[Txiorik Onena] 2024ko 19. astea
[Txiorik Onena] 2024ko 19. astea –
Urteko 19. astea dugu honakoa, guk zazpi txioko sorta batean laburtu ditugunen artean.
Asteon, trenak, hizkuntzak, pozak, independentismoa, negarrak, edanak eta lanak izan ditugu hizpide.
Joan den asteko sortatik, @umoreaskea txiolariarena izan da txiorik bozkatuena… ohi legez.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Renfek egunero eskaintzen die Gipuzkoako aldirietako erabiltzailleei zerbitzu penagarri bat, baina herrialdeko ahaldun nagusiaren kezka nagusia da AHTaren lotura Aralar zulatuko lukeen 20 kilometroko tunel batetik ez egitea.
— Iñaki Petxarroman (@petxarroman) July 8, 2024
Bere herriko hizkuntzari erabateko zentralitate estrategikoa ematen dion gobernu batek sekula ez luke “ere” esango erantzun honetan. pic.twitter.com/6Yd5PThr8E
— Julen Gabiria (@gabiriakopa) July 13, 2024
Ni ez nago besteen pozaren aurka.
Baina besteen poza ez dadila eraiki nire ukazioaren gainean eskatzen dut.— Jon Maia Soria (@maia_jon) July 14, 2024
Independentismoak hartu duen bide instituzional hutsaren eta Hegoaldean ematen ari den Espainiaren ideiaren normalizazioaren artean erlazio zuzena dagoela sinetsita nago.
— unai apaolaza (@unaiapaolaza) July 15, 2024
Neska bat telefonoz berbetan altabozetik. Beste aldekoa negarrez. Ba ote daki beste aldekoak bagoi guztiak entzuten diola?
Noizko bagoi isilak, @euskotren?— leire narbaiza arizmendi ? (@txargain) June 24, 2024
Arratsedan. https://t.co/tAh3Tsj5Ys
— peramento (@peramento) July 19, 2024
Ez naz kantseko esaten: postu publikoak ez dauz zuk persona moduen lan bat eukiteko, gizarteari zerbitzu bet emoteko dauz. Ezin badozu gizarteak behar dauena eskeñi, ez da zutzako lana!! https://t.co/BpnTJdZ5mX
— Maialen? (@maiurruti_) July 19, 2024
.
.
Pasa den asteko txiorik onena
Gaur, uztailak 1…
??Frutaren Nazioarteko Eguna
??Txantxaren Nazioarteko Eguna
??Reggae-aren Nazioarteko Eguna pic.twitter.com/SyvorI6aOE— ???????????? (@umoreaskea) July 1, 2024
[Txiorik Onena] 2024ko 19. astea