GLOBALIZAZIOAREN GAINETIK LANEAN

txaparro
Herri aldizkariak, diru laguntza urrien eta konpetentzia bortitzaren gainetik lanean.

Herri kazetaritzak izugarrizko lana egin du Euskal Herrian. Kultura eta hizkuntza ttikiek ezin bestekoa dute herriaren inplikazioa aurrera jarraitzeko, eta “litekeenaren” edo “errazkeriaren” zulo ilunetan ez erortzeko. Hurbiltasunaren eta borondatearen kazetaritzaz ari gara, instituzioen interesetatik nolabait aske den hartaz. Azukre koxkorra kafean bezala, euskal kultura urtu ez dadin ezin bestekoa denaz.

Txaparro, Zarauzko aldizkaria da lanean dabilen herri komunikabide horietako bat. “Eta kitto!” Eibarko aldizkariaren adibidea jarraituz sortu zen Fernando Muniozguren Eibartarraren eta Zarauzko beste zenbait herritarren ekimen gisa. Musutruk lanean eta borondate onarekin, halako proiektu guztietan bezala, indartzen joan da, Gipuzkoako erreferentziazko herri aldizkari bilakatu arte. Amaia Agirre bertako kazetariak argi dio: “Komunikabideek izan behar dute Ignacio Ramunet-ek aldarrikatzen duen laugarren botere galdu hori.” Eta argi adierazi digu Txaparro herritarrei ahotsa ematen eta herritarrei interesatzen zaien oro helarazten saiatzen dela, nahiz eta batzutan zaila izaten den jende oro gustura edukitzea.

Agirreren arabera herri aldizkariek geroz eta diru laguntza urriago dituzte, eta geroz eta jende gutxiago dago doan lan egiteko prest. “Ez dakit krisi ekonomikoaren ala kontzientzia krisiaren errua den.” Bigarren krisia balitz garbi dago askoz ere okerragoa litzatekeela.

Hala ere halako komunikabideak irteera bikaina dira kazetari hasiberrientzat. Iker Gurrutxaga oriotarra kazetaritza lizentziatura amaitzear delarik, oraindik komnunikabideen ur handietan sartu gabe, Karkara Orioko herri aldizkarian dabil kolaboratzaile gisa. Ikaslearen arabera oso eskertzekoa da herri aldizkariak Orion sortu duen kazetaritza zaletasuna: “Karkara aldizkariari esker izango naiz kazetaria, guztiz beharrezkoak dira halako ekimenak, euskarazko kazetaritza biziko bada behintzat”. Kirol-zalea berau, karrerako lehen urtean eskeini zioten kirol atala berak eraman zezan, eta halako “karamelo gozoari” ezin uko egin. Karkara aldizkariak jada 20 urte luze bete ditu eta baita internetera salto egin ere karkara.com web-gunearekin.

INTERNETEK ORDAGO

Internetek iraultza suposatu du arlo guztietarako. Eta kazetaritzari noski eragin izugarria egin dio. Teknologia berriek; hala nola, 2.0 teknologiak, p2p… komunikazioaren arloa erreboluzionatu dute. Honek ez dio onura besterik eman herri kazetaritzari,Proxy-Connection: keep-alive
Cache-Control: max-age=0

ta herrigintzari orokorrean. Jada edozeinek egin dezake bitakora bat interneten; nolabait, edozeinek zuzendu dezake bere alProxy-Connection: keep-alive
Cache-Control: max-age=0

zakari birtuala eta hori kazetaritza da. Herri kazetaritza, herritarrek egiten duten heinean. Euskal herrian ere bide hau urratzen hasiak dira zenbait talde; hala nola, Mundua.comBlogak.com

Zu Zeu.com web-gunea da sortu den kimu berrietako bat. Hasier Etxeberria idazleak sortu duen orrialde honen helburua besteak beste, erabiltzaileek euren albistari digitala sortzea da. “Euskaldunek munduari begiratzeko lehio moduko bat” bezala definitu du ekimenaren sortzaileak. Nolabait irakurleak idazle bilakatuko ditu, eta idazleak irakurle, “joan etorriko” kazetariak bilakatuko dira erabiltzaileak. Planteamentu berri bat bezala sortu da, Etxeberriak interneten jarraitzen zituen zenbait leku frantsez eta espainiarretatik osagai onenak hartuta. Bi baldintza besterik ez ditu izango argitaratzaileak giza eskubideak errespetatzea eta euskaraz izatea. Harri bat gehiago globalizazioaren bidean.

ETORKIZUNARI HELDUAZ

Ignacio Ramunetek ondo zioen legez komunikabideek laugarren botere hori izan behar dute. Laugarren botere “galdu” hori. Eta hori izateko bidea luze eta gogorra izan arren, badu helmuga bat. Iritsi daiteke botere hori lortzera, batez ere, Euskal Herrian. Botere hori lortzeko ordea ametsari heldu behar zaio, kazetaritza independienteari, interes eta handi-nahirik gabekoari, erromantikoari, herri kazetaritzari, etorkizunari.

Ekaitza bainuontzi batean