zelan zabaldu euskarazko edukiak?
Hurrengo geltokia deitu diogu gure ohiko nabegazioen ibilbideari. Euskarazko gune batzuk aipatu ditugu, euskal blogosfera bera. Baina zer gehiago behar dugu gureak, ezagunagoa izateko?
Hurrengo geltokia. Edo ohiko gure ibilerak sarean. Esnatzen garenetik, oheratu arte, beti daukagu tarteren bat. Sortzeko, irakurtzeko, jarraitzeko, komentatzeko.
Webguneak, egunkariak, blogak, sare sozialetako mezu laburrak, argazkiak, txisteak, posta elektronikoa… Sarea gure bizitzan dago. Sareak bere bizitza ere badu, eta gu bertan murgilduta aurkitzen gara.
albisteak 2.0 telebista saioan, gure hurrengo geltokiaren bila aritu gara.
zabaldu.com baina zer zabaldu?
Tresna bat izan zitekeen. Bere gorabeherak izan dituen arren, oso tresna garrantzitsua da. Baina zer zabaltzen dugu bertan? Aktualitatea bakarrik. Ikuspegi informatibotik soilik erreparatu behar zaio euskaraz sortzen dugunari?
- zer da interesgarria euskaraz?
- zer zabaltzea da interesgarri?
- Edukien garrantzia, zelan mailakatu?
- Partehartzailea izatea, zelan lortzen da?
Galdera asko dira, eta erantzunak guk geuk eman beharko ditugu, gure sareko elkarrizketetan. Blogetan jartzen ditugun erantzunetan, horrelako proiektu partehartzaileetan aukera dugu horretarako.
Euskarazko webgintzak duen tresna garrantzitsuenetako bat bilakatu dezakegu zabaldu.com Erderetan meneame.net edo digg.com diren bezala.
Euskarazko edukien erronketako bat, bisibilitatea izan daiteke. Gure edukiak, gure guneak ezagutaraztea. Zer diozue horretaz?
zabaldu dezagun zabaldu Galder Gonzalezen artikulua Zuzeu.com honetan
zabaldu dezagun zabaldu eztabaida interesgarria zabaldu.com gunean
[…] zabaldu euskarazko edukiak? Patxi Gaztelumendik zuzeu.com-era ekarri du kezka, eta horretaz ere aritu […]