Txio Onena (urteko 3. astea)
Txio Onena (urteko 3. astea)
Urteko 3. astean Txiorik Onena aukeratzerako orduan, zazpiko sorta osatu dugu, urtarrilaren 17tik 23ra bitartean txiokatuak, gai bat eta bakarrari erreparatuta: Donostia, izan San Sebastian eguneko danborrada izan Europako Kultur Hiriburutza.
Aurreko asteko txiorik onena Martin Kittorena hautatu zenuten; azpian duzue ikusgai.
Txantxangorriaren argazkia Xabier Bengoetxea Erriondo Zaldunak egina da.
Esaguzu, irakurle, sorta berri honetatik baduzun bateren bat gustukoa.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
"Kultura" turismoari eta salmentei lotuta -eta ez pentsamenduari- ulertzen dugun bitartean, "euskal kultura" ez da txistetik pasatzen.
— Alex Gurrutxaga (@AlexGurrutxaga) January 20, 2016
Gu beti pozez, beti alai! Eskerrik asko Donostia! #danborrada2016 #donostia2016 pic.twitter.com/Qs8TPzgQJv
— Eneko Goia (@enekogoia) January 19, 2016
Alde Zaharreko Etxe Zuritik, San Sebastian egun zoriontsua, laztanak. #danborrada pic.twitter.com/5dp6bo7B0V
— Ana Malagon Zaldua (@samuraitasuna) January 19, 2016
Emakume bat hil da bart Donostiako kutxazain batean. Etxerik ez duena banketxe batean hiltzearen ironia makabroa. #etahala
— IMANOL MAGRO (@Imagreto) January 20, 2016
@eljukebox Urkullu, Rinbaud etorri duk hitaz galdezka eta gu ere hire zain geundela esan zioagu ez hitzela aspaldi azaldu etxetik
— Ander kortabitarte (@KortAndeR) January 23, 2016
Ziriburutza #kontzeptugisa #Donostia2016
— Maite Asensio Lozano (@MAsensioLozano) January 23, 2016
Noiz amaitzen da dss 2016 hiriburutza? #txiosEzinSerioagoa
— lander garro (@landergarro) January 23, 2016
.
.
Pasa den asteko txio onena
EGURALDIA Goizetik giro erdalduna nagusituko da EH osoan. Euskaldunek pazientziaz ondo jantzita ibili beharko dute. #giroaldaketarikezgaur
— Martin Kitto (@martin_kitto) January 13, 2016