Beñat Laxaguen Herriko Batasuna: Konklusioa
Beñat Laxaguen Herriko Batasuna –
Liburuxka hau osoki irakurri dutenetarik anitzek pentsatuko dute ideia on asko daudela barnean, baina ez direla beraientzat.
Aldiz lortu beharreko helburuentzat proposatuak diren soluzioak har genitzakeela pentsatzen duten irakurleek, horiek egunen batean elkarretaratu beharko lukete.
Hemengo lan hau ez da norabide zehatz bateko abiagune bat baizik. Malgutasuna eta errealitatearekiko egokitasuna lortzeko, printzipio eta metodo batzuk zuzendu beharko ditugu. Estudio honek ez du osoa eta behin betikoa izaiteko pretentsiorik. Estatutuak eta araudiak eraldatuko dira arazoak gerta arau. Baina kanpoko azala da bakarrik eraldatuko, egitasmoaren printzipio handi jakin batzuk gidatu dituen izpirituak ahalik eta aratzena egon beharko du. Zer nahi gisaz, adierazitako ideologiaren balioa fruituen edo gauzatze konkretuen arabera jujatzen dira.
Liburuxka honek ez ditu pertsona zahar askorik konbertitu nahi sekula ezagutu ez dituzten ideia batzuei, hala ere arrazoizkoa da espero izaitea haiengandik onespen morala bederen lortzea. Izan ere, Euskal Herriaren garapen estrategia deituriko liburuxka hau gazteei zuzendua dago. Egitarau hau gazteek da egina eta gazteentzat. Gazteak seriotan hartu behar dira; Aditzen den guziaren kontra, gazteak ez dira gauza serioei baizik interesatzen bestenaz eskapatzen dira baletara, pestetara eta abarretara. Ezin naiz egon Saint Exuperyren esaldi hau aipatu gabe: “Gazteriak erdeinatzen ditu deus edo ez aski eskatzen dienak eta ez ditu segitzen asko eskatzen dienak baizik”.
Herriko Batasuna ez da kontzebitua izan jende iñulentzat. Aitzitik pertsonalitate azkarreko gazte adoretsuek dute tokia bertan eta loratzen ahalko dira edonon egin lezaketen baino hobeki. Giza arrakastaren irizpideak biziki anitzak dira, zein jende galdezkatzen duzun: fortuna, eragin soziala, bestei buruzko buru-emaitza eta abar.
Bizitzan, kontzienteki ala inkontzienteki, gizakiak hautatzen du. Herriko Batasunetan, mota desberdineko arrakastak posibleak dira beharbada inon baino gehiago.
Herriko Batasunak taldearen gainean pariatzen du nagusiki baina taldea gizakiez osatua dago. Bertan konfiantza handia egina zaio gizakiari. Hari dagokio konfiantza hori merezitzea. Nonahi mota horretako esperientziek erakusi dute, erabateko konfiantza norbaiti egina zaiolarik, horrek ez du gehienetan nahigaberik ematen. Onena ematen du beregandik eta espontaneoki gainera.
Gero ta gehiago, gaurko gure gizartean, ikusten dira kantinak, haurtzaindegiak eta guti edo asko ongi antolatutako zentroak. Herriko Batasun batean ere, estrukturak biziki funtzionalak ieanen dira. Hiri batean zerbitzu publikoari edo sozietate komertzialari buruz kontsumitzaile edo bezero gisan eta kontrolik gabe portatzen garelarik, Herriko Batasunean giza konfiantziak bete betean dihardu eta hori diferentzia funtsezkoa bada.
Printzipioz, Herriko Batasunak a-politikoak eta a-erlijiozkoak dira. Esplikatzen dut: batasundarrak izan daitezkeela edozein alderdi politiko edo erlijiozko. Adierazitako printzipioek ez dute eragozten batasundarrak lider politiko edo erlijiozkoak izaitea. Liburuxka honetan ez dut aipatu gaur existitzen diren partidu politikoetarik inolakorik. Proposatu dut euskal gizartearen eraldaketa bat, baina hau sustraituko da gure Herriko lider eta masek gaur egiten eta etorkizunean eginen dituzten lan eta hausnarketa guzien gainean. Ez eiki gara gure ideia propioetan laketu behar errealitatetik moztuz, aitzitik errealitatetik abiatu behar gara, izatezko datu guziak onartuz.
Pentsatzen dut Herriko Batasunaren izpiritua aski idekia dela edozein motatako sektarismori aurre egiteko. Klaneko kritikak baino, opatu behar dugu elkar laguntzea eta elkarrekiko lana.
1969ko otsaila, Bernard Laxague.
Liburuxka hau irakurri duzu.
Ez dezazula bota! Atxik ezazu zure bibliotekan.
Liburuxka honetan adierazitako proiektu batzuen bideratzean era guti edo asko aktiboan parte hartu nahi dutenek beren iritziak eta burutazioak zentralizatuko dituen autoreari jakinaraz ditzaten.
M. Laxague Bernard
64 Les Aldudes- France
Imprimerie de la Basse -Navarre- H. Sandré
64 Saint Palais (64)
Achevé d’imprimer en France le 15 Février 1969
Dépot légal: 1er trimestre 1969
EDITEUR: BERNARD LAXAGUE