Arrazoimen logikoaz harago joateko proposamen bat

Arrazoimen logikoaz harago joateko proposamen bat

Arrazoimen logikoaz harago joateko proposamen bat –

Arraziomenaren gaitasuna murrizten zaigu, murrizten dugu. Bizitzea errealitatean egotea da, baina ez egote aldera egonean egote hutsa. Errealitearekin bat egitea da egote delako hori, gure mugatasunetik, noski, ezin bestela izan. Edota, itxuraz mistikotasun gehiegitxoko igurtzia saihestu nahi badugu, eta, hortaz, kontua apalago ikusi nahi izanez gero, zera esan genezake, bizitzea errealitatea hauteman eta horren ostean berarekiko atergabeko elkar-ekintzan jardutea dugula. Bizitza, hortaz, ez dugu ez irautea, ez egotea.

Esanda bezala, hatematea eta kontzientea izatea ezinbestekoak ditugu, biziko bagara. Eta hautematen dugun guzti-guztia adimenaz egiten dugu. Adimena bere betean erabiltzeari utzi eta utzi egin dio gure kultura hiper garatu honek. Aurreko artikuluan jada aurreratuta moduan, adimen errepresentatzaile logiko kontzipiente hutsera lerratuz joan zigu kulturalki adimena, berez hori baino askoz zabalagoa eta orohartzailea den adimena (https://zuzeu.eus/buruari-bueltaka/arrazoiomen-logikoaz-harago-den-dena/).

Halere, egi-egia esatera, ez dugu inoiz adimena erdipurdika erabiliko; adimenak sekula guztian bere betean eta bere zabalean jardungo du. Noraino egiten diogun harrera on berak luzatzen digun guztiari, hori besterik da. Asko eskaintzen digu errealitateak eta asko hartzen ari da une oro adimena. Uste duguna baino askoz gehiago. Dei diezaiogun nahi dugun moduan era zabal batean ulerturiko adimen ez zikiratu horri, izan pentsamendu pre-prelinguistiko moduan ulerturik, paralinguistikoa moduan, edo linguistikoaren osteko moduan, izan intuizio sakon baina askotan lauso moduan, izan kasu gutxi egiten diegun emozioen ekarpen moduan…edo-edota asko askotan inongo kategoria ezagunen pean sailkatzerik ez dugun hateman modu berezi batean.

Adimenaren gaitasunak berez bere horretan dihardu, baina ni gero gaitasun murritzagoz balihardu bezala ari naiz hemen. Zertan ari naiz orduan? Bada, adimenaren gaineko adimenaz, hasteko eta behin. Adimenak hau edo beste ekarri, honela eta harako hala jardun, guk, gerora, adimen logiko instrumental kategorial horrek luzatutakoari besteri egiten ez badiogu kasu, era murritz-murritz horretan solik aritzen bagara, azkenerako, jardutearen jardutez, adimenak hortik kanpo ekar liezagukeen guzti-guztiari gero sentikaitzago bilakatuz joango gara. Bada, hori izan da gure patua, gure halabeharra gizarte hiperjurifikatu, hiperekonomizatu eta hipeteknolgizatu mendebaldar honetan.

Nola lortu baina jada geure-geurea den izan modu murritz horri buelta ematea? Hasteko, zera esan beharko, nekez, oraindik buelta ematerik bageneuka. Hala eta guztiz ere, iradokizunik, proposamenen bat edo beste?

Aurren-aurrena, zera esan-gomendatu beharko litzateke; gure gizartearen makalaldia deskribaturiko molde horretan jardute eta jardutearen ondorena baldin bada,… orduan, kontuari buelta emateko, derrigor, egungo egunean geure buruarekin jardun ohi ez dugun moduan jarduten ahalegindu beharko ginateke. Hori saiatze alderako ahalegintxo asmotsu bat bestetik ez balitz ere, gelditasunetik gure buru-adimenarekin esperimentatzen hastea gomenda liteke. Eta nola hasi esperimentatzen geure buruarekin? edota, zein izan liteke geure buruarekin egin genezakeen lehen-lehenbiziko esperimentua? Bada, dexente famatua eta aski entzuna izanagatik ere, ziur bere betean eta guztiz-guztiz inondik ulertua ez dugun “isiltasunari ekitea” gomendatuko nuke nik.

Eta zergatik ekin? Bada, ez naizelako kanpo isiltasun fisikoaz ari, ez. Ezertxo ere bilatu gabe, ezertan pentsatzen ahalegingu gabe, bere arreta ezertan jarri gabe, ez eta kontzentratzeko ahalegin apurñorik egin gabe ere, gogamena geldi-geldirik dagoelarik, orduan soilik ekingo genioke isiltasunari, barne edo buru-isiltasuna dei geniezaiokeen horri. Orduan eta soilik orduan “dena” entzungo genuke, den-dena entzuteko gauza izango ginateke. Orduan gogomenak ez like ohiko kanal estu eta txikiren batetik jardungo. Norberak honelatsu-edo entzuterik baleuka, hau da, ezin errazago, ezein esfortzurik gabe, bere baitan, bere barneldean, berealdiko eraldaketa sumatuko luke, bere borondatetik guztiz at legokeen eraldaketa bat. Edertasuna eta gainezka egiten dion buru-bereizte bat antzemango lituzke emandako eraldaketa horretan.

Arrazoimen logikoaz harago joateko proposamen bat

Teologia ikasitakoa. Gai filosofiko eta espiritualetan jardunda.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude