Ez gaude gaixo!
Amerikar Psikiatria Elkarteak (APA) argitaratzen duen Aztoramen Mentalen Eskuliburu Diagnostiko eta Estatistikoa (DSM) medikuntzaren alor honetan erabilitako nazioarteko dokumentua da, eta askok psikiatriaren bibliatzat hartzen dute.
Eskuliburuaren hurrengo argitalpena eta eguneraketa maiatzean izatea aurreikusi da. Horretarako, ustezko adituek erabaki dute “normalak” ez diren portaera batzuk gaixotasun bezala aurkeztea, hala nola lotsatia, apatikoa, edota hezigaitza izatea (DSMk norgehiagoka eta aurkaritza aztorapena deitutakoa), baita “ezohizko” amodio erlazioak izatea (eurek jakingo dute zeintzuk diren), eta gogo-aldarte baxuegia izatea. Beraz, orain arte hainbat testuinguruan ulerterrazak ziren portaerak gaixotasuntzat hartuko dituztela dirudi.
Honen aurrean, eskuliburuaren 5.argitalpena ekiditeko eskaera sinatu dute osasun arloko 11.000 profesionalek.
1840. urtetik egun arte, 350 aztorapen desberdin iragarri ditu Amerikar Psikiatria Elkarteak. Datuen arabera, Estatu Batuetako 1840.urteko erroldak aztorapen mentalei buruzko kategoria bakarra zuen, baina 1917.urtean APAk 59 iragarri zituen. 60.hamarkadan 128ra handitu zen kopurua, eta 1980an 227 aztorapen zeuden jada erregistratuta. Azkenik, 1994 eta 2000.ean DSMk egindako ikuskapenen arabera 350 aztorapen desberdin daude.
Aztorapen berriak detektatzen dituzte urtero, eta azken proposamenak zeintzuk diren kontuan harturik hainbat galdera planteatu daitezke..
Nork ezartzen du “normala” denaren muga? Bidezkoa al da “aditu” horiek giza portaera estandarizatzea eta muga horietatik kanpo dagoena baztertzea? Honek ez al du bakoitzaren nortasunaren garapena oztopatzen? Industria farmazeutikoan etikak lekurik al du?
Ez gara errobotak. Ez gara berdinak. Ez gaude gaixo!