Boto baten tamaina

Hogeita hamalau urtean bi edo hirutan bakarrik bozkatu duen lagun bat daukat. Nik berriz gutxi batzuetan gelditu naiz bozka eman gabe. Ez dut uste hura axolagabe horietako bat denik, arreta handiz jarraitzen baititu politika arloko gaiak eta zintzo betetzen baititu herritarren eginbeharrak. Baina ez du, antza denez, bere parte hartzearen beharra sentitzen.

Jokaera horrek askotan pentsa arazi nau parte ez hartzearen benetako arrazoiez. Aitzitik, partizipazioaren aldeko nire joeraz gogoeta egitera eraman nau gaurkoan. Gaiari bueltaka nenbilkion hauteslekura nindoala eta horretan segitu dut boto paperak hautestontzian sartu ondoren ere.

Orain,  kontaketarako ordu gutxi geratzen direnean, Giroaren etapa nagusian Mikel Nieve leitzarraren garaipena ospatzen ari nintzela, etorri zait bilatzen ari nintzen erantzuna: jakina da zein gutxi den boto bat milioi erdi artean, baina nirea baldin bada juxtu hautatu dudanak etapa irabazteko behar duena?

etapa garaile cc-by-2.0 www_ukberri_net

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz