Pirata bat naiz. Atxilotu nazazue!

Megauploaden itxiera urrutitik ikusten zen. Alde batetik, Sinde, SOPA, PIPA, Popa, ZOPA eta konpainia bor-bor egiten ari direlako eta bestetik, deskargena katxondeo hutsa bihurtzen hasia zelako. Nahi adina pelikula, telesail edota disko jaisteko barra librea zegoen.

Lagun batek Megauploadi buruz lehen aldiz hitz egin zidanean –Seriesyonkis webgunearekin batera–, burura etorri zitzaidan lehen gauza honakoa izan zen: “Hau legala ote da?”. Bigarrena, hau: “Ikasle aspertuaren meategia!” Eta bai, zerbitzua erabiltzen hasi nintzen lehen egunetik ohartu nintzen hura katxondeo hutsa zela; baina han zegoen, sarean, “tori eta eraman nahi adina ikus-entzunezko eduki”.

Deskargen alde nago. Bai. Baina ez horrela, gauzak ondo antolatu behar dira balantza orekatuta egon dadin.

Alde batetik euskarriaren gaia dago. Jendeak ez ditu jada ia CDrik edota DVDrik erosten, gehienok MP3 irakurgailuetan entzuten baitugu musika edo, pelikulen kasuan, urte gutxira euskarria eta formatua aldatu eta zaharkituta geratzen direlako. Lehen VHS zintak ziren, gero DVDak eta, orain, BlueRaya. Zer izango da bihar?

Irtenbide posible bat: diskoetxe eta film banatzaileek  beren webgunetik produktuak deskargatzeko aukera eman beharko lukete, prezio jakin batengatik eta erosotasun eta berme guztiz. Formatua aldatzen dela? Kalitatea hobetzen dela? Edukia doan edo oso merke berriro jaisteko aukera eman.

Nik filmak eta musika jaisten ditut, ilegalki, eta batzuetan, legalki ere. Baina zinera ere banoa, film onak ikustera. Woody Allenek, Martin Scorssesek edo Clint Eastwoodek film bat estreinatzen badu, zinera noa, negozioak aurrera egin dezan eta zinean, gehiago disfrutatzen dudalako istorioa. Baina arratsalde euritsu batean komedia erromantiko txar baina entretenigarri bat ikusteko, sentitzen dut, baina ez noa dirurik gastatzera, ez noa produktu mota hori bultzatzera.

Musikarekin gertatzen dena, zera da: Adibidez: kanta bat entzuten duzu irratian, edo lagun batek pasatzen dizu. Eta gustatu egiten zaizu. CDa jaitsi egiten duzu eta taldearen zale bilakatzen zara. Eta zure herritik gertu kontzertua ematen dutenean, hara joango zara edota bere marka duten produktuak erosiko dituzu. Negozioari kalte egin diozu diskoa ilegalki deskargatzeagatik? Bai eta ez. Hori egin izan ez bazenu, irratian entzundako singleatik ez zinateke pasako, edota lagunak ilegalki pasa izan ez balizu, ez zenuke hura sekula entzun izango.  Adibidez.

Zinemaren eta musikaren negozioak eraberritu egin behar dira gaur egungo kontsumo bideei egokitzeko. Bitartean, hobekien datorkidan modura kontsumituko dut muskia eta zinea.

Hori da nire iritzia behintzat.

UDAZKEN KOLOREAK

Zer duzu buruan “Pirata bat naiz. Atxilotu nazazue!”-ri buruz

  • Zerbait ordaintzearen alde nago, baina benetan artistarentzat ordaintzen dudanaren %handia bada, eta ez Sgae edota musika etxeak geratzen badira diuarekin. Eta hau da, zoritxarrez gertatzen dena gaur egun.
    Gustatzen ez zaidana Megaupload kasuan nola egin duten operazioa da. Eta nire argazkiak? Nire lagunenak? Unibertsitateko ikerketak, lanak? Zer egingo du FBIk honekin? EBren legeen arabera ezin dute edukiak kusi! Ta AEBetan ikusten badituzte? Zergatik ez dute munduko enpresa armamenistikoak miatzen? Ziur nago arma batekin pertsonaren bat ilegalki zeozer egingo duela! Eta disko gogorrak egiten dituztenekin?