Gabon zoriontsuak… poz-pozik!

MTAyMA==

Tira, zer esan… nola hasi gabonen inguruan idazten? Olentzero etorri zela eta, atzo gauean sekulako hatzazal mordoa desagertu zen bapatean. Hatzazalak ume eta ez hain umeen ahotan murtxikatuak. ‘Play 3a’ gora, ‘Wii’ behera, ‘Lady Malibu’ gora, Barbie’ behera… gaur goizean asko esnatu da pozik. Poz-pozik.

Pozik esnatu da Aretxabaletan nintendorako joku berria eskatu zuen haurtxoa. Pozik ere El Corte Ingleseko zuzendaria, pozik Moratinos. Pozik Patxi Lopez eta Ares jauna. Pozik jaiki dira Athletikeko eta Errealeko jokalariak… Pozik Mario Fernandez, Emilio Botin eta Barack Obama bera ere.

Eros daitekeen poz batez inguraturik jaiki gara ia denok hemen. Gure ohorea, arima eta zertxobait gehiago salduta.

Ekaitza bainuontzi batean