Kazetaritza ereduaren aldaketa eragin duten gertakariak

2000. urtetik gaur egun arte gertakari ugarik arrastoa utzi dute kazetaritzan.

2000. urtean Sydneyko Olimpiar Jokoetan, adibidez, argazkilari gehien-gehienek argazki digitalen hautua egin zuten. Urte bereko azaroan, Internet bilakatu zen, Al Gore eta George Bushen presidentetzarako lehiaren informazio iturri nagusienetakoa.

2001ean Wikipedia sortu zuten, eta Googlen egunero 10 milioi bilaketa egitera iritsi ziren. 2001ean, baita ere, 4.500 egunkarik modu digitalean eskaintzen zituzten albisteak.

2002a Google Newsen hasiera urtea izan zen. Ikasketak on-line egiteko aukera gero eta zabalagoa zen. Eta urte batean, 4.500etik 5.000ra igo zen online egunkarien kopurua.

2003an, BBCk, internet bidez, publikoari eskatu zion lehendabidiziko aldiz, informazioa osatzeko. Iraken jazotakoa gertukoen eskutik ezagutu ahal izan zuen munduak era horretan. Irakeko gerra, hain zuzen ere Internet bidez jarraitu zen gatazka izan zen. Interneteko orduko erabiltzaileen erdiak Irakeko gerrari buruzko informazioa bilatu zuen. Interneten arrakastaren ondorioz, papereko publizitatearen beherakada geldiezina bilakatuko da.

2004a, Facebooken sorrera urtea da. Flickr eta Gmail ere urte berean sortu ziren. Asiako tsunamiaren irudi gehienak erabiltzaileei esker ezagutu ahal izan ziren urte hartan.

Nedaren heriotza Youtube bidez ezagutu ahal izan dugu, hainbat eta hainbat egunkari itxi behar izan dituzte, sare sozialak informazio iturri bilakatu dira…

Antzerako hainbat eta hainbat gertakari bildu dituzte Pointer Playgroun webgunean. Egungo kazetaritza eredura nola heldu garen ulertzeko interesgarriak izan daitezkeen 200 gertakariren berri izan dezakezu bertan.

MjY5Mw==

Irudia | Kazetaritza atzo eta gaur | zz | Creative Commons By SA