Euria falta zaio
Euria falta zaio gaurkoari, liburuetako bezalako egun tristea izateko. Lurrak ispilu bihurtzen dituen euri potolo horietako bat, balkoitik zer begiratua izateko. Nola bustitzen den jendea; batzuek korrika, besteek pasotismo mantsoaz; batzuek txamarra pisutsuaz, besteek jertse soil batekin. Begiratzeko. Aterki zabalduak. Eta imaginatzeko azpian doan jendea nolakoa den. Zein dituzten kezkak, nora doazen, nondik. Heliodoro La Torre kaleko argiei begiratu eta lurrun eskerga nola goruntz doan bereizteko ilunean. Euria falta zaio.
Euria ari duela iruditzen zait.
Begiak izango dira.