Kontratazio mugatua Beasaingo Udalean. Glups.

Kontratazio mugatua Beasaingo Udalean. Glups.

2012ko urtarrilean, Beasaingo Udalean Hirigintza Aholkularitza eskeintzen zuen enpresari kontratua bukatu zitzaion. Kontratazio berria egitea zegokion beraz Udalari. Horretarako, Hirigintza batzordean, deialdi publiko baten bidez, aholkularitza hori beste lau urtetarako egitea onartu zen.

 

Otsailaren 28ko Beasaingo DVko kronikan irakurtzea dagoenagatik, Alkateak, bere eskumena erabiliaz, baina Hirigintza Batzordearen iritzia aintzakotzat hartu gabe, kontratazio mugatua (procedimiento negociado) egiteko bidea hartu zuen eta ezker abertzalearen inguruko hiru arkitektu taldeei gonbitea egin zien, beraien arteko hautaketa egiteko asmoz.

Koño, herriko hogeitabost arkitektoei deialdi publiko honetan parte hartzeko aukera ukatzea, gure alkatearen aldetik “jugada” itxusi xamarra iruditzen zait. Are eta gehiago 2011ko hauteskunde kanpainan esaten zirenak kontuan hartzen baditugu:

“…Beasainen ere aldaketa premia nabarmena da. Betikoen ideia zaharkituei alternatiba eskainiko dio Bilduk.”

Tira, aldaketa etorri, etorri da, bainan ez zen aipatzen zein norabide izango zuen.

“…herritarren interesak alderdien gogoen aurretik jarrita, politika egiteko beste modu bat posible dela frogatuko dugu, esperientzia eta gaztetasuna partekatuz, herritarren parte hartzea bultzatuz, herriko gaietatik hasi eta…”

Ah, bale.

Zallan bizi den eta alabari euskaraz hitzegiten dion bakanetakoa. Ataundarra jaiotzez, beasaindarra heziketaz ta Zallarra bizilekuz.

35 pentsamendu “Kontratazio mugatua Beasaingo Udalean. Glups.”-ri buruz

  • DV-kon irakurritako kronika baten baitan idatzitako iritzia. Zuk segi bizitza honetan DV idazten duenaren baitan ulertzen errealitatea.
    Demagogia egitea ze erraza den:
    Beasaingo peatonalizazioa burutzeko ez zen beasaingo igeltserorik kontratatu eta herrian baditugu 300 igeltsero kualifikatu.

  • Xeskisabelena “de traka” da. Fundamenturik gabeko artikuluak, partzialak, alde bakarra erakusten dituztenak, demagogikoak… Hori bai, Bilduko gaiztoek dute beti errua. Beasaingoak “Zensore” izatetik “korruptoak” izatera, denbora gutxi behar izan dute!
    Badakit ez duzula erantzungo, baina tira, galderak egin egingo ditut:

    -Ohikoa da halako prozedurak egitea udaletan, ala Bildukoek bakarrik egiten dute, ala Beasaingo Bildukoek bakarrik?

    -Udal gobernuak arrazoirik eman al du halako prozedura egiteko?

    -Egia al da Ezker abertzalearekin lotura duten enpresei baino ez zaiela eskaini? Udal gobernuak zerbait esan al du horri buruz?

    -Xeskisabelek zergatik ez du jasotzen DVko artikuluan agertzen diren datu batzuk, EAJren aurreko gobernuaren kontra erabili ahal direnak?

    -Xeskisabel EAJko Beasaingo militantea al da?

    Lepoa jokatuko nuke ez duzula bat ere erantzungo, eta “irteera” grazioso batekin aterako zarela.

    Gutxienez artikulu honetan ez duzu zure lagun baten enpresaren publizitaterik egin, eskertzekoa da.

    Beti eskertzen du jendeak ZuZeun parte hartzen duenean, artikuluak etab idazten, baina artikuluetarako ez al dago kalitate minimorik? Idaztea bururatzen zaidan edozein txorrada publikatzen al da ZuZeun? (galdera errespetu osoz egiten dut, baina Xeskisabelen artikuluen ildoa oso arriskutsua iruditzen zait, denok gauza bera egiten haste bagara)

  • darta,
    niri oso egokiak iruditzen zaizkit egiten dituzun galderak, egia argitzen lagunduko baitute. Hala ere, horrelako irregularidadeak (hala badira) plazaratzea ez zait kalterako iruditzen, orain Patxi Lopezen koinatuarena beste norbaitek ZuZeuk jarriko balu irudituko ez litzaidakeen bezala.
    Batek kolore batekoak jarriko ditu, eta besteak beste kolore batekoak. Ohituta gaude horretan, ez da ezer berria, ez da zertan asaldatu.
    xeskisabelek erantzun ditzala orain galderok, nik ezpaitakit piperrik ere kontu horien inguruan.

  • @aaa eta @darta:

    Argitze aldera, oinarrian zuen ekarpenak ez ditut seriotzat hartzen anonimotasunetik emandako iruzkinak merkeak, oso merkeak direlako. Ojo, beste kontu bat izango litzake zuen izen abizenekin niregana zuzenduko bazinate, bainan ez da kasua, beraz, zuen ekarpenak hozkailuan sartzen ditut: Nirea da bloga ta bere ildo editoriala nik zehazten dut. Aurreko batean aipatu nuen, honera sartzea ez da derrigorrezkoa.

    “…baina artikuluetarako ez al dago kalitate minimorik? ”
    Zure artikulu bat irakurtzeko irrikitan nago bere kalitatea epaitu dezadan. Jai daukala uste dut.

    @Kroko:
    Zoritxarrez ezin dizut lagundu, jarri ditudan esteketan agertzen den informazioa baino ez dut.

  • Niri oso normala iruditzen zait aholkularitza teknikoa konfidantzazkoa izatea. Honek ez du esan nahi nire laguna delako kontratatzen dudanik, baizik eta hirigintzari dagokionez, kasu honetan, kriterio ideologiko berdinak ditugula eta elkarlana eraginkorragoa izango dela.

    Beste kasu bat izango litzateke, lan kualifikatua ez dena, “hurbileko” enpresei ematea. Hori beste gauza bat da!! Eta hortaz asko dakigu Bizkaian.

    Baina badiot, Beasaingoa naturala, normala eta legalitatearen barruan dago erabat!

  • Amonamantangorri 2012-03-13 14:49

    Buatxabal, hori bai azala Beasaingo udalekoek!

    Galdera bat: Garigarigaritanok edo Helena Franco ogasun diputatuak aditu-talde bat osatzea erabakiko balute ogasun kontuei buruz aholkualaritza-lanak egiteko, besteak beste, Arcadi Olivares, Helena Etxezarreta, Joxe Elorrieta, Francisco Letamendia “Ortzi” eta Ainhoa Etxaiderekin (eta Vicenç Navarrorekin, berak nahiko balu, baina ez dut uste), orduan ere, lagunkeria, nepotismo, entxufe kasu garbi bat izanen al litzateke?

    Ez da galdera erretoriko bat. Faborez, erantzun.

  • Anonimotasunaren babesean ika-mikak itxuragabe puztun dituztenek ere “kalitatea” kentzen diete ZuZeuri. Albisteetan idazten dutenek, kasu honetan, X.Eskisabelek, haien izen-abizena idazten dute eta haien iritzia bere gain hartzen dute. Horrek, zalantzarik gabe, balio handiagoa ematen dio edukiari berari eta autoreari ere. Inor gurutziltzatzen duten iruzkin anonimoak idatzi aurretik, gogoeta egin eta neurrian erantzun, mesedez. ZuZeuren erabilera baldintzak.

  • Kar, kar, kar… orain arte ez dut lortu xeskisabelek egindako galdera bat ere erantzuten. Zergatik? Nire izen-abizenak ez ditudalako erabiltzen!
    Xeskisabel maitia:
    -Nik dakidala “Xeskizabel” ez da izen-abizen bat, ez jarri “exkisito”.
    -Zure izenarekin sinatzea nick batekin sinatzea bezain zilegia da, edukazioz egiten bada behintzat.
    -“Nirea da bloga ta bere ildo editoriala nik zehazten dut. Aurreko batean aipatu nuen, honera sartzea ez da derrigorrezkoa.” Jodo, Xeskisabel da ZuZeuko jabea, utzi lekua, ZuZeuko txerifa hemen dago! (ironia off)
    -Artikuluen kalitate minimoaz, ez dizut zuri galdetzen, ZuZeuko arduradunei baizik. Benetan oso oso arriskutsua iruditzen zait mota honetako artikuluak, eta zer esan Xeskisabelen lagun baten enpresaren publizitatea egiten zuena!!
    -Lasai, Xeskisabel, ez haserretu, alkatetza izan duzue 1978tik, ez da ezer gertatzen, lau urte baino ez dira, berehala pasako dira…

    KROKO: Oso ondo irutzen zait ustelkeria kasuak zabaltzea, Bilduk egin ala Maria Santisimak, eta gehiago Bilduk egiten badu, haiengan baitut konfidantza osoa. Baina argi dago hori ez dela Xeskisabelen jokua. Berea “harria bota eta ezkutatzea” da, erdi-esaka, erdi-egia, informazioa erdira esaten helburu bakar batekin: Bilduren irudia zikintzea. Orain arte bi salaketa egin ditu: Herri aldizkarian ez zutela jarri San Silvestrea Batzokiak antolatzen zuela, eta oraingo hau, DVn ateratako informazio batetik aterata, bere iritzia tartekatuz (ezer azaldu gabe, eskandalu baten aurrean bagina bezala hitz egiten…) Galderak egin ditudanean abisua eman dut: Xeskisalek ez du erantzungo, eta ez du erantzun, bere helburua ez baita iritzi bat edota informazio bat ematea, susmo bat zabaltzea baizik.
    Gainera Diario Vascoko berria irakurrita hainbat ondorio atera daitezke, artikuluaren formagatik, oso perfil bajuko artikulua da, irregulartasunik balego egon ziur ez zutela horrela jarriko. Egoera ezagutu gabe, lepoa jokatuko nuke Amonak esaten duena egia dela, hau da asesoria emateko inork ez duela kontratatzen bere ildo politikotik urrun dauden enpresak… Baina tira Xeskisabel jaunak gure galderaren bat erantzungo balu, akaso….

  • Aurrekoa Zuzeuren abisua irakurri gabe egin dut.

    -Anonimotasunetik idaztea aukera zilegia zela uste nuen, edukazioa eta forma onak mantentzen diren bitartean. Bestela ez eman aukera ta kitto, bukatu da. Iruzkin anonimoek ere balioa ematen diote ZuZeuri, batzuetan artikuluak baino interesgarriagoak diren iruzkin anonimoak irakurri ditut nik (amonamantangorri and konpany irakurtzea oso interesgarria da. Hainbat arrazoiengatik ez dugu gure izen-abizena jartzen jartzen ez dugunok eta izena jartzeak “plus” bat ematen dion arren, ez du arrazoi edota fundamenturik ematen.
    -Xeskisabel dirudienez abizena da, beraz isilduko naiz.Barkatu.
    -Benetan uste dut kalitate minimoa eskatu beharko zenuketela, ezin dela edozein gauza publikatu, baina tira Zuekzeuek… Nik idatzitakoa iruzkintzeko eskubidea dudala uste dut, mugak errespetatzen baditut….
    -Nigatik kalitatearen afera itxita, eztabaida piztu nahi nuen, zuek ez baduzue ireki nahi… niri berdin dit.

  • “Anonimotasunetik idaztea zilegia da edukazioa eta forma onak mantentzen diren bitartean”. Chapeau! Horregatik beragatik anonimotasunaren aukera irekita, iruzkinen %99 ekarpen interesgarriak izaten dira eta. Publikazio baldintzak hemen daude. Denok, neurrian, zorrotz eta zintzo idatzita askoz hobe.

  • Amonamantangorri 2012-03-13 17:08

    Nik eskertzen dut ZuZeuren malgutasuna kontu honetan. “Ahal dela”, gure izenarekin sinatzeko eskatzen zaigu, beti ere aukera gure esku utziz. Fair playa egon dadin eskatzen zaigu, denon hobebeharrez. Artikuluen ezabatzea eta erabiltzaileen kanporatzea muturreko egoeretan baizik ez da aplikatuko.

    Neronek behintzat, izengoitia erabiltzen segituko dut. Hemen botatzen ditudan ergelkeriak ez dira autoritatez jantziko nire egiazko izen-deiturekin. Nolabait esateko, ni ez naiz inor.

  • 1- Hemen bakoitzak nahi duena idatz lezake jende multzo baten sentimenduak mintzen dituen arte, ezker abertzaleak ez al du bada ezer gaizki egiten? Ah, beraien jarraitzaileei etzaie ongi iruditzen hori zabaltzea eta ezin liteke ezer horretaz idatzi, horrelakoak salatzen dituzten artikuluak pobreak eta zentzugabeak dira!

    2- DV-aren fidagarritasuna batzutan bakarrik da baliozkoa, gure gustuko kontuak idazten ditue edo ez, hori da kontua!

    3- Beasainen gertatu denaren iguruan arbibede batzuk:

    Kontratazioa legezkoa ez denik ez du inork salatu, etikoa al da? Parteahartzea ahobetean darabilen “koalizio” batek “a dedo” beraien alderdikoa den arkitektekto talde bati eman dio udaleko aholkularitza. Arkitektoak ez al dute bada udalak esandakoa egiten izan ezkerreko, eskuineko, zahar edo gazte? Edo kasu honetan udalak zer egin nahi duenaren ideiarik ez duelako, eta zer eskatu ez dakielako, kontratatu ditu Ezker Abertzaleko arkitekto ofizialak? Bai, ezker abertzaleko arkitekto ofizialak, Tolosako zinegotzi ohia, Hernaniko zinegotziren baten familiakoak…

    Hau ez al da “amigismo” eta “entxufismo” eta horrenbeste urtetan salatu nahi izan dituzten “-ismo” guzti horiekin jarraitzea? Ezetz esango dute, garaiak aldatu direla, klaro, orain beraik hatzez aukeratuak jartzen dituzte zuzenean, askoz hobeto! Arazo guztiak konponduak.

    Hauek aukeratzeko arrazoiak Bilduko alkateak garbi dauzka, bere aholkulariek arkitekto horiek direla hoberenak esan diote eta “PUNTO” (bere hitzak). Arrazoi sendoa, bai alajaina!!!!

    Bestalde, Beasainen lan horietarako 25 arkitekto egoteak, eta Gipuzkoan eta Euskal Herrian beste auskalo zenbat izateak ez die balio ezertarako hauei, beraiek ofizialtzat euren sokan ez badituzte ikusten ez dituzte kontratatuko, aurretik lan egin duten guztiak salatuko dituzte PNVko txarteldunak direla esanez eta euren parrokiari nahiko izango zaio argumentu hau.

    Garaiak aldatu omen dira, garaiek beharko dute, jendea behintzat ez da aldatu. Aukera minimo bat izatera iritxi orduko autoritarismo eta bazterkeriaz laster hasi dira jokatzen, hori al dago kareten azpian? Hain urrun ez ditugun garaietako mamuak gogorarazten dizkidate!!!

    X.Eskisabel, segi horrela, injustiziak datozen aldetik datozela salatzen jarraitu!

  • -Ze meritu du arkitekto empresa horrek herriko aholkularitzaz arduratzeko? (Oposizioak alkate jaunari galdetu ziona)

    -Ez ditut ezagutzen baina zuek asesoreak dauzkazuen bezala nik ere badauzkat eta esan didate hauek direla onenak (alkatearen erantzuna)

    Txalo bero bat!!!!

    Benetan uste duzue hirigintzako aholkulari baten ideologia politikoak eragina duela kaleen zabaleran, etxebizitza tipologian, peatonalizazioa modu batean edo bestean egin, industrialdeen kokapenean, etab,??? Eta ezertaz ezagutzen ez duen arkitektoak sekulako konfidantza emango dio, bai jauna!

    Ah eta ezker abertzaleari lotutako hiru enpresei bakarrik egin zaie proposamena,hau horrela da. Informatu bestela. Aurrekoak egin dutelako edo beste herritan egin dutelako guk ere egingo dugu esanez lasai geratzen gara??

    Ta baten batek idatzi duenaren harira, ezbaitakit Xeskisabel nor den, Bilduk egindakoa salatzen baduzu PNVkoa zarela esaten baduzue, Bildukoek ez duzue Bilduk gaizki egindako ezer behin ere salatuko, ezta?… Artaldearen legea.

  • Udaletxe askotan lehiaketa publikoak egiten dituzte arkitekto zein beste hainbat postu PUBLIKOETARAKO. Publikoa, hau da, herriaren aldekoa eta ez interes politiko, alderdikoi eta personalen aldekoa. Badirudi gure alkate “sasi” ezkertiarra ez dela euskal herriko profesionalaz fidatzen. Gure “ezker” burgesa enpresa pribatu baten jokabidearekin. Bildu S. A. Hamaika ikusteko jaio gara!!

  • Grabeena ez da gertaera bera.
    Grabeena da konstatatzea “demagogoek” esaten duten “denak berdinak dira” hori egia dela.
    Grabeena da zentzudun den edonork badakiela leku guztietan daudela txakurrak hankutsik, baina batzuk ordaindik garbitasun halo hori dutela sinesten dutela.
    Ispiluari errua bota gero.

  • Ezkertiar zarela esateak etzaitu ‘ezkertiar’ egiten.
    Orain dugu aukera BENETAN EAJ eskuindar dela azaleratzeko, ezkertiar politikak aurrera eramanez. Ez al zaigu Ezker Batuari pasa zitzaiona pasako! EAJkoen eskuinean ezarri zen, beren etxebizitza politikarekin Jaurlaritzan.
    Beasaingo arkitektoen kontratazioak, ezkertiar bezala LOTSA ematen dit. Hor ere ‘zakurrak hankautsik’. Zenbat urtetan salatu dugu besteen jokatzeko modu hori? Hemengo zenbait exkertiar irakurtzeak NAZKA ematen dit. Orain ere, dena ez da balekoa! Salatu dezagun gaizki dagoena, datorren tokitik datorrela. Hori da aurrerakoia eta ez beraien ‘bizio’ berdinekin jarraitzea!
    Idatzi duzuen guztiei erreflexio txiki bat: Imajinatu PNV berriro boterean Udal berean eta PNVko militanteak sartzen hasiko balira arkitektu, komunikazio edo nahi dan aitzakiarekin… Zer esango genuke?

  • Ñabardura txiki bat Axieror-i: hirigintza gaietarako aholkularia ideologikoki oso markatua dagoen postua da, edo beharko luke. Eta “ideologikoa” diodanean oso modu positiboan ari naiz, hau da, nola eragin sare urbanoan, industrien kokapena, mix use politikak, komertzio txikia, herri bizitza… Mundu pribatuak bere beharrak ditu, bere interesen araberako hiri-egitura bat bultzatu nahi du (eta hau ez da kritika, konstatazioa baino); halako postuetan dagoen jendeari dagokio gizartearen beharrak mahai gainean jarri eta mundu pribatuari irtenbideak ematea, haiek uxatu gabe, baina herritarren beharrak hobetsiz. Ez da errexa. Gehiago esango nuke, oso oso konplikatua da.

    Hau esanda, hau guztia ez da arrazoi gauzak “a dedo” egiteko, inondik inora.

  • Amonamantangorri 2012-03-14 15:38

    Axierorek dio: “Benetan uste duzue hirigintzako aholkulari baten ideologia politikoak eragina duela kaleen zabaleran, etxebizitza tipologian, peatonalizazioa modu batean edo bestean egin, industrialdeen kokapenean, etab,???”.

    Baldin Beasainen gertatua lagunkeria kasu garbi bat izan bada, ezker-eskuin diferentziek hemen ez dute deus pintatzen. Nik garbi daukat, ustelkeria ez dela ezkerrekoa.

    Hala ere, eta arkitekturaz oso gutxi dakidala argi utziz (egia esan, puta idearik ere ez), nire inguruan ikusi ditudan txikizio, kalatrabada eta lapurreta lotsagabeengatik, baietz esanen nuke: badago eskuineko baloreak dituen arkitektura bat, eta ezkerreko baloreak dituen beste bat.

    Noizbait hala esplikatu zidaten, eta niri ere hala iruditzen zait, dakidan gutxiarekin. Pentsatzen dut, emakumeak beldurrik gabe ibil daitezen guneak argiztatzean, ikuspegi ekologikoan (materialen aukeraketan energia kontsumoa kontuan hartzea, autoak hiribarnetik ateratzea…), kaleen eta plazen erabilera hobestean, auzo guztiak berdin tratatzean, eta abar, badaudela ezkerreko eta eskuineko irizpideak hiri-eredu bat marraztu behar denean.

    Norbaitek igual erantzunen dit: “Gezurra: orain ja ez dago ez ezkerrik ez eskuinik, horiek kontu zaharrak dira: orain bakar-bakarrik gestio ona eta gestio txarra dago, besterik ez”. Enpresetan bezala, ezta? Bueno, bale ba.

    Dena den, beharrezkoa iruditzen zait Beasaineko udalak akusazio honi erantzutea. Nik DVren bertsioa dakit, ez haiena. Ximaurra zabaltzeko makina piztuta, Bilduren udalei buruz klase guztitako berriak agertuko dira, egiazkoak, erdi-asmatuak eta gezur borobilak. Hori kudeatzeko modu bakarra da informazio gehiago, transparentzia handiagoa.

  • goikoari segika,
    adb: Donostiak badu industriagune proiektu bat Zubieta inguruan, Eskuzaitzeta. Kristona. Metro karratu asko eta asko, nahiko merke saldu ahalko direnak lurrak “urruti” daudelako (barka nazatela zubietarrek). Beraz, enpresak erakarri ahal izango dira, baina ze preziotan? Garraio publikoa nola bermatu gaizki komunikatua dagoen toki batean? DBusek autobus zerbitzua jartzen badu, hau frekuentzia gutxikoa eta defizitarioa izango da, hots, jendeak kotxea hartuko du ezinbestean (nola konbentzitu kontrakoaz?). Ibilgailu pribatuaren erabilerak saltoki handiak saritzen ditu gertuko merkataritza beharrean, horrek dakartzan ondorio guztiekin (lan arlokoak, ekologia arloak, hondakin arlokoak…), eta abar eta abar eta abar

  • ados Amonamantangorri.
    gestioa ona eta txarraren gainetik beti dago ideologia. ideologiarik gabe ez gara deus.

  • Ex-herrixka 2012-03-14 16:29

    Amonamantangorri, txikizioez-eta ari zarenean eta eskuineko eta ezkerreko baloreak badaudela arkitekturan diozunean, zerekin lotzen dituzu txikizioak eskuinarekin edo ezkerrarekin.

    Donosti inguruko herrialde desitxuratu asko ikusita, (Oiartzun, Astigarraga, Hernani,… nork ezagutu duela 30 urteko herri horiek orain) nik ez dut oso argi.

  • Ados derzurekin. Ñabardura ttipi bat. Ideologikoki alderdi politikoak behar du eta ez udal bateko teknikariak. Horiek politikarien aginduak bete behar dituzte ahalik eta zorrotzen, non jarri industriaguneak, kaleen argiteria etab. Horretarako aldiz, alderdi batek kriterio edo ezagutza beharrezko du eta ez badu bere patrikatik ‘erosi’ dezala eta ez herritarren patriketatik, ezkerreko zein eskuineko. Hortik harat, kudeaketa txukuna egin lezake alderdi batek nahiz ene irudikotz bide okerra lehenetsi, EAJ da horren adibide garbia. Bildu instituzioetara bultzatu dugun honetan, gu ere ez gara izango botereak bere-bere dituen tentaziotik eskapu. Xeskisabelek dionez Beasaingoa da horren adibide. Ideologia guztien gainetik behar du kopeta tente ibiltzeak, eta ez besteek egindakoa salatu eta guk egin ezkero gibelera begiratu.

  • Beñat Muguruza 2012-03-14 17:01

    Joe, normalean eztabaidak aurrera egin ahala itsusitzeko joera izaten du, baina hemen kontrakoa, ez? Zenbat eta gehiago idatzi, orduan eta interesgarriagoak iruzkinak, eta errespetu handiagoz egindakoak.

    Eskerrak batzuk isildu diren…

  • Amonamantangorri 2012-03-14 18:02

    Leonorrek dioenak beharbada zentzua du hasiera batean: Alderdi bakoitzak eduki ditzala bere aholkulariak, bila dezala informazioa bere kasa. Nik dakidanagatik, ordea, instituzio publikoek betidanik eratu dituzte aditu taldeak, hontaz eta hartaz iruzkinak eta gomendioak jasotzeko. Eta aholkulari-taldearen kolorea, printzipioz, agintean den alderdiaren araberakoa izan ohi da.

    Bo, badira salbuespen batzuk: Lakuako oraingo gobernuak, adibidez, euskararen inguruko aholkulari batzorde bat eratu zuen, hagitz independentea, desideologizatua, plurala. Bertan Jon Juaristik ere bazuen iritzia emateko aukera, pentsa.

    Beasainen, orain arte Toledo Taldea egon omen da hirigintza gaietan aholkulari. Toledo Taldeaz deus jakin gabe, noski, pentsatu behar nuke enpresa hura ez zegoela inorekin ezkonduta. Txostenak erabat irizpide teknikoen arabera ontzen zituela, eskuak inongo ideologiatan lokaztu gabe.

    Hemen, nik uste, printzipio oker batetik abiatu zarete Beasaingo Bilduren ustezko laguneria salatzeko: hirigintzaren gainean hartzen diren erabakiak ez daudela ideologia baten menpe, gauza teknikoak direla. Niri argudio horrek ez dit balio.

  • Uste dut informazio falta nabaria dela gai honetan eta gauzak nahasten ari direla. Gauza bat da Udaletxeak arkitekto plaza bat izatea eta berau betetzeko oposaketak deitzea. Horretan, edonork(perfila betetzen badu) parte har dezake eta onenak plaza beteko du, Udaletxeko langile bilakatuz.

    Beste bat da, aholkularitza tekniko bat kontratatzea eta honetan, nago, guztiz zentzuzkoa dela ideologikoki edo gutxienez antzeko ikuspegia dutenen artean bilatzea. Udaleko teknikariak, arkitektoak etab. dira luzera herriaz gehien dakitenak eta egia da askotan nahikoa izan daitekela hauekin kontatuta. Baina gerta daiteke Udalean aholkularitza bat behar izatea, nere ustez aukera hau ezjakinean aritzea baino hobe da. Nik ez dut arazorik ikusten Beasaingo prozedimentuan, arazoa etor liteke frogatzen bada beste herri batzuetan bezela, aholkularitza horrek enpresa jakin batzuei mesede egiten diela ondorengo kontratazioetan.

    Bukatzeko, nere ustez, nahikoa usai nabermena du artikuluak, baina ez deritzot berez gaizki. Gehiago esango dut, zilegi da, baina hortantxe hartu behar zaio neurria. Informazio gutxi dakar eta parte batekoa, ez gehiago, ez gutxiago. Bakoitzak balora dezala.

  • Amonamantangorri 2012-03-14 18:47

    Bai, Ez-herrixka: Gipuzkoako herri asko ipurtzuloa baino itsusiagoak badira, HBk du kulpa guzia. Ah, eta ETAk. Ez ahaztu ETA.

  • Beñat. Garai berrietaz ari bagara, guztiok jarri behar dugu geurea. Hemen ere gizaki helduak izanen garela erakutsi behar da, mihia gaiztot gabe. Lakuak Jon Juaristi jarri duela, ados, agitz okerrago publikoki gorrotatu duen hizkuntzarentzat, halabaina, ez erabili aitzakiatzat guk berdina egiteko. Zera erran nahi nuen, Arkitektoak, kultur teknikariak, kirol teknikariak, ogasunekoak, ongizatekoak, partehartzekoak… euskaldunak badira arriskua bizia dugu irizpide politikoen menpe egotea, noski. Apartekoa behar du ordea bere nagusiak, auzapezak, emandako hildoei jarraiki egin beharreko bidea. Aspaldiko erdal atsotitzari so, kargua duenak ez du ezeren botererik ukan, normaltzat jo behar da oraindik horren harira, Bilduk boterea baino kargua izaitea oraino. Halabaina boterea egunerokoan irabazi beharrekoa da, eta berriro diot, atzean irizpide sendoa behar da horretarako, ez erosia edo herritar ororen patrikatik xahutua. Herritar GUZTIEN xoxak, herritar GUZTIEI zerbitzatzeko erabili behar litaike eta ez aldiro boterea ukitu duen PSOE PP edo PNV edo EAn pasa dena errepikatu. Adibide gertuko eta argia Amonamantangorrik arestian aipatua, Juaristirena. Izan gaitezen politikari, zerbitza dezagun herria eta ez gaitezen herritarretaz zerbitza. Horrelakoaz ezin gara harro sentitu.

  • Amonamantangorri 2012-03-14 21:24

    Leonor: Ba ni ez nau harritzen Juaristi batzorde horretan egoteak; izan ere, Jaurlaritzan nor dago orain? Nik horrelako gauzen arabera ematen dut botoa, eta horren arabera parte hartzen dut politikan, nire txikitasunetik.

    Niri zertarako balio dit Bilduri botua emateak, gero aholkularitza lanetan Milton Friedmanen klon bat baldin badago, eta Bilduko kargu instituzionalek haren aholkuak segitzen badituzte? Bilduko kargu instituzionalek, gauza bat gutxienez egin beharko dute: Aholkulari lanetatik Milton Friedman kendu, eta Arcadi Olivares jarri. Bai, soldatapean.

    Hara: orain arte ez dit inork konbentzitu. Zer egin du Beasaingo udal gobernuak? Toledo Taldea (independente, objektibo, neutrala) Bilduren asmo eta ikuspegietatik urrun zegoela-ta, kontratua berritu ez, eta ordura arte ibilitako mekanismo berberekin, lan hori oraingo udalaren ikuspegi eta ideologiatik gertu dagoen beste talde bati eman, “ezker abertzalekoa” edo.

    Nahi duzuna esan. Ez da zilegi bakarrik. Beharrezkoa da.

  • Xabier Eskisabel 2012-03-14 21:57

    Bufaaa…

    Lehenik eta behin eskerrikasko guztiei egiten ari zareten ekarpenengatik. Zinez interesgarriak.

    Pena da iruzkinak zerrendatzerakoan zenbaturik ez agertzea edo URL baten bidez identifikatzeko aukerarik ez izatea, bainan pare bat iruzkinetan aipatu diren ideiak azpimarratu nahiko nituzke.

    Mirrorrio ezizenarekin 2012/03/14 10:21tan idazten duenak argiantxen azaldu du artikuluarekin adierazi nahi nuena:

    “…Grabeena da zentzudun den edonork badakiela leku guztietan daudela txakurrak hankutsik, baina batzuk ordaindik garbitasun halo hori dutela sinesten dutela.”

    Ez dago zertan ordezkari publikoa izan beharrik udal, aldundi edo edozein administrazio gobernatzea oposizioan egotea bezain erosoa denik jabetzeko. Zentzuz gobernatzea ez da erreza, erosoa, erabakiak hartu beharra daude… ta Bilduko ordezkariek, beste edozein ordezkari bezala ez dira Vestaren birginak.

    Erabat ados Beñat Muguruzak 2012/03/14 17:01tan esaten duenarekin: jendearen eztabaida zentzudunak hasierako trollak uxatu du.

    Ados ere Iñakik 2012/03/14 18:09tan esaten duenarekin: krokori esan diodan bezala, dudan informazioa bakarra DVko artikulu bat baino ez da. Kontratazio mugatua izanda, ez dut uste GAOn ezer agertuko denik. Alde batekoa? Beharko, ez baizeok beste iturririk!

    Beste behin, eskerrikasko guztiei.

  • Ex-herrixka 2012-03-15 10:36

    Amonamantangorri… esan nahi nuena zen nik ez dudala argi bereizten ezkerrekoen eta eskuinekoen desarrollismo urbanoaren artean. Zuk bereizten al zenituen galdetzen nizun. Nik herri desitxuratuak ikusten ditut nonahi, ideologia desberdinetako agintepean.

    (Uste dut errespetuz ari naizela, ez dut esan HBk errua duenik, hark ERE izan dezakeela baizik, eta utzi ETA eta gainerako txorradak bazterrean mesedez).

  • Oso interesgarria sortu den eztabaida. Ez nuen erantzuteko asmorik, baina, azkenean, ezin ixilik geratu.

    Lehenik eta behin, niri ere ez zait batere objektiboa iruditu artikulua, baina iritzi artikulu bezala hartuta, ez dago arazorik, norberak berea baitu (eta hala bedi!). Baina bai ikusi dudala inkoherentzia izugarria Xabier Eskisabelengan. Ustez, ez baitzituen aintzat hartzen anonimoak ziren iruzkinak… probetxua atera diezaiokeenik agertu ez den arte, noski (Mirrorriorena kasu).

    Bestalde, argi dagoena komunikabide asko (baten bat libratzen al da?) alderdi politikoren baten menpe dagoela da. Eta gobernatzen (dela EJn, diputazioetan edo edozein hiri/herritan) duen alderdiaren gertukoa ez den komunikabideak egurra emango diola gobernuan dagoenari. Ez naiz ezer deskubritzen ari, noski. Orain udal askotan Bildu dugunez gobernuan (eta hemen berebiziko garrantzia du ezker abertzalea egoteak), argi dago intoxikazio kanpaina martxan dagoela alderdi politiko=komunikabide askoren aldetik (eta babesa ematen diela beste batzuek). Zer ari da gertatzen atez atekoaren aurka hasi duten kanpainarekin? Noticias taldeak Patxi Lopezen gobernua nola bonbakatzen duen ere ikusi besterik ez dago.

    Beraz, ez gaitzala orain harritu honek. Komunikabide asko aspalditik daude zikinduta (sortzetik gehienak) eta objektibotasuna bide ertzean utzita dabiltza.

  • Aupa zuei,

    Oso artikulu manipulatua, bistan da, eta gainera gauza asko ezkutatzen dituena.

    Lehenik eta behin esan behar dut ni udal funtzionarioa naizela (ez Beasaingoa) eta gai hauek ezagutzen ditudala. Hau ere bai.

    Xeskixabelek zergatik ez du esaten aurreko udal arkitekto aholkularia EAjko militantea zela? (bai Nikolas), eta hura kontratatzeko zein prozedura erabili zen hainbat urteetan?

    Nik erantzungo. Zuzen zuzenean kontratatua eta nolaz ez zen orduan inor asaldatu?

    Zergatik ez du esaten Beasaingo Bildukoek Arkitekto Plaza (funtzionarioa) publikoa sortu nahi dutela, oposaketaz horitzeko eta beste alderdiek, gehiengoa dutenez, ez dutela nahi?

    Bestalde, aholkularitza kontratu hauek normalean epe baterako izaten dira eta legezko prozeduren bitartez egiten bada ez dago zer esanik.

    Aholkulari bat nahi baduzu, konfidantzakoa beharko duzu, bestela a zer aholkularia.

    Beasain bezelako udalerri batek plantillan arkitektorik ez izatea, dena den, lotsagarria da eta hori ez da Bilduren errua hori aurreko 30 urteetan udalaren kudeaketa eraman dutenarena da. Gipuzkoako hainbat herrik, biztanle gutxiagorekin, badute.

    Hau dena kanpaina txoro bat besterik ez da.

    Hori bai, benetako korrupzioa nahi baduzue ikusi, zoazte denak Besaingo Udalera eta eska ezazue EAEko kontuen Auzitegiak PNV garaiko kontratazioei buruz eginiko txostena. Hor bai dagoela saltsa Xexkisabel, segi eskatzera eta esaiguzu nork egiten zituen Besaingo obra guztiak, eta gero esaiguzu zein alderditakoa den konstruktorea.

  • Arkitektor, mila esker gauzak argitzeagatik. Argi dago inork ez duela konfiantzazkoa ez den aholkulari bat kontratatzen, ezta hirigintzaz beste ikuspuntu bat daukan arkitekto bat kontratatzen…
    Argi dago ez dela inolako irregulartasunik egon..
    argi dago Euskal Herrian korrupzioak alderdi izena balu, denok dakigula zein den…
    argi dago Beasaingo udala herritarren borondatez galtzea ez dutela onartu batzuek (erosoago ziren “txusma”ri bozkatzen uzten ez zitzaionean)
    Korrupzioa ezker abertzalen? Ardura postuetan ezker abertzalean ibili den jende asko ezagutzen dut. Kartzelan ez badaude, euskara irakasle, fabriketan langile, funtzionario… postuetan ikusten ditut nik parlamentario izandakoak. Lagile arruntak dira, alokairuan, ala babes ofizialeko etxebizitzetan bizi dira. Ez dut bat ere ezagutzen txalet batean bizi dena, enpresa handi baterako fitxatu dutena (Euskaltel, Petronor….). Horrek asko esten dit, Diario Vasco egunkari epainar neofrankistak esan dezakeena baino askoz ere argigarriagoa…

  • Leonorri eta antzekoei erantzunez

    Pentsatzen dut administrazioen kontratazioaz ez duzuela asko kontrolatzen, hori pentsatu nahi dut eta benetan ezkertiarrak zaretela.

    Kasu honetan eta antzeko beste askotan kontua ez nor kontratatzen den sistema negoziatuaren bitartez, baizik eta zergatik eginten diren kontratu horiek zerbitzu batzuk kudeatzeko. Lehen adierazi dudan bezela Beasain bezelako udal batek arkitektu postua plantillan behar luke. Horretarako udalbatzarraren (plenoa ) onarpena derrigorrezkoa da, Bilduk ez du gehiengorik Beasainen eta beste batzuen menpe dago postu hori ateratzeko. Bitartean, aholkularia eta ahal bada konfidantzazkoa noski. Udal kudeaketaz zerbait dakienak garbi ikusten du DVren artikulua erabat tokiz kanpo dagoela.

    Bestalde noiz salatu du ezker abertzaleak beste alderdi bat konfidantzazko aholkularia kontratatu badu. Esaidazue kasua eta hitz egingo dugu.

    Gai honen inguruan galde iezaiozue kolore guztietako alkate e.a eta beraiek esango dizue nola eramaten den udal bat eta zer behar den.

    Udalek kontratu pila egiten dituzte prozedura honen bitartez eta ez laguntxoak sartzeko. Laguntxoekin ez dabil udal bat, hori ongi dakite esperientzia duten politikoek. Beste kontu bat da arkitekto funtzionarioa egotea eta laguntxoa sartzea. Hori ere gertatu izan da EAJ kudeatu dituen udaletan.

    Beasainen gertatzen dena nire ustez zera da EAJri asko kostatzen ari zaiola udala galdu izanaren liseriketa eta horrek tiroak bazter guztietara botatzera darama. Hori bada Bilduren aurka esan dezakeen guztia erruki ditut, beraiek atzean duten zama ez baita nolanaikoa eta hori haizatzea ez dut uste asko gustatuko zaienik.

    Nik nire lanagatik ezagutzen dut udal kudeaketa eta edonorrekin eztabaidatzeko prest nago, baino gaur egun EAJ eta Bilduren artekoa ( argi, guztiek dituzte akatsak ) parekatzeak farrez lehertzekoa da. EAJren kontratu politika Gipuzkoan (Bizkaikoa askoz lotsagarriagoa da) ez da oso eredugarria besteei kontuak eskatzen ibiltzeko.

  • Eskerrik asko gauzak argitzeagatik, Arkitektor. Xeskisabelek zure hitzei, beste batzuenei ez bezala, balioa kenduko die, anonimo batzuenei ezirakurria egiten die, badakizu. Baina uste dut gauzak argi samar utzi dituzula. Dartarekin ere ados. Ea topatzen duzuen politikaren bitertez aberastu den ezker abertzalekorik, txaletak egin dituenik…Nola ez, amonamantangorrirekin ere bai, ia beti bezala. Umorea eransten dien hemengo esplikazio lehorrei; eskertzekoa
    Politika eta boterea oso arrskutsuak direla badakit. Ez dut uste ezker abertzaleko guztiek gauza guztiak ondo egiten dituztenik beti, baina batzuek denak zaku berean sartzeko(ezker abertzalearen akatsak azpimarratuz, besste batzuenak ezkutatuz) duzuen mania hori ere ez da onargarria