Gelassenheit, ez dakit ezer

Gelassenheit, ez dakit ezer –

Gelassenheit, ez dakit ezerEzertxo ere nahi ez duen “ni”-a, zaila gero kontua! Norberak, zin-zinez, bere bihotzondotik, ezertxo ere ez desiratzea…nolatan baina? Horren berri eman zigun Eckhart Maisuak Gelassenheit kontzeptuaren bitartez. Horrelakorik ez da, ez, erraz lortzen. Ez da erraz gauzatzekoa, baina, are gauzatzerik bageneuka ere, gauzatu izanaren ondorioak ere ez lirateke inondik ere eramanerrazak. Izanez ere, ezertxo ere nahi ez izateak, ertzeraino eramanda, zera lekarkioke berekin norberari: ezertxo ez jakitea, eta, finean, bera berau ezerez, ezdeus, bilakatzea ere. Loturarik batere izango ez lukeen baten bat, hau da, deusik ere desiratuko ez lukeena, ezdeus bilakatuta legoke, eta, jakin, ez lekike ezer. Gelassenheit-e-k “ez desiratzearen” berri ematen digu, bai eta norbera “hau” edo “beste harako huraxe” ez izatearen berri ere, eta, horrekin gutiorrekin, “ez jakitearen berri”, “ gu geu guztizko ezjakintasunaren hondo baztergabean sakon murgiltuak izanaren” berri. Nahi ez izatea eta ezeren jakitun ez izatea bat-bat eginik daude, oso elkar lotuta.

Pentsatzea, gogoetatzea, irudikatze jardute bat den aldetik, “nahi izatea” (Vollen) da, eta, “nahi izatea” pentsatzea da (M.HEIDEGGER, Gelassenheit, 30. or). Heideggerren iritzirako, “ez jakite” berezi honek misteriora bultzatuko gintuzke (die Offenheitfür das Geheimnis). “Ez jakitea”, finean eta buruan, zerbait aurre-emantzat jotzea da, eta, hortaz, nolabait edo beste, jada aurre-jakindakotzat, jada aurrez eskura edukitakotzat. Ordura artean irudikatua (errepresentatua) izan den guztiaren aurrean amore ematea, etsitzea, dakar berekin aipatu “ez jakiteak”. Ez jakinera behin geure burua lerratuta, errepresentatiboki gure jabetzan izan uste dugun horrekikoan hiltzen gara nolabait (edo buruaz beste egiten dugu nolabait), halako moldez, non errealitearen aurrez aurre, bere iturri-etorburutik-edo, gozatu eta gozatu ibiliko garen. “Kaltulatzen ibiltzeari uztea”, “iraganerako eta etorkiunerako joan-etorri atergabeei uko egitea” lekarzkiguke ez jakiteak, eta, hartara, geure burua orinaldi ustekabeari bete-betean atxikitzea ere. Honekin guztionekin baina, ez diogu erantzunkizunari ihes egiten, ezta hurrik eman ere; izanez ere, ezjakin honelakotik, aurrerantzean, jakin ondo jakingo dugu planifikazio oro, kalkulu oro, aurreko baterako zein ondorengo baterako erreferentzia oro, kontu horiek guztioriek, betiere “baztergabearen” baitan dautzala, erreferentziarik batere ez duen, mugarik batere ez duen orainaldi baztergabean dautzala, alegia, baden eta soil-soilik baden horretan.

Beste bidetik, baina antzeratsu halaber, honela aritu zitzaigun Nisardagatta “ez jakite” delakotsu horretaz:

“Betidainiko eta aspaldiko bila eta bila ibiltzea bertan behera gelditu zen nire baitan; handik hara, nik jada ez nuen deusik ere nahi, deusik ere ez nuen desiratzen, ez nuen jada deusen itxaropenik, ez nuen ezertxo ere nire jabetzakotzat jotzen jada. Ez zegoen arrerantzean “ni” bat, zeinen alde borrokatuko bainintzen, gelditzen. Are “ni naiz” baino ez den “ni” guztiz biluztua ere zegoen jada desagertua zeharo. Nire ohiko usadioak ere joan zitzaizkidan. Lehen ezin konta ahala ziurtasun nituen; orain baina, ez nago ezertaz seguru. Albaina, “ez jakite” horrekin batera ezer ez dudala galdu sentitzen dut sakonkiro, ordura artean nuen jakintza guztia faltsu-faltsua zela. Ezagutza oro sakonean ezjakintasuna baino ez dela ziostan “ez jakite berri horrek”, eta “ez dakidala” nire ziurtasun bakarra dela” (NISARDAGATTA, Yo soy Eso, 531. or).

Gelassenheit, ez dakit ezer

Teologia ikasitakoa. Gai filosofiko eta espiritualetan jardunda.

23 pentsamendu “Gelassenheit, ez dakit ezer”-ri buruz

  • Nagore, hire esteen egoera ez dinagu ekarpen handikoa…halere, hor haugula jakiteko egiten ditunan ahaleginak ezin ditinagu ukatu.
    Beti hor prest bezain inpresentable!

  • Hesteak “h”ez idazten da, eta impresentablea singularrean. Sintaxian beste egun batean.

  • Eskerrik asko, Nagore,
    egotzitakoaz ezertxo ere esan ez izanak apal itxura ematen din…baina ez. Impresentable, hor, horrela, primera zagon. Ikasiko dun pixkanaka
    Hire zuzenketak estimatzekoak nitizken baldin eta hire ohiko idatzi modu ezin traketsago ezagutuko ez banu.

  • *ezin traketsagoa…barkaidan
    Baina hiri bazka ematearren

  • Ez al haiz hikaz hasi? Zertara zatorren gerora zukaz jarraitu izana? Inoiz hemen baten batek esan zinan bezala, ederra dun gero duan euskara entsalada!

  • Zein larretan dabilen gure Nagore? Auskalo

  • Barka berriz ere…
    *Zertara zatorren: zer dela eta…badaezpada
    Zuzendu ezean, bazekiat, hiri bazka erraza, eta gainontzekooi hire erantzunek nazka ederra

  • Hemendik pasatzen zen bat 2024-10-13 09:48

    Nagore hori!
    *”h”ez idazten da: h-z idazten da (dena delako hizki edo siglak ahoskatu behar dira eta gero horren arabera deklinatu)

  • Beste ikusle bat 2024-10-13 12:26

    “impresentablea singularrean”…

    Bada, ez eta bai.

    Aurren-aurrenik, “”singularrean” bainoago, “singular mugatuan” esan nahiko zenuela pentsatu beharko dut.

    Bigarrenik, nago Yolanda erregistro informal hutsean ari delakoan…Erregistro informalean, eta, batik bat, ahozko maila informalean, bukaerako “a” artikulua hainbat eta hainbatetan galdu ohi da sarri askotan hizkuntzaren ekonomia-higaduraz edo.

    Hala eta guztiz ere, hori alde bat utzirik ere, “inpresentable” hitza, oso ahozko maila informalekoa izanik, “lotsagarri” hitzaz aldatuko nuke nik orain bukaerako “a” hizkiaren egokitasunaren edo haren faltaren gainean hausnartze aldera (dena dela, Yolandak, behintzat, euskaraz ari dela jakin badaki, eta hortaz, bere informaltasunean bada ere, erdarazko “iMpresentable” hitza “iNpresentable” hitzera egokitu du; zuk, Nagore, nonbait, transkribitzen jakin ez, edo agian sen erdaldunaren bulkadaz “p” aurretik “m” jartzera lerratu zara)

    “Beti hor prest bezain inpresentable!”: “Beti hor prest bezain lotsagarri!”

    Lehenik eta behin, aditzaren elipsia dugu nabarmenena, eta aditz tazitu hori agerraraziko bagenu, bi balizko egoera leudeke:

    1)“Beti hor prest bezain lotsagarri (zara)!
    2)Beti hor prest bezain lotsagarri (ari zara, diharduzu)!
    .

    1)Lehenengo kauskoetan onar liteke “a” eramatea edo ez (adibiderako: irakasle nauzu, irakasleA nauzu). Eskuarki, gehienetan eramango luke, argi dago, baina ez luke derrigor zertan, kasuan kasu. Kasu honetan eraman beharko luke (“lotsagarri zara”-k gaizki ematen baitu belarrira). Hortaz, Nagore, hor zuzen diharduzu.

    2) Gatozen baina bigarrenera: hor ez luke inondik “a”-rik eraman beharko, aditzaz ari baita, aditzaren jarduera zer-nolakotzen baitu, eta hartara: “lotsagarri ari zara”, “lotsagarri diharduzu”…

    Lehenengoaren alde egiten duzu zuk, Nagore, ez dakit nik bada kasu biak nahasten dituzulako ezjakintasunez, edo, berez, halaxe deriotzozulako zeure buruari, alegia, inpresentabletzat, ez, aldiz, nahiz-eta inpresentable aritu, inondik ere inpresentableA ez den pertsonatzat.

    Besterik gabe, euskaraz zuzen aritze aldera…

  • Mikel Haranburu 2024-10-13 20:21

    “…bukaerako “a” artikulua hainbat eta hainbatetan galdu ohi da sarri askotan hizkuntzaren ekonomia-higaduraz edo”.
    Nire ustetan, bukaerako “a” erantsi izan ohi da, galdu bainoago. “Irakasle naiz” eta “irakaslea naiz” ez dira gauza bera. Eta hamaika adibide aurki genezake hori ikusteko. Bat, eta egun gaizki eraturiko esamolde bat baliaturik, hauxe: “irakasle bezala ari da” izaten da ohikoena, eta ez “irakaslea bezala ari da” esapideak bestelako esanahia duelako.
    “A” mugatzailea (zergatik “artikulua”, Gaztelaniazko kategoria, ez baitu ezer artikulatzen?) behar ez den une askotan erabiltzen dugu, baina badakigu denok, hitz egiten, negar egiten, huts egiten, eta abar. Mugatzailerik gabe, noski. Baina gaur egun dena nolabait mugatzeko beharra sumatzen dugu, inkontzienteki…
    Baina, gelassenheit…

  • Beste ikusle bat 2024-10-13 21:10

    “Irakasle naiz” eta “irakaslea naiz” ez dira gauza bera.”…horrekin guztiz ados, nik ere ez dut gauza bera denik edo adierazi nahi dutenik esan. Ados nago.

    “Beti bezain lotsagarri!” eta “Beti bezain lotsagarria” gauza bera adierazi nahi ez duten bezalaxe…
    Baina, honako kontu hau alde bat utzita, guztiz ados diozunarekin Mikel. Erabat

  • Ba esanen diat Amuta, neronen larreak, neronenak baitira, non diren. Oskarbi denean, urdina grisa baita euskaraz, Aitzkorri ere ikus zitekeek, oro har Beriain, Handia, Urbasa eta Lokiz bertatik bertara. Beste aldera begiratuta Joar, Toloño, Ezkarai, Urbion eta Monkaio, eta lepoa zerbait bihurtuta baita Lakora, Lakartxela, era Hori ere.

  • Hikaz, zukaz, ez bada. Hiketan eta zuketan esaten da euskaraz, geronen euskaraz. Eta harridurazko esaldietan ez daiteke hika erabili,
    Ez mendeko perpausetan ez galderetan. Ederra dun gero duan…..Ez da hala euskaraz mintzatzen.

  • Bo,bo,bo. Badaflipat. Neronek dafliparekin konforme, baina Amutak eta ingurukoek ba nahiago, Edo gurago, abuskarlo. Ez irakasle bezala ez irakaslea bezala. Euskaraz irakasle ari naiz, basozain ari naiz, kitto.

  • Beste ikusle bat 2024-10-13 22:21

    Harridurazko perpausak ez dira denak berdinak, eta horietako batzuk “adierazpen perpaus arruntak” dira, enfasi pixka bat edo asko gehituta: Ederra zegok! Benetan ederra zegon! Mundiala zegoan! Eta kasu horietan, nire ustez, hitanoa erabiltzea (oso arrunta izateaz aparte) zilegi da.

  • Beste ikusle bat 2024-10-13 22:39

    1)Zer haundia deN! : harridurazko perpausa, indartua, eta zehar galderen antzekoa. Mendeko perpausak bezala ezin hitanoz joan.
    2) Aitorpenezko harridurazko esaldiak; indartze aldera egiten da harridurazko formaren alde:
    Ederra dun egindakoa: ederra dun gero egindakoa!
    -Ederra dun duan euskara entsalada: Ederra dun gero duan euskara entsalada!
    Honelakoetan ez dago zehar-adierazpenik eta hitanoari, hitanoz egotekotan, eutsi behar zaio.
    Nagore, hitanoari uko egin nahi badiozu, aurrera…baina hitanoaren gainean irakurri pixka bat

  • Aipatu nauzulako, jajaja. Ez egin hori!
    Laburbilduz:
    -Hitanoz ikasi beharra eta bere erabilera egokia
    -Beti bezain inpresentable (ez iMpresentable) ,Ondo…nahiz eta zurekiko zuk inpresentablea nahiago.
    -Hestea, bale…baina H-z eta ez H-ez
    -badaflapit, ondo…badakit, badaukat…bezalakoa. Ez aztoratu

  • Hitanoaren erabilera hori berria diagu, nola etorriko dukela, egingo diagula eta hamaika ostiakeria, baina hobe erdara baino.

  • Beste ikusle bat 2024-10-13 22:58

    Guztiz oker zabiltza, Nagore…
    Ezingo dugu erabili hitanoko adizkirik harridurazko perpausa galdetzaileren baten bidez osatuta agertzen denean.
    Adibidez,
    Nola izango da nirea liburu hori! da zuzena eta ez Nola izango dun/duk nirea liburu hori!
    Bestelakoetan bai, hitanoa gero eta ezezagunagoa zaigu, pena

  • Tamala dun gero hire hitano ezjakintasuna, Nagore! Tamala!

  • Beste ikusle bat 2024-10-13 23:06

    “nola etorriko dukela, egingo diagula eta hamaika ostiakeria, baina hobe erdara baino.”… irakurri goian esandakoa , horixe bera…
    Ez nahastu gauzak

  • Ikusten xuat zerrendak Maite xitukala. Hire buru eskas hori ordenatzeko modu bat izanen xuk. Baina hire iruzkin horretan mehatxu moduko bat antzeman xuat, oso gauza arront itsusia.

  • Hori egina zagok! …eta antzekoak gaizki?
    Gutxi aritu haiz euskaraz , Nagore

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude