Gaur ere 4-3 irabaziko dugu?
Goizetik hasi da jaia, Bilbon Pirritx eta Porrotxek animaturik goiza bero dago. Ondoren, 18:30ean ESAITek antolaturik manifestazio nazionala izango da ofizialtasunaren alde, eta gero, partida. 40.000 zalek beteko dute San Mames.
Joseba Etxeberriak ohorezko sakea egin ostean hasiko da gaur hainbeste esperotako partida. Euskal selekzioko jokalariak Iraizoz, Riesgo, Amorebieta, Labaka, Koikili, Mikel Gonzalez, Ansotegi, Oier, Gabilondo, Gurpegi, J. Martinez, Susaeta, Xabi Alonso, Aranburu, Xabi Prieto, Zurutuza, Sirieix, Toquero, Muniain, Joseba Llorente eta Agirretxe izango dira. Venezuelakoak berriz, Sanhouse, Eduardo Lima, Chancellor, Villarroel, Romero, Rivero, Perozo, Gonzalez, Granados, Fuenmayor, Agnel Flores, Di Giorgi, Francisco Flores, Hernandez, Alejandro Guerra, Orozco, Peraza, Lugo, Chourio, Febles, Arizmendi eta Del Valle.
Giroa berotzeko, hemen duzu Venezuela-Euskal Herria partida, 2007an jokatu eta irabazitakoa. Adurizen golarekin hasi, gero Joseba Etxeberriarena, eta 3-4!