Denboraren taupadak II
Denboraren taupadak II –
Bizitza luzearen laburra
Gaur ez,
biharrera so.
Bihar ere
ezin.
Etzi beharko.
Azkar, azkar,
instant batetik bestera,
naiz azkar ezdeusten.
“Laburra da bizi dugun bizitzaren zatia. Gainontzeko guztia denbora baita, ez bizitza” (BIZITZAREN LABURTASUNAZ, Seneka).
Orain ezin harrapatuzko honetan ezinbestez tinkaturik
Albora begira
eta albokorik ez.
Hara begira eta harakorik ez.
Gerora so, eta oraintxe puntuan.
Lehegora beha, eta berriz ere oraintxean tinkaturik.
“Inola zati ez daitekeen unetxorik txikiena asmatu ahal badugu, hauxe da, soilik, orainaldi. Baina hau berau ere hain azkar doa gerotik lehenera, ez baita istant bat ere gelditzen; geldi baledi, zati liteke lehen-geroetan. Orainak, berriz, ez du tarterik” (CONFESSIONES, San Agustin)
Zatikatuz,
mugak jarriz,
honetaratuz,
hartaratuz,
dut denbora kontrolatu uste.
…eta bitartean denbora bat,
bat eta bakarra,
dut aurrean
eta ni ohartu ez.
“Oraino ez den geroa izaten hasibaledi eta luze-gai izateko oraingo bihurtuko balitz eta horrela luzegertatu, orainaldiak garbi azaldu digu lehentxeago bera ez daitekeela luze izan”. (CONFESSIONES, San Agustin)
Denboran barrena oinez
Denbora,
bat, bakarra,
pixkana-pixkana beti aurrera eginaz,
taigabe, ezingeldituaz,
bere luze zabala dit luzatzen
hartan egin dezadan bidea bera den Bidean.
Denboraren taupadak