Mala izeneko neskatila Kongon bizi da
Gauzak zail daude hemen, oso zail. Esaterako, nekazariek ahalegin handia egin behar dute sei hilabetetan lan eginez 18 dólar ateratzeko. Hirietan ez eta hori ere.
Hemengo jendearen helburu eta zeregin bakarra, bizirik jarraitzea da.
Mala, 15 urteko neskatila da. Goizeko seiretan altzatu da. Gaur ere ez dauka zer gosaldurik. Aurpegia eta haginak garbitu ondoren, bost kilometro egin behar ditu oinez, ur bila. Berak 21 litroko bidoiaz, ahizpa txiki batek, aldiz, 10 litrokoa darama altzoan.
Ama, 34 urtekoa du Malak. Sei seme- alabez inguratuta bizi da, zein baino zein txikiagoa. Txabola-atarian aurkitu dugu isilpean negar egiten, handik zazpi metrotara dagoen senar zenaren hilobiari begiratzen dion bitartean.
Halako batean altzatu egin ditu begiak gugana. Irrifarre zabala eskaini digu, eta argi handi batek harrapatu du, ordura arte gauezkoa zirudien bere bisaia.