Ez gaitzala mutu harrapatu

Ez gaitzala mutu harrapatu

“Ez gaitzala mutu harrapatu”, eskatzen du Gorane Ayestak Klitto agerkarian.

 .

Ez gaitzala mutu harrapatuArnasa eten zaizu, orgasmoa datorkizu,

Dasta dezakezu, izterrak heldu dizkidazu

Oihu egin duzu,

-Bukatu dut – diozu – gustatu zaizu?

Ez naiz aurkakoa esatera ausartu.

.

Irribarre inozente bat egin duzu marraztu

Ikusi ezin duenaren itsutasunean galdu

Ezin dut nire ezintasunak darion kiratsa soportatu,

Ene kontzientziari iskin eginez erantzun baitzaitut, mutu

-Zer gertatzen zaizu? – diozu – pentsakor ikusten zaitut

Ez naiz ezer esatera ausartu.

.

Nola esan? Nola esplikatu?

Sentitua naizela zulo bat duen objektu?

Zure kirtenarentzako jolasleku?

Nire erritmoak eta zureak ezin dutela elkar ulertu?

Tenpoak zurera egin dituzula markatu?

Niretzako gaua ez dela oraindik amaitu?

Ez dudala orgasmoa nahi adina aldiz dastatu?

.

Nola esan? Nola azaldu?

Beste behin sentitua naizela hegemonia honen esklabu

Bistaratzen dudalarik ezin dudala hitzik bata bestearen artean kateatu

Nahiko nuke ixiltasun hau apurtu, barrenak hustu

Ene mamuak plazaratu, zintzotasunez jokatu

Nire burua zaindu, maitatu…

Beraz, pentsamenduek hobe lukete dialogo forma hartu

Nola bestela gauzek aldatu beharra daukatela aldarrikatu?

-Nik ez dut bukatu…

-Niri ez zait gustatu…

-Gertatzen zait ez dudala plazerraren klimax-a laztandu…

.

Hezi, ikasi, ahaldundu

Informatu, partekatu, komunikatu, ausartu!

Horrelakoek ez gaitzatela mutu harrapatu

Iraultzak norberaren intimitatetik hasita behar baitu sustraitu

Ez gaitzala mutu harrapatu

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Ez gaitzala mutu harrapatu”-ri buruz

  • … eeeeta guzti hau orgasmorik ez zuelako izan egun horretan. Eta guztion kontrako gurutzada bat hasi zuen zeren bere arazo mentala guztion errua zen.

    Ondoren “Lengoaia postsemantiko pribilegiatuen perspektiba postfeministak” izeneko PhD bat egin zuen, norbait izan zen eta azkenean isildu zen.