Futbola jarraitzea garesti, internet da alternatiba

Telebista baztertu eta internetera - Roo Reynolds cc
Telebista baztertu eta internetera - Roo Reynolds cc

Sogecable eta Mediaproren arteko izugarrizko lehia bizi genuen lehengo urtean futbol partiduen erretrasmisio eskubideak zirela eta ez zirela. Makina bat aldiz geratu ginen behintzat etxean, Digital+ en partidua erosi, eta gero azken unean deus ikusi gabe. Aurten ordean ez dirudi hainbeste arazo izango denik, jardunaldi osoa ordainpeko TDT bitartez jarraitu ahal izango da Gol Tv-en eta La Sextak jardunaldiro partidu bat botako du irekian.

Zure taldearen partidu guztiak jarraitzeak urtean 600 euro inguru kostatuko du, lehen baino dezente gehiago. Ea nor den hori ordaintzen duen “forofoa”, nik behintzat nahiago dut lagunekin trago bat hartzera joan eta tabernan ikusi.

Bestetik ETBk Champions League-a erretransmititu behar du irekian, lehen aldiz historian. Futbol zaleentzat karamelo bat izango da noski, baina, zalantza bat ere piztu du honek: Non emititu behar dute lehen kanalean ala bigarrenean? Euskaraz ala, lehen aldiz, gaztelaniaz? Oraindik ez dute esan publikoki, ez behintzat egiten dituzten iragarki ponposoetan. Espero dut, orain arte bezala euskaraz erretransmititzea; nolabait, euskarari pantaila kuota garrantzitsu bat ematen baitio futbolak. Ikusiko da.

Rojadirecta.com
Rojadirecta.com

Ea, orduan bi alternatiba bakarrik daude; edo urtean 600 euro xautu eta etxean ikusi partiduak, edo tabernara jaitsi eta kontsumizioaren truke partidua ikusi. Ez, bada hirugarren aukera bat, ekonomikoena, ez oso ezaguna: http://rojadirecta.com . Web-orri honetan edozein partidu jarrai daiteke zuzenean etxetik, ezer ordaindu gabe. Champions league-a, UEFA, Nesken ligak, Espainiako liga, Italiakoa, Frantziakoa, Ingalaterrakoa… dena ezertxo ere ordaindu gabe, zuzenean.

Argentinara ikastera joan den Athletikeko lagun batek pasa zidan helbidea eta harriturik geratu nintzen. Nik behintzat argi dut, hirugarren aukera honi helduko diot, zalantza izpirik gabe.

Ekaitza bainuontzi batean