Begirada introspektiboa

Begirada introspektiboa –

 

Begirada introspektiboa

 

“Gertutik ikusita, inor ez da normala” (Caetano Veloso)

Eta zeu normala al zara zure buruarentzat?

Begira guztiek jada begiratu dizutenean,
begirada guztiak jada pasa direnean,
begirada guztiez jada gogaitua zaudenean,
orduan topatuko zara zure gaineko begiradarekin,

 gainetik inoiz ezin kenduko duzun begiradarekin…

…orduan zara konturatzen,
zure barne begirada,
zeure buruaren gaineko begirada, zeure barne begirada,
ezin duzula inoiz saihestu.

…orduan, begira duzun zeure begiradari begira,
hasi zara ezagutzen,
ez duzula zeure burua inolaz ezagutzen.

…Eta zeuk zeure begiradari so eginez,
zeure begiradaren aurrez aurre estreinakoz,
begirada berri bateranzko argi bat ari zaizu ernetzen.
… zeure burua zeure buruari so,
aurrez aurre, bekoz beko,
zaizu mundu berri bat zabaltzen.

Begirada introspektiboa

Teologia ikasitakoa. Gai filosofiko eta espiritualetan jardunda.