Kataluniako hauteskundeak ERCk irabaziko lituzke, El Periodico-ren inkestaren arabera

Kataluniako hauteskundeak ERCk irabaziko lituzke, El Periodico-ren inkestaren arabera

Kafesnea kontrako eztarritik joan zaio CiUko bati baino gehiagori El Periodico-ren gaurko azala ikusita. ERCk Kataluniako hauteskundeak irabaziko lituzke, GESOP etxeak eginiko inkesta baten arabera. Artur Mas presidentearen alderdiak dituen 50 legebiltzarkideetatik 35 besterik ez lituzke mantenduko.

Kataluniako hauteskundeak ERCk irabaziko lituzke, El Periodico-ren inkestaren arabera

Euskal Herrian ez omen dugu atzeman Kataluniako trantsizio nazionalaren garrantzia historikoa. Hori dio Katalunian aski errotuta dagoen euskal politikari batek. Independentziaren aldeko mugimenduari balazta nork jarriko dion, inork jartzekotan. Horixe datozen hilabeteetan ikusteko dagoena, independentziaren trena helmugaraino helduko den ala bidean errailetatik irten.

Inkesta guztiek akats larria egin zuten Kataluniako azken bozetan

Gertatzen ari diren aldaketen erakusgarria izan liteke El Periodico egunkariak argitaratutako inkesta harrigarria. Argi titulatu dute: ‘Sorpasso’ de Esquerra. Stop. Interpretazioetara jo baino lehen adi: 2012ko azaroaren 25eko hauteskundeetan inkesta guztiek akats larria egin zuten. Ez zuten iragarri CiUren kolpea. Inkesta berri honen emaitzak beraz tentuz aztertu beharrekoak dira. Are gehiago, GESOP etxearen inkestaren ezaugarri teknikoak kontuan hartu gabe. Dena den, jakitea komeni da, azaroaren 25eko joera politikoari segitzen dio inkesta berri honek: CiUren beherakada, ERCren alde.

evaluacion

Junqueras lider

Inkestak ikusita, CiUk jarrera aldatuko ote du?

ERCk hauteskundeak irabazi egingo lituzke, 40 eserlekurekin. Ordezkaritza bikoiztu egingo luke ERCk. CiUk babesa galduko luke, 50etik 35era murriztuz legebiltzarreko eserleku kopurua. El Periodicok krisiari egotzi dizkio CiUren emaitza negargarriak. Artur Mas presidenteak 4,8ko balorazioa jaso du.Txanponaren beste aldean, Oriol Junqueras ERCko buruak 5,8koa lortu du. Herrerasek eta Fernandezek ere, ICVko eta CUPeko buruzagiek, Mas gainditu egin dute.

Liderren balorazioa eta botoen joera kontuan hartuta ezkerreko eta independentistek dituzte daturik onenak, eta gizartearen gehiengoarengandik baztertuta gelditzen dira espainiar identitatearen babesle sutsuenak; Camacho(PP): 2,4; Rivera (C): 3,5. Botoei dagokionez PSCk eta PPk behera egingo lukete, ICV eta Ciutadans alderdien mesedetan, eta CUPek berdinetan segiko luke hiru ordezkarirekin.

Inkesten ondorio soziopolitikoei buruz asko dago esanda, gainera guztiz kontrako teoriak egon ere. Horren guztiaren gainetik baina, gakoa izan daiteke independentziaren bidean ezinbesteko pisua duen CiUk inkesta hauen aurrean jarrera aldatuko duen ala ez. Badirudi ezetz, irmotasunak ez duela zirrikiturik, herritarren babesak bermatzen duela bidea. Baina politikan, apustua amaieraraino eustea ez da enbidoa botatzea bezain erraza. Ederki dakigu hori hemen.

Eguneraketa: CiUk Twitter bidez dio inkestarekin ez daudela gustura, baina erabakitzen eskubidearen borondatea irmoagoa dela baieztatzen duela; ez dagoela atzera bueltarik.

 

Oriol Junqueras ERCko buruak komenigarri litzaizkion hauteskundeak aurreratzeko aukera baztertu du.

Kataluniako hauteskundeak ERCk irabaziko lituzke, El Periodico-ren inkestaren arabera

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra