Unibertsoaren bizitza urte bakarrean
Unibertsoaren bizitza urte bakarreko proportziora ekarriko bagenu, hau da, unibertsoa urtarrilaren 1ean sortu izan balitz, Lurra deitzen dugun planeta hau abuztuan sortuko litzateke. Alegia, unibertsoaren erdia baino gehiago, Lurrik gabe eman zen. Bizitza deitzen duguna, irailean sortu zen eta dinosauroak abenduaren 20an ikusiko ziren lehen aldiz. Jendeen lehen arbasoak abenduaren 31ko arratsaldeko 19:00etan agertuko ziren eta lehen pertsonak deituko genituzkeenak urtea amaitzeko bi minuturen faltan.
Jenderik gabekoa izan da Lurraren historia guztia, eta zeinen zaila dirudien orain, gizakirik gabeko lurra irudikatzea.
Irudia | Lurraren historia jenderik gabekoa da | Ezezaguna | LGPL