Bizitzaren sakona sentituz

Bizitzaren sakona sentituz –

Bizitzaren jokotik kanpo zer edo zer jada sumatzen…

Hauta zure mugak,
zedarritu ondo askoan zure joko-itxitura
eta bete-betean joka eta plazer hartu…

Ez baina, noiz edo noiz mugaren mugaz gaindi begiesteaz ahantzia,
ez baina jokoaz haragoko inoren joko ez den harakoxeri begiraturen bat edo beste bota gabe…

Inorena ez den joko hori da zinez beldur-izugarria.
Haruntza edo, begiraturik,
ea inoizko batean duzun izua usatzerik…

Bedurraren harago begiratzen dakien hori salbaturik dago jada…” (Dao De Kin, 44)

 

Jada zerbait sentitzen…
Errealitatea kimatuz
dut egin uste nire bizitza.
errealitatearenak inausiz,
dut nire bidearen zabala zedarritu.

Kendu eta kendu,
bizi uste dut.
Ezagutu uste mundua.
Zer aurreko, zer ondorengo,
zer barruko, zer kanpoko ebatziz,
dut hauteman nire errealitatea,
erreala ere erreala dena,
ez baina Errealitatea.

«Más allá del Kosmos, del Tiempo, del Espacio, de todo cuanto se mueve y cambia, se encuentra la realidad Substancial, la Verdad Fundamental.»
El Kybalion.

Eta bizitzaren baztergabea sentitzen…

Non hasi non buka ez duen horretan,
ez kanpo ez barruan egoterik ez dagoen horretan,
ezin barrura gonbidatuak izan
ezin inondik kanporatuak izan….

Inork inor inoiz inolaz kanporatzerik ez duen horretan….

Boteretsua, espektro hutsa…

Ustez ahaltsu, ustez boteretsua,
bere itxituran dugu handi eta baztergabea
Eldarnioz bere neurrira egindakoan dugu Berau geure baitan gozatzen.

“Mugagabean, ez indartsu, ez ahul” (Sri Aurobindo)

 

Eta baztergabetik bizitza behingoagatik ezagutu eta besarkatu

Lur purura dut begiratzen,
bertuteek gainezka egiten duteneko lur puru horri,
gizaki eduki guztiez gabeturik, den-dena duteneko lur puru horri,
merituek hainbesteraino gainezka eginik, jada zentzurik ez duteneko lur puru horri,
egia ezin urrutiago ikusita, berau, ikusi, ikusi egiten deneko lur puru horri,
gogo mugagabeko lur puru horri,
alaitasun enpatikoko lur puru horri,
egunean eguneko askatasuna ordura arteko gailenena deneko lur puru horri,
metodo oro zentzugabeko denekoa,
dena ikasbide deneko lur puru horri,
zein baino zein trebeagoa izanez,
gaur maisu dena, bihar ikasle deneko lur puru horri.
denok naturari hain atxikiak,
non den-denok garen naturaz gaindikoak,
errealitate mugagabeaz den-denok horren horditurik,
ezen jakinduriak egunetik biharrera ezin argitsuago dagerkigun.
Jakinduriaren lur puru horretara dut begiratzen.

Jakinduriak hizlaria mutu du bilakatzen.
Jakituna ezjakina bihurtzen,
Eta lanpetua alferrik egonarazten.
Horregatik gauzak maite dituztenek diote ihes egiten”.
(Astavakra Kanta, XV, 3)

Bizitzaren sakona sentituz

Teologia ikasitakoa. Gai filosofiko eta eta espiritualetan jardunda.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude