Hiru Mila Hitz
Eta argazkikoak nortzu dira?
Zeren aurka altxatu dira? Zeren alde?
Noiz altxatu dira? Dira edo ziran?
Argazki horrek iraultza ilustratzen du?
Europa, Asia edo Amerika?
Gu bezala bizitzeko egin zuten iraultza? Guk egin genuen, hobeto bizitzeko?
Iraultza, errebolta, protesta edo partida irabazi izanagatik duten poza?
Beno, dakidanagatik, izan zen Txekoslobakia hartako banderaren bat ikusten denez, Txekoslovakia dela pentsatuko dugu, eta argazkiakoen itxura eta arropengatik 30-40 paseak direla estea ez litzateke astakeria. Argazkilaritzaren inguruan dakidanagatik eta historiaz entzuna dudanagatik, 1.968 Abuztuaren 20ean Sobiet Batasuneko militarrek, Polonia, Alemania Demokratikoa, Hungaria eta Bulgariako ejerzitoen laguntzaz Txekoslobakian sartu eta hurrengo 7 egunetan izandako erresistentzia borroketan Josef Koudelka argazkilariak ateratakoa izan daiteke, inbasioaz argitaratutako liburuan argazkia topatu ez badut ere.
Balio digu argazki horrek iraultza ilustratzeko?
Argazkilaritzak balio digu orokortzeko?
Metafora ez al da literatur baliabidea?