Brexit
Brexit –
Brexitak Europa osoa astindu du, gure hiztegia barne. Orotariko Euskal Hiztegiak honela jasotzen du berba:
Anglizismoa (Wik): Erresuma Batua Europar Batasunetik irtetea —maizingelesezko bBrexit (British + exit, «Britainiar irteera») portmanteau izendapenaz deitua—Erresuma Batuak Europar Batasunetik irteteko erreferenduma izan zen.
.
Lokuzioak:
Brexitarena egin*: (parrandan) koadrilakoei agur esan arren, etxera joaten azkena izatea
Brexitean ari/jardun: barregarri/irrigarri geratu
Larunbatean Mikel brexitean aritu zen Maddiren lagunarekin.
Brexit jokatu (umeak eta mozkorrak bereziki): kasketaldia izan/ umekeriaz jokatu
Maddi ez da zurekin itzuliko, are gutxiago Brexit jokatzen jarraitzen baduzu
Brexita eman: lanetik kaleratuta izatea kalte-ordainik jaso gabe normalean
Nagusiak bulegoan lo berriz topatuz gero, brexita emango dizu!
Brexit ibili: Denboraz estu/ larri ibiltzea
Hasi etxea garbitzen, bestela brexit ibiliko zara afarira heltzeko!
Brexitak harrapatu: ganora falta dela-eta, zerbait azken unerako uztea
Eguna sofan eman eta gero, azkenean, Brexitak harrapatuko zaitu eta berandu iritsiko zara!
Besterik:
“Brexit esan eta ez eman”: beste baten alamena aguantatuagatik, amore ez ematea
Alabak Brexit esan zidan eta nik ez nion goxokirik eman
“Brexiten lehena, irteten azkena”: ekitaldi batean despedida luzatzea
.
*Twitteren ikusi nuen, baina ez dut gogoratzen zein kontuan, baten batek topatuz gero, eskertuko nuke.
Brexitak Europa osoa astindu du