiru astez denetariko sintomatologia sortarazten du (febrikula, hezueria, ondoez orokorra…) eta zenbaitetan nolabait noraezaturik egotea…
    Foroa hau al zen? Badaflapigu!

  • Daflapigu testu zaharren batean azalduagatik, egungo euskaran formarik zabalduena, euskalki guztietan prefosta, daflipagu bageneukake.

  • Irakurketa errazean zuretzat propio:
    Irulegikoari buruzko artikuluaren foroan zirelakoan ari zara honetan berriz ere.
    Ezta abisatuta ere, ez duzu ulertzen?

  • https://youtu.be/9lsWXKIw5g4?si=M88QGRBaMbqrhCpg
    Zerorrek ez duzu zipitzik ere entenditzen, orekaz ari ginen eta.

  • Irulegiko eskuaren orekaz?
    Kontsultatu, badaezpada ere, parvovirus. Ez da larria. Baina hiru aste irauten du. Asko hidratu eta deskantsatu.
    Besarkada estu BAT

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude