Esaten dute

Esaten dute –

Esaten dute ahokoak kaltegarriak direla. Esaten dute irekitako cava botilan goilaratxo bat jartzean gasak ez duela ihes egiten. Esaten dute esnea txarra dela eta animalia helduek ez dutela hartzen. Esaten dute jan ostean ez dela bainua hartu behar, digestioa eteten omen delako. Esaten dute mikrouhinek elikagaietan erreakzio arraroak sortzen dituztela, uhinek minbizia sortu ahal izateaz gain. Esaten dute glutena txarra dela, baita laktosa ere. Esaten dute baraualdiak egin behar direla gorputza garbitzeko. Esaten dute marrubiaren, ananaren ala alkatxofaren dieta oso ona dela, eta elikagai batzuk superelikagaiak direla. Esaten dute kiwiak propietate asko dauzkala … (zein propietateak diren aipatu gabe). Esaten dute asunak ukitzean arnasa hartzen ez baduzu, ez zaizula legena ateratzen. Esaten dute usain-kengarriek minbizia sortzen dutela. Esaten dute maionesa daukaten platerak ez direla berotu behar.

Esaten dute
Thomas Walter (pixabay)

Esaten dute. Esaten dute. Esaten dute. Zenbaitetan entzun. Zenbaitetan esan. Zenbaitetan errepikatu. Zenbaitetan zabaldu.

Esaten dute baino, nortzuk esaten dute? Gehienetan, ez dakigu nortzuk diren hori adierazten dutenak. Beste batzuetan, irratian edo telebistan entzun dutela edo interneten irakurri dutela esaten digute (auskalo non eta auskalo zer). Maiz, misterioz eta sinesmenez inguratuta. Ez nago ziur eta ezin dut azaldu zergatik, baina esaten dute. Entzun dut. Kontatu didate. Esaten dute, baina “esaten dute” esatean, nik ere esaten dut. Zuzenean ala zeharka.

Atzo komunistek adarrak eta buztana zituztela esaten zuten, eta askok sinesten zuten, eta zabaltzen zuten. Eta ziur, esaldia hastean, askotan “Esaten dute” erabiltzen zutela.

Kondaira gehiegi sortu dira Historian zehar, eta kondairak sortzen jarraitzen da XXI. mendean ere. 5G teknologiaren garaietan, non izakiak (gizakiak barne) klona daitezkeen, non gailu inteligenteak gure kale eta zeruetan zehar bidaiatzen hasi diren edota non gizakia Martera heltzeko gutxi falta den, “esaten dute” famatuaren menpe jarraitzen dugu, “ezagutzaren gizartea” deritzon honetan.

Oso deigarria egiten da gainera bere burua ezkertiartzat eta kritikotzat duten askorengandik halakoak entzutea. Kasu batzuetan esoterismoraino helduz, exotismoaren bidaia-kidea. Beste gai batzuen inguruko mezuekin eta analisiekin hain kritiko eta analitiko, eta mota honetako informazioekin hain akritiko eta inozo, gutxieneko kontrasterik gabe sinistuz eta zabalduz. Oinarrizko alfabetatze zientifikoaren beharra premia bat da gure jendartean. Pairatzen ari garen pandemia honek ere agerian utzi du, agintari askoren interes, ustelkeri eta gaitasunik ezatik haratago.

Alfabetatze zientifikoa behar dugu. Inguratzen gaituena hobeto ezagutzeko, oraindik zabaltzen ditugun hainbeste mito gainditzeko, azalpenik gabeko amen-omenen aurrean gutxieneko mesfidantza erakusteko, ezezagunaren atzean dagoen azalpenera hurbiltzen saiatzeko, eta gure eguneroko eginkizun eta erabakietan modu arrazoidunagoan aritzeko.

Gure askatasun pertsonal eta kolektiboa ez da bakarrik zientziatik etorriko, argi dago. Jendarte kapitalistan, gainera, zientzia burgesiak baldintzatuta eta monopolizatuta dago hein handi batean; zientziaren erabilera, garapena eta jakintza-sorkuntza kapitala pilatzen jarraitzeko bideratuta. Epe motzean etekinak lortzeko lasterketan, tranpak ere ez dira faltan, ikerketa zientifikoen emaitzen faltsutzea barne. Hala ere guztiz ere, oinarrizko kritika zientifikoa ezinbesteko bidaia-kidea dugu jendarte libreagoa eraikitzeko, hain manipulagarriak ez diren pertsonez osatua. Sinesmenak, ordea, lasta baino ez dira. Esaten dutena esaten dutela.

Esaten dute

Internazionalista. EHUko irakaslea

12 pentsamendu “Esaten dute”-ri buruz

  • Zientziaren prozedura batzuk ezagutzen dituen honek uste du gauzak dauden moduan mesfidantza eta etsipena baino ez zaizkiola geratzen. Manipulatutako zientzia eta ustekeriak besterik ez ditugu azkenaldian. Gauza gehienak jakingaitzak ditu gizaki ohikoak, nortaz fidatu orduan garai hauetan?

  • Metodo zientifikoarekin fidatu. Ez katedradunekin, ez adituekin, ez espiritu santuarekin. Are gutxiago telebistarekin eta kazetariekin, eta gutxiago oraindik “Independentea” eta antzekoekin. (Iturri fidagarriak erabili interneten aholku bat: “egia” aipatzen badu izenburuan, paso egin).
    “Zientzia” horrela esanda ez da ezer. Metodo zientifikoa da klabea. Epistemologia. Hori manipulatzea ia ezinezkoa da.

    Besterik dira akatsak, eta egiten dira, zalantzarik gabe. Hasiera batean intubatzea gomendatzen zen, gerora ez. Hori akatsa da, eta metodo zientifikoaren bidez zuzendu zen. horral funtzionatzen du “zientziak”. Segurtasun absoluturik ez dago.

    Edozein kasutan, beti sartuko digute ziriren bat, baina zenbat eta erneago ibili, eta argiago izan zer den metodoa eta zer kontu-kontaketa, gero eta gutxiago.

  • Antton Erkizia 2021-02-02 20:11

    Mastropiero eta Epistemologia. Hori ote? Ba Ote?

    https://www.youtube.com/watch?v=2zvMDByS7Zc

  • Ba ote! Diozunean zuk duzu, bai, arrazoi osoa. “Zientzia” horrela esanda metonimia soila besterik ez da niretzat. Epistemologia klabea iruditzen zait baitare, baina zalantzak ditut pertsonalki artikuluak aipatzen duen alfabetatze zientifiko hori lortzerik baden antidemokratikoak diren masa komunikabideen eraginpean, batez ere “zientzia”, daukan prestigioaz, arma propagandistiko bezala erabiltzen denean (erlijioaren mailara igo dugu/dutelakoan nago). Bertrand Russellek esan omen zuen (omen, zitekin ere ez baitago fidatzerik) “mundu honetako arazoa da ergelak harroputzegiak direla azkarrak zalantzaz beteta dauden bitartean”. Egun berdin gertatzen zaigu, uste dut zientzialari serioek ikerketetatik erantzunak baino gehiago atera ohi dituztela galdera berriak. Metodoan ez dago jasota, baina umiltasuna berebizikoa da ikerketak eskatzen duen anbizioaren baitan.

  • Aspaldi ikusi gabea Les Luthiers, ona bideoa! Dena den, gaur egun interneten (eta kalean) ikusi eta entzun behar den “zientzia”-rekin niri hau etortzen zait burura:
    https://www.youtube.com/watch?v=qcg8Rl5KtUM

    Otsaburu, arrazoi duzu bai, zientziaren fedea ere hor dago, eta hori ere alfabetatze zientifikoaren beharra dagoenaren seinale garbia da. Ez da lortuko, tamalez.

    Bakoitzak egin beza ahal duena, ahal duen neurrian. Nire aldetik, jasotzen dudana zabaldu aurretik kontraste minimo bat egiten (izenak konprobatu, iturriak, titularraz aparte zerbait begiratu) saiatzen naiz.
    Normalean berehala identifikatzen da eduki azientifikoa zabaltzen duen orria zein den. Googlek asko laguntzen du autoreen eta adituen kontraste lanak egiteko…
    Enfin, erne ibiltzea da kontua, eta hanka sartzen denean, eta informazio susmagarria zabaldu, berehala abisatzea zabaldu diegun horiei, mugitu ez dezaten. Eta ahal den neurrian, mass mediei, facebook eta youtubeko gauzei kasu gutxi egin.

  • … eta esaten dute Covid-19a “bitxo” bat dela, esaten dute denok txertatu behar genukeela, eta esaten dute maskarak ez dutela albo-kalterik, eta esaten dute “distantzia soziala” ezinbestekoa dela, eta esaten dute Urkulleren jolas perimetralak zentzuzkoak direla, eta esaten dute… oinarri zientifikorik ez duten beste gauza asko…

    Estaltzeko kapitalismo basatiak bai duela zerikusia biosferaren toxikazioan, Covid-19ak bai daukala zerikusia biosferaren toxikazioan, eta egungo gerra zibernetikoa ez deklaratuak baduela zerikusia “pandemiarekin”, eta abar eta abar ezkutateko…ezkutatzeko!

  • Josu, diskutitu nahi ez dudanez, beste askori egin diedan proposamen berbera egingo dizut zuri ere: eman paseotxo bat ZIUetatik eta gero etorri iritzia ematera.

    PD: Bai, Josu, guztiok dakigu gobernuak gauza asko dituela estaltzeko, baina batzuk Andromeda galaxiako estralurtarren inguruan hitzegiteko pauso batera zaudete jadanik…

  • OHARRA. Aizak Otsaburu. Nik ez diat esan inoiz ez inori egoera oso larria dela. Baizik soil-soilik egoeraren ZERGARTIAZ inor gutxik hitz egiten duela . ZERGATIK????

  • Argi gelditu zaigu zuzeuko iruzkin batetik besterako atsedenean ZIUko gixoen bizitzak salbatzen ibiltzen dela gure Otsaburu heroia. Gaurko atsaldeko zortzitako txalo-andana hiri zuzendua, makina!

  • Hara, hor Josu galdera ona bota duzulakoan nago. Susmoa daukat gauzen jatorriaz ez garela ados egongo baina tira. Hurrengo elkarrizketa nahiko aipagarria dirudit:
    https://www.sinpermiso.info/textos/el-negocio-agroalimentario-pondria-en-riesgo-millones-de-vidas-entrevista-a-rob-wallace

    Egurra, zure iruzkinetik atzeman daiteke egunerokoan zure burua salbatzeko kapaza ere ez zarela. Txaloena aspaldi bukatu zen, eguneratu kanala!

  • Egurra ad hominem, argudio hobeagorik ez denean…

  • oTSABURU,
    Dokumentu interesgarria. Guztiz ados nago granjetako animalien ustiapen krudel bezain pozoitsuaz.
    Halaber “agrikultura industrial” pozoitsuaz (eta transgenikoaz).
    Kutsaduraren bi iturburu dira, baina bada besterik, nire ustez. Batik bat hirugarren “industria iraultza” (edo laugarrena?) den kutsadura elektromagnetikoa (ehundaka satelite, miloika antena…) Gure planetak, zinez, etengabe erakusten diguten Birus horren itxura bera daukala uste dut, arantzako koroa ipini bailioten gerrian.
    Lehengo “industria-iraultzek utzi diguten zaborreria nahiko ez bailitzan.
    Ah, eta Foro honetako zenbaitek irribarre burlatiz hartu du
    5-G- eta horri jarraikiokeeten +++G guztien kritika.
    “Rieros, rieros, que yo haré lo suyo”, batek zioen bezala.

    Hasiera batetik mobilak-eta kritika barik irentsi genituen bezala.