Zer da dirua?

Zer da dirua?

wikipedia:

Dirua ordaintzeko orokorki onartutako bitartekoa da, bereziki ondasun eta zerbitzuen transakzioak burutu eta zorrak kitatzeko erabilia. Adiera arruntean, dirua txanponak eta billeteak dira, baina banku-gordailuen gainean igortutako txekeak eta beste zenbait finantza-bitarteko ere dirutzat har daitezke; horrela, dirua zehaztasunez definitzea konplexua da. Beste alde batetik, pertsona bat diruduna dela esaten denean, aberatsa dela adierazi nahi da, baina diru asko edukitzeaz, gainera, beste aktibo batzuek ere (lurrak eta beste ondasun higiezinak) balioa atxikitzeko funtzioa ere betetzen dute. John Hicks ekonomialariak dirua diruak egiten duena dela adierazten zuen[1]. Hari kasu eginez, diruaren funtzioak zehaztea baliagarria izan daiteke dirua definitzeko, horrela, diruak batera betetzen dituen funtzioak kontu-unitatea, truke-bitartekoa eta balio-gordailua izatea dira.[2] Horretarako, dirua zatigarria, transferitzen erraza, iraunkorra eta orokorrean onartu eta ezagutua eta eskaintza egonkor eta mugatukoa izan behar da , besteak beste…

Zer da dirua?

Irudia | David Icke | zz | Creative Commons By SA
Zer da dirua?

Zer duzu buruan “Zer da dirua?”-ri buruz