Herrialde Katalanetan gertatu dena guri gertatuko balitzaigu, zer?
Herrialde Katalanetan gertatu dena guri gertatuko balitzaigu, zer? –
Katalunian gertatutakoak mina eman digu, gertukoak beti ematen duelako min. Geure bi herrien arteko hartu emana handia izan da beti, sektore zabaletan bereziki estua azken hilabeteetan. Dena den, kolpea guk jaso bagenu bezala sentitzen garela esatea guztiz zilegia den arren, ez dugu guk jaso (zentzu zurrunenean).
Herrialde Katalanetan gertatu dena guri gertatuko balitzaigu, zer?
Rambletan beharrean Sarasate pasealekuan, edo Bulebarrean, edo Bilboko jaietan… Orduan orain arte izan ez dugun moduko erreakzioa biziko genuke, zeren eta Paris urruti dago, tokitan dago Niza (bi xiberotar hil zituzten bertan), Asia eta Afrika zer esanik ez, eta Bartzelonatik ez gara astero igarotzen. Norberaren etxean lapurreta egiten dutenean bezalako sentsazioa sartuko litzaiguke kolpea Euskal Herrian jasoz gero: beldurra, paranoia, eta babesgabetasuna. Horrek gertakizun kate oso arriskutsua eragin dezake. Gorroto irrazionala, arrazismoa, hilketak, polarizazioa, militarizazioa, eskubideem murrizketa harik eta handiagoa… Ez dezagun ahaztu Altsasuko gazteei yihadismoarentzat pentsatutako neurri legalak ezarri zizkietela.
Jende askok zioen eta dio, “lau polizia torturengatik epaitzeak ez du esan nahi Polizia bera torturatzailea denik”; “alderdi hartako hark lapurtu izanak ez du esan nahi bestea ere ebaslea denik”… Mila adibide jarri ahalko genituzke. Baina Gasteizen edo Baionan Rambletan bizi izan dutena biziko bagenu, hori bera esaten duten guztiek hurrengo egunean tesi hau babestuko lukete: “mairu guztiak hormara”.
Erabat ahaztuta Ekialde Hurbiletik ihesi datozenak biolentzia horretatik alde egin nahiean dabiltzala, hain zuzen ere.
Ahantziz justuki siriarrak, libaniarrak, kurduak, irakiarrak, afganiarrak, iraniarrak… direla ISIS-en aurkako lehen gudulerroa.
Gogoratu gabe egun hauetan doluminak banatuz eta aurpegi tristeak jartzen ari diren asko eta asko direla hiltzaile horiekin negozioak egiten dituzten eskrupulu gabeko enpresariak; beraien harreman diplomatikoek ahalbidetu dutela Kalifatoaren existentzia gaur arte (Saudi Arabia, Qatar, Emiratoak…) eta stablishmentaren politikoek hauspotu. Siriak eta Irakek eman diote sarratsa Daeshi, eta bertako egoera nork sortu duen badakigu guztiok.
Estatu espainiarrak yihadistak babestu nahi izan zituen Sirian, eta publiko egin den bezala, Bilbon armamentuz betetako barku bat doa Yemenera, jende berberari Rambletakoa baino okerragoak egitea ahalbidetuko dien armekin.
Nahasmasa horrek etsaiz tronpatzera eraman gaitzake, eta etsaia Estatua da. Islamismo totalitarioa predikatzen duten wahabistak (Saudi Arabia eta Qatar bereziki), arma eta segurtasun enpresak, eta Estatua…
Ahaztu egiten zaizu guk hori hemen eta Espainia osoan bizi izan dugula. Hiperkorreko atentatu indiskriminatua,besteak beste, Rambletakoa bezain basatia izan zen. Baina hori “gure” terrorismoa zen eta orduan ez zen hain garbi hitz egiten, dena erlatibizatu edo “ulertu” egiten zen
Bai arrazoi duzu,
Frankismoarengatik esan nahi duzu, ezta?
Produktu frantziarren aurkako boikot kanpainaren baitan, ETA-k Hipercorren aurka jotzea erabaki zuen; publikoa den audio batean azaldu zuen Troitiñok zergatik. Beldurra sortu jendea Hipercorrera joan ez zedin. Ados zein desados egon erabaki horrekin, helburua supemerkatua kaltetzea zen, ez erosleak.
Hiru aldiz abisatu zuten, Jon. HIRU ALDIZ. Poliziak protokolo batzuk zeuzkan ere garai hartan, eta ez zuen deus egin. Bonba hori zartarazi zenean kaltetu handiena, zentzu politikoan, Ezker Abertzalea izan zen. Agian hori bera nahi zuen hiru telefono deiei entzungor egin zienak.
Ez konparatu hiru aldiz abisatzea, helburua edozein zibil ez dela jakinda, edo furgoneta batekin Rambletan edozein aurretik eramatea. Demagogia hori da. Kasu.
Hiru aldiz edi sei, horrek ez die erantzukizunik kentzen. Ela kaltetuak ezker abertzalekoak izan zirels esatea demagogia ez ezik perbertsioa da
Erantzunkizuna beregain hartu zuen ETA-k, oroitzen ez bazara. Edo agian bai, baina entzungorrarena egiten duzu, nire erantzuna ez baituzu ondo irakurri: “Bonba hori zartarazi zenean kaltetu handiena, ZENTZU POLITIKOAN, Ezker Abertzalea izan zen”.
Baina noski, normala da. Esaldietatik nahi duzuna soilik irakurtzen duzu, eta Hipercorri buruzkoa ez den idatzi batean Hipercorri buruz eztabaidatu nahi.
Kontxo, orduan TRUMPek arrazoia zuen? Hillary-k isis sorreran erantzukizuna du??
Edonola ere, Bartzelona, Finlandia edo Nigerian edo munduko ia edozein lekutan ISLAMistek atentatuak egiten dituzte. ISIS sortu aurretik, atentatuak zeuden baina orain baino gutxiago. Zergatik? Arrazoi argi bat, milioika musulmanik EZ zegoelako Europan..
Islamaren Yihad duela mendeak existitzen da. .
Zergatik abertzaleak musulmanak EHnra etortzearen alde? Akaso euskarari on egiten diote? Euskal gatazkari? Ez ditut inola ere arduratuta ikusten gauza horietaz.
EH-an, zorionez, atentatu islamistarik ez dugu jasan. Baina jasan barik badakigu yihadistak atxilotu dituztela, gure zergeetatik bizi diren yihadistak hain zuzen ere.
Gasteizen Saib Lachhab atxilotu zuten, 625 euroko DBE eta 250 euroko etxebizitzarako laguntza kobratzen zuen.
Bilbon Samir Mahdjoub atxilotu zuten, 600 euroko DBE eta 250 euroko alokairu-laguntza kobratzen zuen.
Sirian hil zen Redouan Bensbih 836 euroko DBE kobratzen zuen.
Bilbon atxilotu zuten Ahmed Bourguerba 625 euroko DBE eta 250 euroko etxebizitzarako laguntza kobratzen zuen.
Donostian atxilotu zuten Mehdi Kacem 800 euroko DBE kobratzen zuen.
Gure administrazioak gure hiltzaile potentzialak finantziatzen dute, terrorismoa finantziatzen ari dira. Non dago haien erantzunkizuna?
Diru-laguntzak ez dute ezertarako balio lagunduak gizarteratzea nahi ez badute, soilik getoak sortzeko balio dute, haien komunitate isolazionistak mantentzeko.
Honekin arazo larri bat dago baina diskriminazioaren mantra behin eta berriz errepikatzen dutenek ez dute irtenbiderik ezartzen uzten.
ETAk ekiten zuen bakoitzean españa eta frantziak zibilak atxilotu, torturatu edota hiltzen zituen. Donostian behintzat, enpresa, elkarte eta eskoletan segadak egiten zituzten beraz umeak etxean gelditu behar ziren. Gero milaka pertsona biltzen ziren “Todos los vascos son asesinos” oihukatzera.
Orain islamistek beren erlijioa inposatzeko eraso terroristak egitean alderdi ezkertiar guztiek lehenik eta behin, twitterren behintzat, diote “ei txo, baina islamofobia…”. Eta eskuindarrek “eraso islamista egon da ergo independentzia zentzugabekeria da”. Zergatik? España eta Frantziarentzat islama ez delako inolako arazorik, baina independentismoa bai, eta oso larria gainera. 1000 urteko gerra ez dute orain galdu nahi.
Eta erasoaren errua Trump, Rajoy, europarroi, egileari ezik guztiei atxikitzea terrorismo islamiarra zuritzea da. Lol twitterren denbora guztian ageri zaizkit zenbait karikatura edo eskema adierazten Quatarrek ordaintzen diela terroristei. Noski, furgonetak, labanak eta bonbonak puntako teknologia garestia dira.
“Jende askok zioen eta dio, “lau polizia torturengatik epaitzeak ez du esan nahi Polizia bera torturatzailea denik”; “alderdi hartako hark lapurtu izanak ez du esan nahi bestea ere ebaslea denik”… Mila adibide jarri ahalko genituzke. Baina Gasteizen edo Baionan Rambletan bizi izan dutena biziko bagenu, hori bera esaten duten guztiek hurrengo egunean tesi hau babestuko lukete: “mairu guztiak hormara”.”
Ez nago ados. Inperialistek biolentzia guztien kontra daudela esango zuten, haien neutraltasuna erakutsi nahian. Ez nahastu biolentzia inperiala eta islamikoa, okupatzaileak beti zurituko du berak egindako krimena. Eta inperialistek normaltasun eta neutraltasun itxura eman behar dute independentismoa ideia erradikal eta arriskutsutzat jartzeko.
Gauzak hartzen ari diren norabidea ikusita Parisen, Nizan, Londonen, Bartzelonan eta leku gehiagotan gertatuko dena gurera ere iritsiko da lehenago edo beranduago, intentsitate handi edo txikiagoz, hori ziur eduki ezazue. Jendeak ez ditu antzeman ere egiten hamarkada batzuetan Europan egongo diren kalapitak, jatorri eta kultura oso ezberdinetako jendea leku berberean edukitzeak eraginda. Are gehiago etnien arteko jaiotza tasen arteko ezberdintasunek atzera bueltarik gabeko hirien ghettizazioa (errealitate bat iada) edo herrialdeen balkanizazioa eragiten dutenean. Batzuk iada hasi dira Frantziar estatuko balizko gerra zibil bati buruz hizketan, atera kontuak.
Euskaldunok zer egin beharko genuke? Ba lehenik eta behin gure burua indartu. Hau gure lurra dela eta bertan gure lege eta ohiturekin batera bizitzeko eskubidea dugula barneratu. Eta ideia hau defendatzeko prestatu, nahikoa izorratuak baldin bagaude orain, etorkizunean etorriko dena txantxetakoa ez baita izango. Gure esku dago herri bezala bizirautea edo historiara pasatzea, batu gaitezen!
“Katalunian independentziarako bideak jadanik ez du atzerabueltarik, denbora-kontua besterik ez da”. Horixe da nik atzoko manifaren ondoren ateratzen dudan ondorioa.
Alegia, Rajoy eta Felipe-k atentatua Espainiaren batasunaren aldeko olatu bihurtu nahi eta hara! kataluniako HERRITARREK jokaldia aurrikusi eta iniziatiba berreskuratu dute bakea zein elkartasuna aldarrikatzearekin batera, arma-salmenta eta terrorismoaren erabilpen politikoa salatuz.
Hemen gertatuko balitz? Bertako AGINTARIAk monarkia eta Madrilgo ustelekin bat eginik aterako litzateke kalera Espainia egonkortuz.
Eta EUSKAL HERRITARRAK? Lozorrotik atera ezinik. Denbora behar dugu oraindik. Moltes Gracies segadors!!