Felipe Juaristiren Harrizko Gaitz hau-ren harira… Heriotzaren aurrean garrasika
Felipe Juaristiren Harrizko Gaitz hau-ren harira… –
Eta “nondik dator inondik ez datorrren hau?” (JUARISTI, Felipe, Harrizko gaitz hau, 29. or., Balea zuria). Non dago, nondik dator heriotzak erauzi digun maitatu hori? non. nondik? Bat-batean joan zitzaigun fisikoki, bat-batean eta behin betiko. Alabaina, gradualki doakigu, egunez egun, orduz ordu, joankizun den galerak digu bihotza kupidarik gabe minberatzen. Joan gradualki doakigu, baina, deigarriki, kontraesankorki eta ifrentzu moduan, hildakoaren presentzia lausoa bezain pisutsua ere dugu hor, atzetik segika, edota aurrez aurre gure zain; “Ez da itzala, atzetik badator ere; Inporta du, mingarri delako”. Joan zaigu, hil zaigu, eta halata ere, inoiz baino prensenteago sentitzen dugu tarteka, lauso baino pisutsu:
“Ez zaitu ikusten
begiz ikusi nahi zaitugulako,
ez zaitugu entzuten, ezin zu ikutu,
belarriz entzun eta
eskuz ikutu nahi zaitugulako,
eta zu, urrtiegi egon
eta hurbilegi, batera
begiz ikusi, belarriz entzun
eta eskuz ukitu ahal ukaiteko…”
(ARTZE, Joxan, Bizitzaren atea dukegu heriotza)
Mundua jada ez zaigu lehengo mundu bera izango. Orain baina, galera pairatu berri-berritan, eguneroko errealitatea, mundua bera, biziezin dagerzkigu, mundua ez den mundu geldi moduan, errealitea ez den errealitate geldi moduan, nioen aurrekoan. Munduak dihardu, bere ohiko betiko martxan, ibili, hor dabil. Alabaina, heriotzak minberatuarentzat mundua bera izan baita bat-batean bertan beheratua, mundugabetua:
“Bidea badoa, ez da gelditzen,
zu ere bazoaz zeure geldian”
(JUARISTI, Felipe, Harrizko gaitz hau, 39. or., Balea zuria)
Mundua, joan eta datorkidan hil matitatu hori, geratu garenok, ni neu, eguerokotasuna…bat-batean, tupustean, bertan beharatuak, eternitateak geldiaraziak, izoztuak antzo, gelditu dira. Dena geldirik dago. Hau, momentuz, jada ez dabil.
Zer gertatu da? Heriotza baino ez da izan, nonbait. Lehen zen hori jada ez da, hori diosku behintzat hilotzak. Dena da geldirik. Ezerk ez du zentzurik. Presentzia lauso batek baina galera, gelitasuna du urratzen, momentuz, bihotzari baino xuxulartzen ez diona. Halere, isiltzea baino ez dugu…Giza ulermenak atzeman ezin, izpiño bat baizik.
Ez da hau nondik ulerturik. Momentuz, beharrik ere ez, ziurrenik. Isildu nahi dugu, ezer egitekotan, ahal badugu behintzat…
“Entzun, garrasiak dira eta negar saminak Rama-n:
Rakel negarrez dago bere haurrengatik,
eta ez du pozgarririk nahi, ez baitira bizi” (Jeremias 31,15)
Igor Goitia
Felipe Juaristiren Harrizko Gaitz hau-ren harira… Heriotzaren aurrean garrasika