Politikariak ON, kazetariak OFF
Prentsagabekoak. Hala dei diezaiekegu azken urteotan onddoen gisan zabaldu diren adarjotzeei. Alderdi politiko, enpresa, banku eta klubek beren agerpenak prentsaurrekotzat saldu eta galderarik ez onartzera ohitu gara kazetari eta herritarrok. Eta, norbatibizatuz normalizatzen da, badakizu.
Zientzia Politikoetako irakasle eta hainbat komunikabidetan kolaboratzaile den Antón Losadaren tweetak piztu du eztabaida sarean: “Aceptamos q no debatan, tragamos q no respondan preguntas, publicitamos sus mensajes pregrabados… Pero luego nos quejamos de los políticos”. Berehalakoa izan da kazetarien erantzuna #sinpreguntasnocobertura hashtagean eta prentsagabekoen aurkako sinadura bilketan.
Gogor salatu dute egoera 1001 medios webgunetik: “Los medios funcionamos muchas veces a golpe de declaración, es cierto, lo que degrada el oficio y denota conformismo. La aceptación del ‘todo hecho’ es reprobable, así como los extremos a los que, en ocasiones, llegan aquellos que quieren transmitir su mensaje a toda costa”.
Ideia lotsagabe xamarra izan dut prentsagabekoen arazoari buelta emate aldera. Hasi besterik egin ez den hauteskunde kanpaina honetan, egin diezaiegun galdera herri eta diputazioetako hautagaiei. Beren helbide elektroniko eta prentsa kabineteetara bidaliko ditugu ZuZeuko iruzkinetan agertzen diren kuestioak, banan-banan. Beren esku utziko dugu hautesle kuttunoi erantzuna ematea ala Federico Trillok legez, euro bateko txanpona itzultzea erantzun gisa.
Ze iruditzen? Animatzen zara “politikariak ON, kazetariak OFF” dinamika honi buelta ematen?