Gazpatxoaren siñadura
Hurrengo goizeko baratxuri zaporea aurreikusi nuen.
Horrelako gazpatxo batek eman behar zuen,
utzi behar zuen sinadura,
hortzak garbituta ere joango ez dena.
Eta guztia frigorifikoa zabaldu eta gazpatxo frexkoa zegoelako,
egarri nintzelako,
beroak ez duelako alde egin…
edan nuen gazpatxoa.