Heliozko puxikak gara
Heliozko puxikak gara
Bizitzan zehar zerbait ikasi badut kontrolaezinak diren gauzak daudela da, dena ezin dela joan batek nahi duen moduan, eta batzuetan gauzei bere horretan egoten utzi behar zailea. Hala ere, nahi dugun erakoa izateko saiakerak ez direla albo batera utzi behar.
Heliozko puxikak gara gizakiok. Batzuk lurrera itsatsita dabiltza, lasai asko munduaren erritmoaz bat, besteak zeruan, airean, lurreko -keria guztitik at.
Elkar eusten dutenak ere badaude, soka eskumuturrean lotuaz, gure alboan nahi ditugu. Besteak eutsi barik datoz ondotik, isilean, hala nahi dutelako.
Badago, ordea, aske utzi behar den puxikarik, ederragoa delako horiek zeruan desagartzen ikustea lurrean eskuturretik tiraka izatea baino…