Aurrerantz ihesika

Aurrerantz ihesika – 

Irudiaren kreditua: Mitchell Orr

Dirudienez ez da egia. Itsasontziena. Hernan Cortesek bere itsasontziak erre izana, esan nahi dut. Hondoratu egin zituen. Hori bai. Apropos: bere gizonak aurrera egitera behartzeko egin zuen. Egun batzuk lehenago matxinada bat zapaldu behar izan zuen eta Medellingoak aurrerantz ihes egitea erabaki zuen. Jatorrizko ideia, baina, ez zen berea izan. Alexandro Handia, III. mendean, Kristoren aurretik, feniziar kostaldera iristean, etsaien kopurua beraren soldaduena baino hiru aldiz handiagoa zela ohartzerakoan bide “heroikoa” hartu zuen: ontziak erre zituen -oraingoan National Geographicek baietz uste du- eta garaipena edo heriotza arte borrokatu zuen. Bitxia da, historialarien arabera, Cortesek bazeukala Mazedoniako erregearen maniobraren berri. Ez dakit, ez dut ikusten…

Hori bai, bai batak eta bai besteak bazekiten ez dagoela soldadu gupidagabeagorik erretiratzeko aukerarik ez duena baino beste aukerarik geratzen ez zaiolako. Horretaz ere jakitun egongo zen Yevgueni Prigozhin, Wagner mertzenario-taldearen sortzailea: bere kideentzat ez zen alternatiba bat amore ematea; atzera egitea, desertatzea, borrokan aurkitzen zutena baino heriotza are latzagoa zen. 

Hori guztia burura datorkit Trumpen garaipenaren ondoren. Ulertzen dut “Agente Laranjak” irabaztea besterik ez zuela. Galtzea ez zen berarentzat aukera bat, ziur aski espetxeratuko zutelako; errepublikarrak ez zuen ontzirik itzultzeko, eta, horregatik, armategi dialektiko basati bat zabaldu zuen, irismen luzeko buloak jaurti, iraindu, mespretxatu, eraso eta gezurra esan zuen. Hil ala bizi.

Antzeko egoeran dago Netanyahu. Gazako gerra baino lehen ere ustelkeria prozesu ugarik jazarrita eta duela hamarkada batzuk edozein printzipio etiko erre zuten bidelagun batzuekin Israelgo gobernuan, ez dauka nora itzuli. Itzultzea, izan ere, ez da une honetan berarentzat posibilitate bat. Ondorioetatik, genozidio baten erantzule den gerra kriminal gisa epaitua izatea, Estatu Batuek bakarrik salbatuko dute. Antzeko zerbait gertatzen ari zaio Putini. Gogora dezagun, urrunago joan gabe, Ceacescu bezalako Ekialdeko pertsonai batzuen bukaera edo Muamar el Gadafiren bezalako herrialde arabiarretako buruzagi batzuena; horra hor Al Asadena. Ez, Vladimir ezin da ahultasun froga txikienarik ere erakutsi; gupidagabea izan behar du, hermetikoa, hotza. Ez du non babestu.

Ziur aski, haietako edozeinek ez luke egingo egiten ari dena nortasun berri bat bermatuko balitzaio, etxe bat kanpoaldeko auzo batean, lanbide bat, bakero eta kamiseta pare batzuk; Renault Clyo zahar bat. Zigorgabetasuna.

Ez dago hain urrutira joan beharrik ere, antzeko zerbait gertatzen ari baitzaio Victor Aldamari: kartzela erre, itxi egin diote, eta salatzea edo kalumniatzea besterik ez zaio geratzen. Ezta Galdosen eleberriren batetik aterata dirudien Abalosi ere, Fortunata eta Jacintan bezala: XXI. mendean Gran Vian pisu bat jar diezazukeen norbait. Ezta Motosek ere, bere ordutegian programarik ikusiena dela mila bider zin egiten jarraitu behar baitu. Zer gerta ere. Ezta eskuinari ere, etika politikoko erreferente guztiak erre bait ditu, eta Kongresuan eta Senatuan antzertia egitea besterik ez zaio geratzen.

Agian neurri handiagoan edo txikiagoan -oraingoan zentzu onean diot- denok biziko gara, batez ere egun hauetan, aurrerantz ihesika. 2025ean topera, gogotsu saiatzea besterik ez zaigu geratzen, 2024ko ontzi gehiengoak erre egingo ditugulako; hainbat pasadizotan orrialdea pasatzea besterik ez zaigu geratzen; lokatza, txintxorrak gainetik kentzea, eguneroko akatsari, konbentzimenduari, urteroko loteria zenbaki berberari tinko eustea, noizean behin asmatzeko itxaropenez. Hori, funtsean, bizitza da eta.

En fin.

Aurrerantz ihesika

Irakaslea, idazlea; hurrenkera ez daukat batere argi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude