Gezur batek bilduta, moutardetan bustita.

Aurrera begiratzeko esaten digute.
Ikasteko akatsetatik eta ez damutzeko.
Momentua bizitzeko, Carpe Diem.
Unean-unekoak du balioa, ez pentsa iraganean, ez eta etorkizunean ere.
Amestu, ameslari hori!
Izan oroitzen duzun azken Disney pelikulako protagonista bezalakoa.
“Te fias de mi?”
Gezur handi batez bildu nahi gaituzte gero moutardarekin jateko, “Carpe diem, amigo…” esanaz.
Iruzurren txingarretan erre nahi gaituzte, garaipenari gordin zaporea kentzeko.
“Inozoa, ohituko zara.”

Ekaitza bainuontzi batean