Goiz txar bat
Idaztea beti ez da gauza erraza. Ez da gozoa.
Goiz txarra. Sukaldeko ontzietako pil-pilaren baporeak, gas mostaza bihurtuta ito nahi nau. Saloia hutsa dago. Pasiloak ere halaxe, eta gainerako geletan ez da inor ageri. Lehendik nekien ordea; aita lanean da eta anaia lagun baten etxean apopilo hartu dute. Nehorrekin konpartitu ezin ditudan metro karratuen irriparrea ikus dezaket soilik zoruaren dirdiran. Zuraren ezpainetan bernizak gore ikutu bat ematen dio eszenari.
Sukaldeko marmol hotzera itzuli eta janariari laguntza eske bezala begiratu diot. Betazalik gabeko begiek begiratu naute, ez dut goserik eta ez bazkaltzeko gogorik ere. Nehorrekin konpartitu ezin dudan janaria. Gaiztoa.
Ihes egiteko musika entzutera noa balkoira. Idaztea ez da gauza erraza. Ez da gozoa.