Komunzuloko giroa

Supermerkatuko kaxara iristean errenkada luzea topatzen badut, kapaz naiz hartu dudan hori berriz apalean utzi eta konprarik gabe ateratzeko. Taberna batean bezero sardak berea eskatu zain egon behar badut, nahiago dut kalea zeharkatu eta ondoko parkeko iturriko ura edan.NDk3NQ==Horregatik gizonezkoen komuna erabiltzen dut maiz. Nesken bainugelako atean bi emakume baino gehiago ikusi orduko, hutsik dagoen mutilenera joaten naiz. Eta… ehuneko laurogeita hamarrean, aurreko bisitarien arrasto guztiak han; itxura denez, zailtasun berezia dute gizonek komuneko bonba botatzeko, eta hori albo kalteak aipatu gabe. Lagunei galdetzen diet eta ez didate ezer argitzen, mutil finak eta txukunak dira eta etxean daudenean txintxo eserita egiten omen dute, ontzia eta inguruak garbi mantentze aldera, ondorengoak ere jator beteaz. Eta eskusauetan ikusten diren lohiak esplikatzeko zergatirik ez didate ematen.

Ni, adinean aurrera noala, bizitzaren auziak poliki-poliki ulertzen ari naizenak ez dut erantzunik aurkitzen. Zipristinen zioa ulertzeko ez da oso burutsua izan behar, baina bestea? Zergatik izango da gizonezkoek ez diotela komunzuloko ponpari tiratzen?

Irudia | Komuna | Arnaud Crucifix | Creative Commons By SA

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz

2 pentsamendu “Komunzuloko giroa”-ri buruz

  • Nik ere galdetu izan diot neure buruari, zergatik izango da? Arrazoi batzuk bururatzen zaizkit:
    -Ura aurrezteko, ekologiaren aldeko ekintza laudagarria.
    -Ponpak egiten duen burrunbak kalte egiten dielako beren sentimen akustikoan.
    -Toki guztietara iristen diren zipristinekin zikintzeko beldurrez.
    -Bere zera horri begira beste guztiaz ahaztu egiten direlako.

    Baina gizonezkoa ez naizenez, igoal ez dut asmatu.