Liburutegi ibiltari bat Argentinan (Raul Lemesoffen instrukziorako arma)

Raul Lemesoff izena du ideia burutsuaren arduradunak. Autoa hartuta liburuak oparitzen joaten da Buenos Airesko kaleetatik.

900 tituluko liburutegi bat darama nahi nora, kaleetan zehar, jendearen eskuragarri. Ford Falcon zaharra gainera, diktadura garaian armadaren autoa izateagatik ezaguna, mehatxurako gailu baino, instrukziorako tresna bilakarazi du.

Bookcrossing eta kultura librea? Hor duzue beste adibide bat, Argentinan.

Raul Lemesoffen autoa

Irudia | Raul Lemesoffen autoa | Ezezaguna | LGPL