Begiradapean une oro

Begiradapean une oro – 

Begiradapean une oro

Zure begirada, bere begirada, lagun hurkoaren begirada,
zaizkit agertzen egunero, une oro han eta hemen,
nola edo hala, honela edo hala,
dut gizakide horrekin edo harekin egiten topo,
hain dut probable, hain saihestezin, beste horrekin topo egitea,
hain gertakizun…,

eman gabe ere,
bakardade hutsenean ere,
bakar-bakarka banengo ere,
ditudala, besteren, bestearen, besteen, so ferekatzailea,
euren absentzian ditudala suma-sumatzen,….

Halere, besteen begirada aurrejuzkuena,

axolakaitzena,                                                                                                    

minberena,

euren absentzian dut sentitzen,

euren absentzia ezin dudazkoenean,

Orduantxe dut sentitzen besteen begirada inoizkorik trinkoen,

inor ez dagoenean,

inoizkorik irmoen,
inoizkorik ezin saihestuzkoen
dut sentitzen.

Begiradapean une oro

Teologia ikasitakoa. Gai filosofiko eta espiritualetan jardunda.