Feminismoa, matxismoa, manipulazioa, lintxamenduak

Feminismoa matxismoa manipulazioa lintxamenduak –

Feminismoa matxismoa manipulazioa lintxamenduak

Egungo gizartean zorionez gauzak aldatzen hasiak badira ere, gizartea oraindik ere matxista dela ukatu ezina da. Horren adierazle ugari daude, sexu esklabutza, sexu indarkeria, familia rolen banaketa, e.a. Femisimoa beharrezkoa da gauzak aldatuko baditugu, baina kontuz ibili behar dugu, feminismoaren izenean, bestelako helburuak dituen jendeak egin ditzazkeen salaketa faltsuekin eta gehiegikeriekin, gauzak aldatzearen alde dagoen jende asko haserretu eta aldaketarako behar dugun indarra gutxitu baitezake horrek.

Azken egunotan, bolo-bolo dabil Diario.es kazeta espainiarreko Maialen Ferreirak Gatibu taldeko Alex Sarduiri egindako elkarrizketak eragindako eztabaidak. Matxista akusazioak hemen, manipulazio akusazioak han…

Kalapita honen inguruko informazioa bildu eta bakoitzak bere ondorioak atera ditzan da idatzi honen helburua. Informazioa informazioa izan dadin, osorik eta bere testuinguruan jaso behar dela esatea ez dago soberan, loturarik gabeko esaldiak elkarri lotuta eta testuingurutik ateratako esaldiak irakurri eta entzun baititugu azken egunotan.

Hasteko, polemika eragin duen elkarrizketa zatieren audio osoa topa dezakezue hemen:

Beste esteka honetan Maialen Ferreirak Diario.es-en egin zuen itzulketa eta transkribapena:

eldiario.es/euskadi/alex-sardui-agur-gatibu-25-anos-despues-libertad-libertad-no-censura-nadie

Maialen Ferreiraren titularrei erreparatzen badiegu, Sardui probokatzaile ageri da, inork isilduko ez duela eta musikagintzan sexu bazterketa inoiz ez dela egon adieraziz.

Ondoren, elkarrizketaren sarreran, berriz ere bi esaldi hoiek loturik jarri zituen Maialen Ferreirak, Sarduik elkarrizketaren bi momentu ezberdinetan jasotako bi esaldi hoiek bata bestearekin lotuta esan izan balitu bezala.

Kontua da, bi esaldi hoiek ez daudela inondik ere zuzenean loturik, eta, berak azaldu beharko duen arrazoi batengatik, Maialen Ferreirak, elkartu, eta Alex Sarduiren hitzei jatorrian ez daukaten intentzionalitate kutsua ematen diela.

Feminismoa matxismoa manipulazioa lintxamenduak

Zentsurari buruzko galdera elkarrizketako 7. galdera da. Ondoren, beste gai batzuetaz dihardute, beste artista batzuekiko kolaborazioez, Gatibu taldearen agurraren leloaz, musikagintzan euskararen egoeraz eta 12. galderatik ateratzen du Ferreirak eraiki duen puzzlearen bigarren esaldia, testuingurutik aterata, Sardui bere inguruaz ari baita testuingurua kontutan hartzen badugu ikus dezakegun bezala.

Titularretan eta ondoren zenbaitek sortu duten zalaparta mediatikoan ez dituzte aintzat hartu Alex Sarduik musikagintzan geroz eta emakume gehiago aritzeagatik azaltzen duen poza,

Feminismoa matxismoa manipulazioa lintxamenduak

Azkenik, Maialen Ferreirak bere burua biktimatzat aurkezten du, Alex Sarduik bere hitzak manipulatu zirela salatu ondoren:

Feminismoa matxismoa manipulazioa lintxamenduak

eitb.eus/es/noticias/sociedad/videos/detalle/video-la-periodista-maialen-ferreira-en-principio-sardui-me-acuso-de-manipular-entrevista

 

Alex Sarduiri kritika

Elkarrizketan gezur bat esan zuen Sarduik. “inork ez zuela zensuratuko” harro esan zuen Alexek, baina elkarrizketaren transkripzioak berak, eta honen atzetik etorri den erauntsiak, esan ez zuenagatik barkamena eskatzeraino makurrarazi zuten Aritz zurruna zirudiena.

Feminismoa matxismoa manipulazioa lintxamenduak

 

Feminismoa zilegia eta beharrezkoa da. Ezin dugu utzi printzipiorik gabeko jendeak woke eskalan gora egiteko baliatua izan dadin. Bere prestigio soziala eta profesionala igotzearren edozer egiteko prest dagoen jendearen eskuetan uzteak kalte larria dakar, bai bere biktimentzat, eta bai, borroka berarentzat ere. Azkenik jende ospetsuarentzat aholku bat. Argi ibili nork elkarrizkatatzen zaituen. Segun eta nor den, esaten duzuna esaten duzula ere, zure ahotan hari komeni zaiona jarriko baitu.

Feminismoa matxismoa manipulazioa lintxamenduak

3 pentsamendu “Feminismoa, matxismoa, manipulazioa, lintxamenduak”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude