Langabezia behera, prekarietatea gora

Mjc1NQ==

Langabezia %2,4an jaitsi da azken hilabetean, 167.282 langabetu erregistratu baititu Estatuko Lanbide Zerbitzuak Hego Euskal Herrian. Zifrak etengabe egin du behera azken hiruhilabetean, baina ekainekoa izan da jaitsiera apalena, 4.062 pertsonak eskuratu baitute lanpostua. 

Aipatu murrizketa datu baikorra den arren, ñabardurak atzeman behar direla salatu du LAB Sindikatuak. Izan ere, joan den urtean baino 13.603 pertsona gehiago kaleratu dituzte beren postuetatik, eta 2008. urtearekin alderatuz, 65.544 gehiagok jasan dute langabezia.

Bestalde, ez dezagun ahantzi turismo eta hostalaritzak, batik bat, urtero eragiten dutela lanpostu gehiago ekaina, uztaila eta abuztuan. Aurtengoan, %13,64an igo da kontratazioa maiatzarekin alderatuz, eta urteko zifra oparoena izan da.

Edonola, &7,3an jaitsi da kontratu mugagabeen zifra eta, tamalez, ekainan sinatutako kontratuen %94a behin behinekoa da, sindikatuak adierazi duenez. Baina kontratazio hauek aztertuz, emakumeei onura murritzagoa eragin dietela ohar gaitezke. Gizonezkoen artean 2.909 langabetu gutxiago daude ekainan, eta emakumeen artean, berriz, 1.153k besterik ez dute lanpostua eskuratu udaran.

Kontuak kontu, datu eta portzentaia saltsa honetan ezerk bere hartan jarraitzen badu, zera da: emakumeek are latzagoa dutela lanpostua berreskuratzea gizonezkoekin alderatuz, eta diskriminazioa murriztu ez eta gero eta larriagoa dela lan munduan.

Beraz, langabezia jaitsi bai, baina prekarietatea eta diskriminazioa areagotu egin dela ohartarazi du LABek azken adierazpenean.

Irudia | Langabezia behera, prekarietatea gora | J.R. Mora | Creative Commons By SA

kazetaria-edo