GALEUZCA mugimendua zer den badakizu?

GALEUZCA mugimendua zer den badakizu? –

Galeuzca mugimendua, hiru nazio periferikoetakoa, Estatu espainoleko zentralismo tradizionalaren aurka bloke unitario eta solidario bat artikulatzeko premia larritik abiatu zen. Izena 1933ko maiatzaren 13an agertu zen lehen aldiz Bilboko Euzkadi egunkari abertzalean. 2023an, 1923ko Aliantza Hirukoitzaren mendeurrena, 1933ko Galeuzcaren laurogeita hamargarren urteurrena eta 1998ko Bartzelonako Adierazpenaren 25. urteurrena ospatu ziren. Hori dela eta, Xosé Estévez historialariak independentismoa lortzeko borrokan jarraitzen duten hiru abertzaletasunen (euskalduna, galiziarra eta katalana) harremanen artean ibilbide narratibo-deskriptiboa eskaintzen du.

1923ko irailaren 11n: Aliantza Hirukoitza, hiru herrialdetako ordezkariek sinatuta. Kataluniaren izenean, hauek sinatu zuten: Estat Català-ko Francesc Maciàk; Uniò Catalanistako Josep Riera i Puntek eta Pere Manen e Artèsek; eta Acció Catalanako Jaume Bofill i Mates eta Antoni Rivera i Virgilik. Galiziaren partetik, hauek: Irmandades da Falaren partetik, Alfredo Somoza eta Federico Zamorak; eta Irmandade Nazonalistaren partetik, Vicente Riscok. Euskal Herriren izenean, EAJko Aberriko sektoreko Elias Gallastegi Gudari-k, Jose Domingo Arana, Manuel Egileor eta Telesforo Uribe-Etxebarriak; eta, geroago, Comunion Nacionalista Vascaren izenean, Julen Arrien eta Jesus Maria de Leizaolak ere izenpetu zuten akordioa.

Galeuscaren anagrama.

wikipedia: “Galeusca” edo “Galeuzca” GaliziakoEuskal Herriko eta Kataluniako hainbat alderdi politiko abertzalek eta erakunde kulturalek sinatutako itunen izena da, 1923tik gaur arte. Hiru nazio horien arteko elkarlana bultzatzea, arlo politikoan zein kulturalean, izan da beti Galeuscaren asmoa. Abiatu bezain laster, XX. mendeko lehenengo laurdenean, egitasmoa Miguel Primo de Riveraren diktadurak eten egin zuen. Ordutik, berpizkunde bat baino gehiago eduki dute, hala kultura arloan nola politikoan. Gaur egun, idazleek bultzatuta, egitasmoa osasuntsu dabil.

“Ez dakienarentzat, eta izango da bat baino gehiago, Galeusca hitzak halako errepublika urruti baten izenburua ematen du, ez bada botika espezializatu baten farmakopea berezia edo nonbaiteko bantustan baten dantza ezezaguna… Hala da, euskal munduan eta zorigaitzez kulturan bizi baikara bakoitza gure lubakietan, saihetsean ditugunen lanei kasurik eman gabe. Literatura, berez, aparteko errepublika edo mundua dela aitortzen dutenek, ohar horretaz ez dira gaitzituko. Ingalaterrako jende ospetsu eta kalitatezkoak bere splendidisolation, bakartasun ospetsua, maiz goraipatu zuen osoki satifos agertuz batez ere XIX. mendetik goiti…”

Galeusca-Lucien Etxezaharreta (berria.eus)

galeuzca - la periferia contra el paramo galeuzca - Xose Estevez

GALEUZCA mugimendua zer den badakizu?

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude