Gertakariak asmatu nahi den titularra lortzeko

MTc1NQ==

Egunkari bakoitzean gertakarien irakurketa ezberdinak ikustera ohituak gaude.  Noizean behin ezberdintasunak hain izaten dira handiak, ezen berri beraren aurrean ote gauden zalantza sartzen zaigu.

Gertakarien irakurketa egitea gauza bat da eta gertakariak asmatzea, ordea, bestea. Horixe da La Gaceta egunkariak egiten duena. Atzo azalean, Paris hegoaldeko hilketarekin ETAk, hasiberri duen su-etena hautsi duela iragartzen zuen.

Ez da lehen aldia eskuin muturreko egunkariak oinarririk gabeko informazioa argitaratzen duela. Nahi den titularra lortzeko gertakariak asmatu behar…

Hona hemen, artikulua oso-osorik.

Irudia | La Gacetako azala | zz | Creative Commons By SA

2 pentsamendu “Gertakariak asmatu nahi den titularra lortzeko”-ri buruz

  • Eta zuek beraien gezur eta kakak zabaltzen, gustura egongo dira “eskuin muturrekoak”…

  • Ba, nik neuk behintzat, eskertzen dut I. Aizpurua bezalako zuzeulariek hemen egiten dizkiguten ekarpen hauek, beste modu batean ezagutuko ez genituzkeenak. Hori ez da kaka zabaltzea; hori informazioa gehitzea da; edo informazi bati beste ikuspuntu batzuk gehitzea,nahiz eta zuzenak ez izan.

    Eskerrik asko, Aizpurua; eskerrik asko, Zuz Zeu.