Heriotzaren aurrean galdera bat
Aristoteles pentsalari grekoak silogismoari buruz idatzi zuen. Esaldiaren edukiari baino, egiturari jarri zion arreta grekoak esaldiari baliozkotasuna emateko eta adibide hau jarri ohi zuen:
- Gizaki guztiak hilkorrak dira.
- Sokrates gizakia da.
- Beraz, Sokrates hilkorra da.
Joan den astean, elizkizun baten egon nintzen eta apaiza entzuten nuen bitartean silogismo bat okurritu zitzaidan, berehala zalantza bilakatu zena:
- Heriotza jaia da Jesukristok bere besoetan hartzen gaituelako.
- Jaietan barre, edan eta dantza egiten da.
- Beraz, non daude rollo ona, patxarana eta Pakito txokolateroa?
Argazkia Vector gratis webgunetik atera dut.