Leizaola Fundazioak zabaldutako bideoa “akats larria” izan dela onartu du Lurdes Auzmendik
Eztabaida sortu duen bideoa “sexista” dela onartu du Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta “aldrebeskeriaren” erantzukizun osoa Leizaola Fundazioarena dela azaldu du. “Diru publikoa ez dago gordinkeria horiek finantzatzeko”, amaitu du azalpen oharra Auzmendik. Era berean, Vocento taldeko egunkarien “hipokrisia” salatu du. Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako bideoaren edukiarekin “eskandalizatuarena” egin dutela dio Auzmendik, eta bitartean “prostituzio zabalkundea egiten dute”.
Eta gainera haien webgunean 2003ko Berdintasuna Sarea lortu dutela agertzen da¡¡ Harrigarria…
Niri bi esketxak etzaizkit “sexistak” iruditu. Gaizki eginak, batere graziarik gabeak, gaizki interpretatuak, auzo-lotsa sentitzeko modukoak, hitz batean, txarrak, hori bai, baina sexistak ez.
Niri behintzat, oso positiboa iruditzen zait Estrella Lopezek interpretatzen duen pertsonaia.
Terriblea da herri honetan oraindik dagoen losa judeokristaua. Ze gordinkeria eta ze arraio.
Amonamantangorrirekin bat nator. Esketxak txarrak dira: akotre txarrak, gidoi txarra… Ideia berarekin kalitatezko pieza on bat egin zitekeen. Sexistask? tira, ez nuke esango ideia berez sexista denik, baina bai hori hortik abiatuta sortu den ikus-entzunezko kaka pilo hori.
Jakin nahi nuke “gordinkeria”-ren ordaintzat erdarazko zein hitz erabili duten… Bidenabar: euskarazko testua, penagarria.