Zer ari da gertatzen Irlandan?
EKAI Centerrekoen ustez, Irlandan gertatutakoak inoiz baino argiago uzten du krisialdi honen jatorria -eta, ziur asko, krisialdia gainditzeko behar diren politikak ere- bankuetan datzala. Aldi berean, aste hauetan gertatzen ari denak gero eta zalantza gehiago sortarazten du “erreskate” eragiketen benetako helburuei buruz. Zein punturaino gabiltza Estatuak salbatzen, esan ohi den moduan, ala banku zehatz batzuk? Herrialdeek, eta ekonomia errealak, ezin izango dute askoz denbora gehiagoz horrelako politikak jasan.
«Irlandako krisialdirako bidean, likidezia handia eta arrisku prima txikietako garai luze batean kokatu ziren munduko finantza merkatuak. Eurogunearen baldintza monetarioak ere nahiko erlaxatuak ziren … Mugaz gaindiko finantza iturrietara heltzeko mugarik gabeko aukerak izan zituzten Irlandako bankuek. …
Testuinguru honetan, Irlandak barne finantza “leherketa” indartsu eta iraunkorra izatea ez da harritzekoa….Bizi maila eta ondasunen balioaren hazkunde iraunkorraren itxaropenak sustatu zituen egoera honek. …
Zerga politikak, bankuen aginte korporatiboak eta finantza ikuskapenak oso egoera ahul eta arriskutsuan utzi zuten ekonomia krisialdi sakon baten aurrean, gizarte ondorio garesti eta iraunkorrekin. …
Bankuen korporazio agintea eta arriskuen kudeaketa oso ahulak ziren -hondagarriak zenbait kasutan ….Arriskuen metaketaren aurreko gainbegiratzaileen erantzuna .. ez zen izan ez aktiboa, ez eta prebentziozkoa ere …
Zintzoak izanik, atzerriko gainbegiratze iturriek ere ez zuten askoz hobe jokatu. 2006ko NMFren Finantza Sistemaren Egonkortasun Txostenak ez zuen alarma jo.
… argi dago, era askotan, gobernu-politiken eta bankuen gobernu korporatiboaren akats larriek nabarmen larritu zutela Irlandako kredituen eta aktiboen “boom” hori, eta zerga eta banku babes tresnak agortu zituztela krisialdiak lehertu orduko. …
Erantzukizunaren benetako zama oso zabala da, eta behar bezain kritikoak izan ez diren kanpo zaintzarako erakundeetara hedatzen da».
Gehigarria: Txostenaren testu osoa (ingelesez).?
Irlandako ekonomiari buruzko txostena ingelesez
Irudia | Irlanda | Nasa | Creative Commons By SA
[…] ZER ARI DA GERTATZEN IRLANDAN? […]