Gutxienez 220 pertsona hil dira Valentzian, inoiz izandako DANA denborale larrienean
Gutxienez 220 pertsona hil dira Valentzian –
- Espainiako errege-erreginak, Sanchez eta Mazon oihu artean eta objektuak botaz hartu dituzte. Zenbait tokitan, ordu gutxian 400-500 litro bota zituen. Agintariek biktimak identifikatzeko eta altxatzeko prozesuarekin jarraitzen dute. Milaka lagun argindar gabe daude oraindik, eta kalte materialak kalkulaezinak dira. Valentziako Auzitegi Medikuntzako Institutuak bederatzi lan-talde aktibatu ditu kaltetutako lekuetara joan daitezen, gorpuak jaso eta identifikazioak egiteko. Espainiako historia hurbileko bigarren hondamendi naturalik hilgarriena izan da. Depresioak Valentzia eta Albacete probintziak astindu ditu bereziki. Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) alerta gorria ezarri zuen astearterako, goizetik. Hala eta guztiz ere, Valentziako Erkidegoko agintariek ez zieten herritarrei alerta-mezurik igorri 20:00ak arte. Ordurako urek herri asko hartuta zituzten. Pertsona asko beren lanpostuetan edo errepidean harrapatuta geratu ziren. Milaka ibilgailu eraman dituzte urek, herritar gehienak beren lanpostuetatik itzultzeko bidean zeudenean, ez baitzen lana eteteko neurririk hartu, nahiz eta alerta gorria aktibatuta egon.
- Hildakoak askoz gehiago izango direla aurreikusten da. Denboraleak gogor jo du Mediterraneo mendebaldea, eta hainbat errekak eta ibaik gainezka egin dute. Eraikinak, zubiak eta ibilgailuak eraman ditu urak. Zenbait tokitan, ordu gutxian 400-500 litro bota ditu. Beste bi hildako topatu dituzte Gaztela Mantxan (berria).
- Zergatik lehertu da zerua orain Valentzian? (Argia)
- rtve – azken berriak…
- Cronologia – Consulta todas las alertas y cuándo activó los sistemas de emergencia la Generalitat Valenciana. Mazón borra el tuit en el que el martes afirmaba que el temporal disminuiría de intensidad a las 18.00 horas. (eldiario.es)
- DANA wikipedia
Gutxienez pertsona hil dira Valentzian mende honetan izandako denborale larrienaren ondorioz
(DAN-) DANA pasa da hortik: euritea, txingorra, uholdea, autoak igerian…
Tira, hori da guztia, hori da pasa DANA.
Dana edo ez dana, hori da kuestiñoa.
DANAk. EREak, ETTak eta ONGak…
Guzia gezurra. anitzez ere hIldako gehiago eta kalte handiagoak izan dira azkeneko 80 urtean, Baina oroimen laburra dugu, Hertzainakek esaten zuen bezala.