Ane eta Jon (I) – bikote harremana

Ane eta Jon (I) – bikote harremana –

KM_Blogan estreinaldia izango du gaurkoarekin.  Aratz Begiristain ek. 15 ataletan “Ane eta Jon” bikotearen bizipenak kontatuko dizkigu; bikotearen monotonia,sexu falta, desleialtasunak eta aukerak… Negu hotz honi berotu bat emateko ezin aproposago diren #narrazioak

Kaixomaitia.eus | Aratz Begiristain (@Aratz_B)

Ane eta Jon (I) - bikote harremanaLarunbata da, gaurkoa hego-haize eguna dugu Donostian eta etxe ingurutik zuhaitzez inguratutako bueltatxoa ematea gustatzen zait horrelako egunetan. 2017ko apirilaren 29a da eta Ulian bizi gara duela sei urtetik hona. 8:37.

– Ane, pentsatu al duzu azkenean gaur zer egingo duzun? – Leihoaren ondoan zutik, hostoen dantza ikusten ari nintzela mundura ekarri ninduen Jonek ohe barruan zela.

Jon nire bikotekidea da eta 34 urte ditu, nik 38. Aspaldian gure bikote harremana noraezean dabil eta egiari zor okerren daramadan atala harreman sexualena da, hobe esanda honen jarraikortasun eza. 4-5 urte nituenetik askatasun handiz bizi izan dut sexualitatea, plazera, desira, nire gorputzarekin kontaktua eta txikitatik oso beroa izan naizela esan dezaket. Ezohikoa da nik masturbatu gabeko eguna igarotzea eta egunik txarrenetan ere: negarraren, amorruaren edota haserrearen ondoren beti atera dut nire izter-artea leun eta goxo laztantzeko denbora.

– Mendi bueltatxoa ematea pentsatu dut, gauean zer ordutan etorriko zara afaltzera?

– Partiduaren ondoren futbol taldekoekin afaria nuela esan nizun atzo…

– Egia da… barkatu… Aitor eta Odeirekin hitz egingo dut mendi buelta egin eta arratsaldean beraiekin egoteko – A ze burua nirea.

Aitor eta Odei bikote dira eta aspaldiko lagunak ditut, karreran Odei eta ni gelakideak ginen eta gaur arte mantendu den harreman estua izan dugu beti. Biak nahiko kirolari izan gara eta mendira joatea gozamena da guretzat. Aitor duela lau urte ezagutu zuen eta hasieratik hirukote bikaina osatu dugu mendian gora eta behera ibiltzeko.

Odeik Oiartzun-Jaizkibel-Gurutze mendi buelta egiteko asmoa zutela esan zidan eta beranduenez 9:00etarako ateratzeko asmoa zutela (ibilbidea 5 ordu ingurukoa baitzen). Berandu nindoan, beraz azkar batean mendiko arropak jantzi, mendiko motxila beharrezko gauzekin bete, Jon izara artean jarraitzen zuen bitartean agurtu eta autoz 9:15tarako bertaratu nintzen.

Egia esan bat-bateko planak aktibatu egin ninduen eta Aitor eta Odei ikusi nituenean aurpegian irribarre handi bat atera zitzaidan.

– Jaiki berri eta zu beti bezain sexy – Bota zidan irribarre batekin Odeik ikusi ninduenean, nik iruzkin hura bularrak esku artean estutzeko aprobetxatuz.

Irakurri iruzkin osoa kaixomaitia.eus-en blogan >>https://goo.gl/CTdFW6

Argazkia: Gabriel S Delgado goo.gl/rKTgqX

 

 

Anet eta Jon, Aratz Begiristain, bikoteak, hirukoteak, i, ipuin erotikoak, kaixomaitia, kaixomaitia bloga, kaixomaitia.eus, narrazio erotikoak, narrazioak, sexua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude